Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Etxebizitzak
  4. Etxe efizientea
  5. Sukaldea
  6. Labea eta mikrouhin-labea

EDPLabea eta mikrouhin-labea

Eduki nagusiaren hasiera

Zein aukeratu?

Mikrouhin-labea

"Plus mikrouhin-labeek", erradiazioarekin (erresistentziekin) konbinatutako mikrouhin-labeek, kozinatzeko aukera-sorta zabala irekitzen dute, mikrouhin-labe normalen aldean: egosteko, labean erretzeko edo grillarekin erretzeko aukera ematen dute.

Labe elektrikoa

Malgutasun handiagoa nahi baduzu, aukeratu elementu gehigarriak dituen labe elektriko bat, esate baterako turboa (plater bat baino gehiago aldi berean eta zaporeak nahastu gabe kozinatzeko aukera), mikrouhina, etab. Aire bidezko funtzionamendua ere baduten labeek ez dute hain tenperatura handia hartzen eta elikagaiek ez dute koiperik askatzen. Labe batzuek pareta bereziak dituzte, koiperik itsasten ez zaienak. Pantaila panoramikoa duten labeetan oso ongi ikusiko dituzu barruan prestatzen ari den janaria.

Aurrezteko modua

  • Beharrezkoa ez bada, ez ireki labeko atea. Atea irekitzen duzun bakoitzean, barruan metatutako beroaren %20a galduko duzu gutxienez.
  • Aprobetxatu ahalik eta gehien labearen eta sukaldearen kapazitatea, eta, ahal dela, kozinatu janari bat baino gehiago aldi berean. Bestalde, gehiago aurreztuko duzu elikagaiak zatituta sartzen badituzu osorik sartu beharrean, zatituta azkarrago berotzen direlako.
  • Ahal duzun guztian, erabili mikrouhin-labea ohiko labearen ordez, esate baterako, desizozteko.
  • Itzali labea janaria prestatzen amaitu aurretik, pixka bat lehenago: hondar-beroak amaituko du prozesua.
  • Ez konektatu mikrouhin-labea hutsik dagoenean eta doitu potentzia elikagaiari dagokion denborara.
Gehiago jakin nahi duzu etxetresna elektrikoei buruz? 

Eduki nagusiaren bukaera