Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Lege oharra

EDPLege oharra

Eduki nagusiaren hasiera

Web orrialdearen titularra

Lege-ohar honen bidez Hidroeléctrica del Cantábrico, S.A. sozietateak (aurrerantzean, EDP) -sozietatearen egoitza: Oviedo, Plaza de la Gesta, 2, 33007; IFK: A33473752; Asturiasko Merkataritza Erregistroan inskribatua: 2907 liburukia, 0 liburua, 192 folioa, 8. atala, AS14614 orria, 32. inskripzioa-, bere izenean erregistratuta dagoen www.edpenergia.es URL-ren bidez (aurrerantzean “web orrialdea” edo “webgunea”) eskaintzen dituen zerbitzu eta edukien erabilera arautzen da.

Sartzeko eta erabiltzeko baldintzak

EDP Interneten erabiltzaileen eskura jarri du www.edpenergia.es webgunea, EDP taldeak eskaintzen dituen jarduera, produktu eta zerbitzuak ezagutzera emateko eta horiei buruzko informazioa eskaintzeko. Erabiltzaileak web orrialdean doan sartu ahal izango dira; hala ere, guneko eduki eta zerbitzu batzuk eskuratzeko, beharrezkoa izan daiteke erabiltzailea lehenago erregistratzea, Baldintza Berezietan zehazten diren baldintzen arabera.

www.edpenergia.es webgunean sartu edota webgune hori erabiltzeak erabiltzaile-izaera ematen dio bertan sartzen denari, eta berekin du erabiltzailearen berariazko adostasuna, osorik eta erreparorik gabe, klausula hauetan adierazitako baldintza, oharpen eta gainerako lege-oharretako xedapen bakoitzarekin eta guztiekin, eta, halaber, webeko zerbitzu eta edukiei dagokienez, horiek nolabait osatu, ordezkatu edo aldatu ditzaketen baldintza bereziekin ere, egokia bada. Ondorioz, erabiltzaileak adi eta zehaztasunez irakurri behar du agiri hau osorik, webgunea erabili nahi duen unean bertan, aldaketak egin daitezkeelako.

EDP beretzat gordetzen du web orrialdeko edukia eta konfigurazioa une oro eguneratu, aldatu, aldi baterako bertan behera utzi, ezabatu edo mugatzeko eskubidea, eta baita loturen edo web orrialdearen bidez lortutako informazioarenak ere, aldez aurretik ohartarazi behar izan gabe, eta horregatik inolako erantzukizunik bere gain hartu gabe.

Erabiltzaileak bere burua behartzen du zerbitzuak eta edukiak indarrean dagoen legeriari jarraituz zein fede onaren printzipioen eta oro har onartuta dauden ohituren arabera erabiltzera, eta, halaber, webgunean egiten duen jardueraren bidez ordena publikoa ez urratzera eta, bereziki, Konstituzioan eta gainerako legeetan onartuta dauden funtsezko eskubide eta askatasun publikoak ez gaitzetsi edo horiei eraso ez egitera. EDP ez da erantzule izango web orrialdearen bidez eskaintzen diren informazio edota zerbitzuen erabilera okerraren aurrean, horiek eskuratzen dituen edo behar bezala erabiltzen ez dituen erabiltzailea, eta bera soilik, izango baita erantzulea.

Izaera pertsonaleko datuen babesa

Webgune hau bisitatzeak ez du erabiltzailea behartzen bere buruari buruzko informaziorik eskaintzera. Hala eta guztiz ere, zerbitzuetako batzuk erabiltzeko edo eduki jakin batzuk eskuratzeko, erabiltzaileek izaera pertsonaleko zenbait datu eman beharko dituzte. Horrelakoetan, erabiltzaileak bermatu egingo du eskainitako datu pertsonalak egiazkoak direla, eta bere ardura izango da datu horien edozein aldaketa ezagutzera ematea.

