Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Cookies

EDPCookies

Eduki nagusiaren hasiera

Cookieei buruzko funtsezko informazioa

Webgune hau, edpenergia.es, EDP ENERGÍAren titulartasunekoa da. Web orrialde honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzailearen esperientzia hobetu eta bere interesei egokitutako edukiak eskaintzearren, publizitate-guneen pertsonalizazioaren bidez. Webean erregistratuz gero edota nabigatze hutsaren bidez (arakatzailea cookieak onartzeko gaituta egonda), erabiltzaileak onartu egiten ditu cookieen instalazioa, betiere horri aurka egiten ez badio, gure Cookieen Politikan eskainitako informazioaren arabera.

Cookieen politika

Aldian behingo eguneratzeak egiten ditugu gure Cookieen Politikan. Horren xedea da cookieak nola erabiltzen ditugun ulertzen laguntzea, baita erabilitako cookieen helburua zein den eta erabiltzaileak horiek kudeatzeko zer aukera dituen ere.

Erabiltzaileek informazio hori eskura dezakete une oro, webean gaitutako estekaren bidez. Era berean, cookieen onarpenari buruz dituzten lehentasunak aldatu ahal izango dituzte, arakatzailearen aukeren bitartez.

Zer da cookie bat?

Cookiea testu-artxibo txiki bat da, webgune batek erabiltzailearen arakatzailean gordetzen duena. Cookieek erraztu egiten dute web orrialde bat erabiltzea eta bertan nabigatzea, eta funtsezkoak dira internetek funtzionatzeko, zerbitzu elkarreragileak eskaintzeko orduan abantaila ugari eskaintzen dituztelako.

Cookieak erabil daitezke, adibidez, erabiltzailearen saioa kudeatzeko (pasahitza gutxiagotan idazteko beharra), eskainitako zerbitzuak hobetzeko, edo web orrialde bateko edukiak bere lehentasunetara egokitzeko.

Cookieak “saiokoak” izan daitezke, eta ezabatu egingo dira erabiltzailea ateratzen denean horiek sortu zituen web orrialdetik, edo “iraunkorrak”, eta ordenagailuan mantenduko dira data jakin bat arte.

Era berean, cookieak “berezkoak” izan daitezke, erabiltzailea sartutakoan zerbitzu jakin bat eskatu dion domeinuak kudeatuak (kasu honetan, EDPren titulartasunekoak diren helbideak), edo “hirugarrenen cookieak”, erabiltzailearen ekipora bidaliak beste domeinu batetik.

Erabilitako cookieak

edpenergia.es guneek partekatzen dituzten cookieak

Jarraian, azterlanak barnean hartzen dituen gune guztiek erabiltzen dituzten cookieak jaso dira, bai aplikazioarenak berarenak, bai hirugarrenenak.

