Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Etxebizitzak
  4. Gasa eta elektrizitatea
  5. Segurtasunari buruzko aholkuak

EDPSegurtasunari buruzko aholkuak

Eduki nagusiaren hasiera

Segurtasunari buruzko aholkuak

Gas-instalazioa egoera onean eta inolako akatsik gabe mantentzeko kontuan izan beharreko segurtasun-aholkuak:

Ez estali aireberritzeko sareta

Gas-aparatu bat dagoen lekuan, errekuntza egoki egiteko behar adinako aireztapena bermatu behar da. Aireberritzeko saretak txukun mantendu behar dira. Inola ere ez dute itxita edo oztopatuta egon behar.

Kanpaia eta galdara, bereizita

Kanpaiak eta galdarak inoiz ere ez dute funtzionatu behar aldi berean. Horrelakorik gerta ez dadin, kommutadore bat jartzen da.

Zaindu sukaldeko erregailuak

Sugarrak kolore urdinxka izan behar du eta ez du itzali behar sua minimoan jartzen dugunean.

Sugarrak urdina izan behar du

Sugarrak egonkorra izan behar du, zarata gabea, urdin kolore bizikoa barnealdean eta argiagoa kanpoaldean. Sugarra horitzen hasten bada, zerbitzu teknikokoei deitu beharko diezu.

Ez isuri likidorik

Gasarekin kozinatzen duzunean, zaindu sugarra: ez isuri sugarra itzal dezakeen likidorik, eta ez dadila sutan dagoen ontziaren ipurdia baino zabalagoa izan. Energia aurreztuko duzu eta erre gabeko gasa irtetea eragotziko duzu.

Gas-usaina sentitzen baduzu

Ireki leiho guztiak berehala. Ez piztu edo itzali argirik, ez sakatu argi-etengailurik. Ez piztu pospolo edo txiskerorik. Itxi gasaren pasoko giltza. Itxita egongo da gas-hodiarekiko perpendikular, gurutzea osatuz, geratzen denean. Deitu, zalantzarik gabe, GAS LARRIALDIETARA, 900 400 523 telefonora.

Itxi gasaren pasoko giltza guztiak

Etxetik alde egin behar baduzu denbora baterako, itxi gasaren pasoko giltza guztiak, batez ere sarrerako paso nagusia (leihokoa).

Berrikusi gas-instalazioa

Zure konpainia banatzaileak Aldizkako nahitaezko ikuskapena 5 urtetik behin egin arren (4 urtetik behin EAEn), zure gas-instalazioa eta -aparatuak aztertzeaz arduratu beharko duzu, ondo funtzionatzen dutela egiaztatzeko.

Mantentze-ziurtagiria

Instalazioaren erabiltzailea da mantentzearen arduraduna.

Deitu gas-instalatzaileari

Kontuan izan instalazioan egiten dituzun aldaketa guztiak (galdara aldatzea, gasezko sukaldearen ordez bitrozeramikazkoa jartzea, etab.) gas-instalatzaile baimendu batek egin beharko dituela.

Zaindu egoera

Aparatura gasa sartzeko hodi malguak ondo lotuta egon behar du, bi muturretan besarkagailuak estututa.

Instalazioko anomaliak

Anomaliaren bat sumatzen baduzu, deitu fabrikatzailearen zerbitzu teknikora edo enpresa baimendu bati, lehenbailehen konpon dezaten.

Segurtasunari buruzko aholkuak

Elektrizitatea-instalazioa egoera onean eta inolako akatsik gabe mantentzeko kontuan izan beharreko segurtasun-aholkuak:

Aparatu batek kalanbrea ematen badu

Aparatu batek kalanbrea ematen badu, atera entxufetik eta deitu berehala elektrizitate-instalatzaile baimendu bati.

Ez erabili entxufe anizkunik

Ahal dela, ez egin konexiorik entxufe anizkunen bidez.

Aparatua entxufetik ateratzeko

Aparatua entxufetik ateratzeko, ez tira egin kabletik, larakotik tira egin.

Ez erabili erdi hondatutako kablerik

Ez erabili kableak zurituta, larakoa hautsita edo entxufea hondatuta daukan aparaturik.

Erabili lur-konexioa

Etxetresna elektriko batek lur-konexioa badauka, erabil ezazu instalazio elektrikoak aukerarik ematen badu.

Aldendu aparatu elektrikoak uretatik

Instalatu entxufeak leku lehorrean eta ur-kondukzioetatik ahalik eta urrunen, ez ukitu entxuferik edo entxufatutako aparaturik eskuak bustita badituzu.

Ez jarri pantailarik beroaren ondoan

Ez jarri pantailarik edo kablerik beheko suaren, berogailuen edo bero-fokuen ondoan.

Deskonektatu aparatu elektrikoak

Deskonektatu aparatu elektrikoak gutxitan erabiltzen badituzu edo garbitu behar badituzu.

Babestu haurrak

Eragotzi haurrei entxufeetara edo aparatu elektrikoetara iristea, eta babestu entxufeak segurtasuneko estalkiekin.

Egiaztatu potentzia elektrikoa

Aparatu elektriko berri bat erabiltzen hasi aurretik, irakurri instrukzioak eta egiaztatu zirkuituko potentzia elektrikoa egokia dela.

Sakatu diferentzialaren botoia

Hilean behin, sakatu etengailu diferentzialaren probako botoia, ongi funtzionatzen duela egiaztatzeko. Botoia sakatutakoan ez badu "saltatzen", hondatuta dagoela esan nahi du, eta elektrikari instalatzaile bati deitu beharko diozu konpon dezan.

Etengailu bipolarra instalatuEtengailu bipolarra instalatu

Ontzi-garbigailuan, arropa-garbigailuan eta lehorgailuan komeni da etengailu bipolarra jartzea, goiko planoan, erabili ondoren deskonektatu ahal izateko. Era berean, termoan jartzea ere komeni da, bainua edo dutxa erabiltzeko unean deskonektatzeko, eta sukalde elektrikoan, garbitzerakoan deskonektatzeko.

Potentzia kontrolatzeko etengailua

Dagoeneko instalatuta ez baduzu, zure segurtasunerako gomendatzen dizugu fusible zaharrak ordeztea eta aginte eta babeseko koadro orokor bat jartzea, etengailu diferentzialarekin, problemaren bat dagoenean instalazioa automatikoki deskonektatzeko.

Mantendu instalazioa egoera onean

Aldizka, egiaztatu instalazio elektrikoa egoera onean dagoela. Kontsumoko aparatuak ere ondo funtzionatzeko moduan mantendu behar dira, eta instalazioan aldaketaren bat egin behar baduzu, ziurtatu elektrizitate-instalatzaile baimendu batek egiten duela.

Eduki nagusiaren bukaera