Erabiltzaileak izaera pertsonaleko informazioren bat emanez gero, webgune honetan jasotako datuak, webgunearen bidez egiten diren eskaera eta kontsultei kasu eta segimendua egiteko, ikuskatzeko eta laguntza teknikoa emateko zerbitzu osagarriak kudeatu eta eskaintzeko, eta sustapen, zozketa, lehiaketa edo inkestetan parte hartzeko beharrezkoak direnak, EDP taldeko enpresek (taldeaz ulertuko da Balioen Merkatuaren Legearen 4. artikuluan xedatutakoa) tratatuko dituzte, fitxategien arduradun bezala, kasu bakoitzean adierazitakoaren arabera.

Fitxategiaren ardura duen enpresak datuak lagako ditu, bakar-bakarrik, erabiltzailearekin dagoen harremana garatu, bete eta kontrolatzeko beharrezkoa denean, eta legez ezarritako egoeretan, Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko Legea betez, izaera pertsonaleko datuak jasotzean eskainiko den informazioaren arabera. Datuak beste era batera lagatzeko, interesdunak zalantzarik gabeko baiezkoa eman behar du aurretiaz.

Webgunean dauden inprimakietan ezin izango dira, inolaz ere, hirugarren pertsonen datu pertsonalak sartu, betiere eskatzaileak aldez aurretik pertsona horien baimena ez badu, Izaera Pertsonaleko Datuak babesteko Lege Organikoaren 5.4. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta izaera pertsonaleko datuei dagokienez betebehar hori eta beste edozein betetzen ez bada, erantzule esklusiboa izango da.

Datuen titularrak sartu, zuzendu, ezabatu eta aurkatzeko eskubideak erabili ahal izango ditu, legez ezarritako moduan, eta idatziz emango dio horren berri EDP, helbide honetara idatzita: Departamento Seguridad de la Información, Plaza de la Gesta, Nº2, 33007 Oviedo. Era berean, eskubide horiek erabil ditzake, bere datu pertsonalak dituen posta elektroniko bat helbide honetara bidalita: cclopd@edpenergia.es. Modu batera zein bestera, titularraren NAren fotokopia bat gehitu beharko da.

Segurtasun-neurriak

Izaera pertsonaleko datuak babesteko Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren VIII. Tituluan ezarritakoa betez, EDP konpromisoa hartzen du webgunearen erabiltzaileek eskainitako datuen inguruko segurtasun-eskakizunak betetzeko, eta eskura dituen baliabide tekniko guztiak erabiliko ditu, ahal dela, erabiltzaileak webgunearen bidez eskaintzen dituen datuak galdu, gaizki erabili, aldatu, baimenik gabe eskuratu eta lapurtzea saihesteko. Hala eta guztiz ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla erasoezinak.

Jabetza intelektual eta industriala

Web orrialde hau EDP jabetzakoa da. Erabiltzaileak onartzen ditu webgunean txertatutako edukiei edota beste edozein elementuri (zehaztasun handirik gabe, barnean daude markak, logotipoak, izen komertzialak, testuak, irudiak, grafikoak, errotuluak, softwarea, etab.) dagozkion jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak EDP enpresaren titulartasunekoak direla, baldin eta bertan adierazten ez bada beste titular baten jabetza direla. EDP taldea osatzen duten gainerako sozietateen logo edo bereizgarriak, web orrialde honetan ager daitezkeenak, sozietate bakoitzaren titulartasunekoak dira.

Webgune honetako edozein orrialdetako edukiak behera kargatzea eta kopiatu edo inprimatzea baimenduta egongo da, bakar-bakarrik, erabiltzaileak berak eta modu pribatuan erabiltzeko; erabiltzaileak ezin izango du webgune honetako edukia osorik edo partzialki erreproduzitu, banatu, eskualdatu, itzuli, aldatu eta edozein modutan edo bitartekoren bidez erabili, ezta iturriak aipatuta ere, EDP berariazko baimenik gabe. Eskubide horiek edozein modutan urratuz gero, kasu bakoitzean egokiak diren prozedura estrajudizial edo judizialak ezar daitezke. EDP ez du bere jabetza intelektualeko eskubideak edo webgunearekin eta bertako zerbitzu edo edukiei lotutako eskubideak erabiltzeko inolako baimenik emango.

