Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. EDP Espainia

EDPENERGIAEDP Espainia

EDP munduko liderra da energian eta Penintsula Iberiarreko operadore nagusietako bat.

Taldea presente dago Espainian elektrizitatea, gasa eta zerbitzuak produzitzen, sortzen, banatzen eta komertzializatzen.

EDPk negozio-zorro garrantzitsua dauka Espainian, 2002an Hidrocantábrico sozietatean partaidetza maioritarioa eskuratu zuenetik.

Jarduera-zentro nagusiak Asturiasen, Kantabrian, Murtzian eta Euskal herrian ditu Taldeak, eta erreferentziako operadorea da eskualde horietan gasean eta/edo elektrizitatean. Gaur egun laugarrena da elektrizitatea produzitzen eta banatzen, eta bigarrena gas naturalaren operadoreen artean.

EDP HC ENERGIA elektrizitate-enpresaren eta EDP NATURGAS ENERGIA gas-enpresaren bidez aritzen da EDP energia-banaketaren negozioan.

Espainian erregimen arruntean instalatutako 4.000 MW inguruko potentziarekin eta erregimen berezian instalatutako 2.000 MW baino gehiagorekin, 10.000 GWh baino gehiago sortzen ditu energia elektrikoa produzitzeko autonomia-erkidego desberdinetako zentroetan.

Bi milioi bezerotik gorako zorro komertziala du EDPk Espainia guztian zehar banatuta, 21.000 GWh-tik gorako komertzializazio-bolumena elektrizitatean eta 27.000tik gorakoa gas naturalean, eta bulego komertzialak herrialdeko hiri nagusietan.

EDP HC ENERGIA elektrizitate-enpresaren eta EDP NATURGAS ENERGIA gas-enpresaren bidez egiten ditu energiaren banaketako eragiketak EDPk Espainian, eta sare propioa du hamaika autonomia-erkidegotan.

Taldeak presentzia handia du energia berriztagarrien segmentuan ere, EPP RENOVABLES filialaren bidez. Energia eolikoaren erreferentziako operadorea da mundu guztian, hamabi herrialdetan dago presente eta Espainian du egoitza soziala, 2.310 MW baino gehiagoko potentzia instalatua izanik bertan.

Zifra aipagarriak

Hauek dira EDPren datu ekonomiko eta operazional garrantzitsuenak Espainian:

  2014  2013 %
Negozio-zifra 4.086 4.050 1
Ustiapen-emaitza gordina (EBITDA) 507 594 -15
Mozkin garbia (Zerga Ondorengo Mozkina) 110  125 -12
Cash-flow (ZOM + Amortizazioak) 326  396 -18
Inbertsio ez finantzarioak 96  104 -8
Zor finantzario garbia 2.017  2.215 -9
Palanka-efektua 39,4%  44,2%  

Sozietate-egitura

Hau ere interesatuko zaizu...

  • Hemen gaude. Aurki ezazu hurbilen duzun bulegoa
  • Dow Jones Sustainability. EDP, munduko liderra utilitateetan