  • Saioko cookiea (JSESSIONID): Aplikazioan sartzen den erabiltzaile bakoitza argi eta garbi identifikatzeko balio du. Cookie hau beharrezkoa da webgune hauek erabiltzeko, eta, beraz, erabiltzaileak cookie hau bere ordenagailutik kentzea erabakitzen badu, webguneak ez du behar bezala funtzionatuko.
  • Hirugarrenen cookieak: Cookie analitikoak (Google Analytics): cookie hauek estatistika-datuak biltzen dituzte, erabiltzaileak webgunea erabiltzeari eta bertan nabigatzeari buruz. EDPk ez du inoiz informazio pertsonala jasotzen. Azpidomeinuei dagokienez, cookie hauek bikoiztuta egon daitezke.
    • _gat: Google Analyticsek sortutako azterketa-cookie bat da , webgune horretako publizitatea Google sareko beste orrialde batzuetan erakustera zuzendua. Googlek ez du lotzen bere IP helbidea beste ezein informaziorekin.
    • NID: Googleren nabigatzailearen lehentasunezko cookie bat da, erabiltzaileen informazioa gordetzen duena haien erabileraren lehentasunak mantentzeko, hala nola hizkuntza, bilaketen iragazkia edo emaitzen orrikapena.
  • Jokabide-publizitatearen cookieak: Google Adsense - DoubleClick. Erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa biltzen dute, euren nabigazio-ohituren bitartez, publizitate-informazioa bildutako datuen arabera erakusteko. Ez dute identifikazio pertsonaleko daturik.
    • DSID Cookiea: Azterketa-cookie bat da, erabiltzaileek beste webgune batzuei egiten dizkieten bisitei buruzko informazioa biltzen duena euren nabigazio-ohituretan oinarritutako iragarkiak eskaintzeko.
    • IDE Cookiea: Erabiltzaileari publizitate esanguratsua erakusten dion cookie bat da; ez du iragarkirik errepikatzen, eta helburu estatistikoak ditu.
  • Publizitate pertsonalizatuko cookieak (u_v y u_v_1): erabiltzaileen nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzen duen cookie bat da; bere helburua da webgunearen eskaintza komertzialeko promozio interesgarriak eskaintzea, erakutsitako jokabidea kontuan hartuta.
  • Lokalizazio-cookiea (cookie_probintzia): Cookie honek erabiltzailearen kokagunea erregistratzen du, erakundearen eskaintza komertziala eskualde bakoitzera egokitzeko. EPDk ez du jasotzen, ezein kasutan, erabiltzaileen informazio pertsonalik. Azpidomeinuen kasuan, cookie hauek bikoiztuta egon daitezke.
  • edpalerta cookiea: cookie honek, erabiltzaileen nabigazio-datuak oinarritzat hartuta, edponline webgunerako irisbide bat erakusten du, edp-ren webgunetik minutu batez nabigatu ondoren edponline atarira sartu ez diren erabiltzaileei zuzendutako oroigarri gisa.
  • Errendimenduko cookieakimiento: beharrezkoak dira edukiak eta nabigazioa mantentzeko, eta horien existentziari buruz informatu beste beharrik ez dago.
    • cookiesDirective: Identifikatu erabiltzaileak cookieen erabilerari buruzko mezua berriro erakustea nahi ez duen.
    • cookiesDisclosureCount: Identifikatu zenbat aldiz sartu den webean, mezua ez erakusteko.
  • Marketin-kanpainen automatizazio- eta jarraipen-cookieak: online marketin-kanpainetan erabiltzen dira hartzailea identifikatzeko eta bere nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzeko, bezeroaren profil bat sortzeko eta horren bidez publizitate pertsonalizatua egin ahal izateko.
    • smuuid: Cookie honek webgunea kanpoko Internet iturri batetik bisitatzen duten erabiltzaile anonimoen bisitaren arrastoa bilatzen du. Izaera iraunkorra du, eta bisitaren tipologia identifikatzeko balio du. 10 urteko iraupena du.
    • smvr: Cookie honek jadanik monitorizatuta dauden kontaktuen arrastoa bilatzeko lana egiten du. Cookie iraunkor bat da, identifikazio pertsonalizatukoa, Inbound kanpainen ondorioz erabiltzaileak beste iturri batzuetatik jasotzen dituen emailing edo argitalpenetan egiten dituen klikak kontatzeko erabiltzen dena (kanpaina horiek sare sozialetako edukiak argitaratzean eta konpartitzean oinarritzen dira). Euren datuak kontaktu-formularioen bidez ematen dituzten erabiltzaileek sortzen duten informazioa cookieek jasotzen dute, bisitatuko orrialdeak eta erabiltzaileen nabigazio-ohiturak erregistratzeko. Informazio hori marketin-kanpainei errentagarritasuna emateko erabiltzen da, jakiteko ea erabiltzaileek klik egiten ote duten dagozkien bannerretan eta sustatutako orrialdeetara sartzen ote diren. Cookieek ez dute kontaktuaren informazioa identifikatzea ahalbidetzen duen informaziorik, zeren datuak babestuta geratzen baitira automatizazio-softwarearen baitan. Cookie honek 10 urteko iraupena du.
  • Esperimentuetarako cookieak Google Google Analyticsen: Google Analyticsen erabiltzen dira esperimentuak egiteko edukien bertsio batzuekin; helburua da determinatzea zer bertsioren aurrean erantzuten duen ondoen webgunearen erabiltzaileak.
    • utmx: Bi urteko iraupena duen cookie iraunkor bat da. Cookie hau erabiltzen da aukeratzeko zer erabiltzaile sartzen diren Google Analyticsen edukien esperimentuetan, webgune baten orrialdeak optimizatzeko xedez.
    • utmxx: Cookie hau erabiltzen da webgune bateko edukiez Google Analyticsek –orrialdeko erabiltzaileekin- egin zituen esperimentuen iraungitasuna determinatzeko. Bi urteko iraupena duen cookie bat da.
  • edp-gortinaxoa cookiea: Cookie honek kontrolatzen du zer erabiltzaileri erakutsi behar zaien edo ez bideoaren pop-up lehioa. 7 eguneko iraupena du, eta kontuan hartzen du ea erabiltzaileak onartu dituen edo ez cookien erabilera, bistaratze-cookiea sortzeko.

Informazio gehiago hemen: https://www.google.com/analytics/learn/privacy.html?hl=es

Cookieen erabilera desgaitzea

Erabiltzaileak hala nahi badu, arakatzaileko cookieak edo zerbitzu jakin bateko cookieak onartzeari utz diezaioke.

Arakatzaile moderno guztiek ahalbidetzen dute cookieen konfigurazioa aldatzea. Doikuntza horiek, oro har, arakatzaileko menuan aurki daitezke, “Aukerak” edo “Lehentasunak” aukeretan.

Erabiltzaileak webgune honetan cookieen erabilera desgaitu ahal izango du edozein unetan, aukera hauen bidez:

 

Eduki nagusiaren bukaera