Webgunearen eta bertako zerbitzuen funtzionamenduagatik berme eta erantzukizunetatik salbuestea

Webgunea erabiltzeko erantzukizuna erabiltzailearena izango da, ez beste inorena; EDP ez da inolaz ere erantzulea izango erabiltzaileen sistema informatikoetan webguneko edukien eta webgunearen bidez lortutako informazioaren erabilera okerraren aurrean, ezta birus informatikoen, edo zerbitzu edo eskualdaketan gertatutako akats operatiboen edo etenen aurrean ere.

EDP berariaz uko egingo dio edozein erantzukizuni, webgune honetako orrialdeetan dagoen informazioan gertatzen den akats, hutsegite edo aipamenik ezaren ondorioz erabiltzaileak edozein kalte-galera jasaten duenean. Erabiltzaileak EDP salbuesten du atariaren fidagarritasun edo baliagarritasunarekin nahiz nabigatzerakoan atariak sor diezaiokeen edozein itxaropen aizunekin zerikusia duen edozein erantzukizunetatik.

Atariko edukien barruan, hirugarrenen estekak daude, interneten bidez eskuragarri dagoen informazioa eskuratzea errazteko helburu bakarrarekin, eta EDP ez du horiek existitzearen ondoriozko erantzukizunik bere gain hartuko.

Jurisdikzioa eta legeria ezargarria

Espainiako legeriak arautuko ditu erabiltzeko baldintza orokor hauek.

Webguneko edukiekin zerikusia duten arazoak konpontzeko eta hemen ezarritakoa aplikatzeari dagokionez, EDP eta erabiltzailea erabiltzailearen helbideari dagozkion epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren mende egongo dira. Erabiltzaileak helbidea Espainiako lurraldetik kanpo badu, EDP eta erabiltzailea Oviedoko eta/edo Bilboko epaitegi eta auzitegien mende jarriko dira, legokiekeen foruari uko eginda.

Google Analytics

Gure web orrialdeak Google Analytics erabiltzen du, web orrialdea aztertzeko Google, Inc. enpresak -Delawareko konpainia, bulego nagusia 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (Kalifornia), CA 94043, Estatu Batuak (“Google”)- prestatutako zerbitzu bat. Google Analytics zerbitzuak cookieak erabiltzen ditu, hau da, zure ordenagailuan kokatutako testu-artxiboak, websiteri laguntzeko webgunearen erabiltzaileek zer erabilera egiten duten aztertzen.

Cookieak websitearen erabilerari buruz sortzen duen informazioa (zure IP helbidea barne) zuzenean bidaliko zaio Googleri eta artxibatu egingo da Estatu Batuetako zerbitzarietan. Googlek informazio hori erabiliko du gure kontura, egiten duzun websitearen erabileraren arrastoa jarraitzearren; hala, websiteko jarduerari buruzko txostenak bilduko ditu eta websiteko jarduerari eta interneten erabilerari lotutako beste zerbitzu batzuk eskainiko ditu. Googlek informazio hori hirugarrenei eman ahal izango die legeriak hala eskatzen duenean, edo hirugarren horiek informazioa Googleren kontura prozesatzen dutenean. Googlek ez du zure IP helbidea konpainiak daukan beste edozein daturekin lotuko.

Datuen tratamenduari edo informazioari uko egin diezaiokezu cookieen erabilerari ere uko eginda, zure arakatzailearen konfigurazio egokiaren bidez; hala ere, jakin behar duzu hori eginez gero, daitekeena dela website hau funtzionaltasun osoz erabiltzerik ez edukitzea. Website hau erabiltzean onartu egiten duzu Googlek zuri buruzko informazioa tratatzea, goian adierazitako moduan eta helburuetarako.

Eduki nagusiaren bukaera