Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Historia
  4. Historiari buruzko berri laburra

Azpimenura hasierara

Azpimenura amaieran

EDPENERGIAHistoriari buruzko berri laburra

Lehenengo urratsak

1858an eta 1870ean eratu ziren, hurrenez hurren, Sociedad Comanditaria González Alegre y Polo Oviedon eta Compañía Menéndez Valdés Gijonen.

Bi enpresen helburu soziala argiteria publikorako gasa sortu eta zabaltzea zen harrikatz erretorta labeen bitartez. 1900ean biak bihurtu ziren "Popular Ovetense" eta "Popular de Gas y Electricidad".

1910 - 1920

1913ko martxoan, Policarpo Herrero y Vázquez, José Tartiere Lenegre eta Narciso Hernández Vaquero y Franco jaunek Sociedad Civil Privada de Saltos de Agua de Somiedo eratzea hitzartu zuten Ignacio Herrero de Collantes, Aledoko markes, Martín González del Valle y Fernández Miranda, Vega de Anzoko markes, Celestino García López, José Gonzáles Herrero eta Benito Collera y Duyos jaunekin, kontzeju horretako laku eta ibaien aprobetxamendu hidraulikoa, 1907tik aztertzen ari zirena, xede izanik.

1914ko apirilean Saltos de Agua de Somiedoko juntak presente du produzitzen duen energia saltzea, eta Narciso Hernández Vaquero y Franco negoziaziotan hasten da 1898an sortutako Sociedad Popular Ovetense sozietatearekin, indarra hornitzeko kontratu bat sinatzeko. Policarpo Herrero Vázquez jauna ere saiatu zen banatzailea Somiedoko ur-jauzietan interesatzen. Indarra hornitzeko kontratua sinatzeko eta akzioak trukatzeko proiektua, 1914ko apirilaren 16ko juntan onartu zen. Akzioak parekoan trukatu ziren, berrehun eta laurehun akzio bitartean, Sociedad Saltos de Somiedo sozietate anonimoa sortu zenerako.

1919ko urriaren 25ean junta Oviedon bildu zen sozietate anonimoa eratzen saiatzeko, "kontuan izanda ordurako ur-jauziaren lehenengo zatiaren ustiapena hasita zegoela eta horretarako 1917ko martxoaren 2ko legeak, industria berriak babestekoak, ematen zituen onurak lortu zirela". Akordio gisa erabaki zen Sociedad Civil Privada de Saltos de agua de Somiedo sozietateak lanean jarraituko zuela 1919ko abenduaren 31ra arte, eta sozietate anonimoa 1920 urtarrilaren 1ean abiatuko zela, Hidroeléctrica del Cantábrico - Saltos de Agua de Somiedo izenarekin.

1919ko azaroaren 23an Policarpo Herrero Vázquez eta Narciso Hernández Vaquero y Franco jaunak bildu ziren Sociedad Electra Asturiana (Oviedon 1899an sortua, Martín González del Valle y Fernández Miranda, Vega de Anzoko markesa, lehendakari zuena) eta Sociedad Popular Ovetense sozietateen ordezkariekin, Sociedad Electra Asturiana sozietatearen ondasun eta eskubide guztiak erosteko hiru milioi pezetaren truke. Bi milioi Sociedad Popular Ovetense sozietateak ordainduko zituen, Oviedoko Zentral termikoarengatik, sareengatik eta kontratuengatik. Beste milioia, Saltos de Agua de Somiedo sozietateak ordainduko zuen Las Caldas ur-jauziagatik eta Oviedorainoko lineagatik.

Sociedad Civil Privada Saltos de Agua de Somiedo 1920ko urtarrilaren 1ean desegin zen, Sociedad anónima Hidroélectrica del Cantábrico - Saltos de Agua de Somiedo eratu zenean, lehenengoaren partaide fundatzaileen bilera orokorraren aktan jasota dagoenez. Bilera hartan izan ziren Policarpo Herrero Vázquez, Ignacio Herrero de Collante, Martín González del Valle y Fernández Miranda, Celestino García López, Benito Collera eta Narciso Hernández Vaquero y Franco jaunak. Kapitala 10 milioi pezatakoa zen, 500 pezetako 20.000 akziotan banatuta, eta beste 5 milioi pezeta zituzten 500 pezetako 10.000 obligaziotan banatuta.

1960 - 1980

1965ean hasi zen produzitzen "hiri-gasa", gasolina arinen "cracking termiko" bidez fabrikatua (gasolina berotuz gasak fabrikatzeko prozesua).

1978an aire propanoztatua produzitzeko eta hornitzeko bi hiri-planta eraikitzeko proiektua aurkeztu zen.

1979-1980an aire propanoztatua Gijonen eta Oviedon hornitzeko emakidak lortu ziren, hurrenez hurren. Bi plantak 1984an hasi ziren funtzionatzen.

1981 - 1990

1985eko uztailaren 23an Intentzio Protokolo bat sinatu zen gas natural kanalizatua garatzeko Espainian MINERren eta eskualde eremuko konpainia desberdinen artean. Urte horretan bertan, Asturiasko Printzerrian manufakturatutako gasaren salmentak 226 milioi therm-ekoak izan ziren guztira.

1986. Asturiasko Printzerriko gasifikazio-plana onartu zen, gas naturala sartzeko.

1987. HidroCantábrico Gas de Asturias eratu zen, HidroCantábricoren filiala % 100ean, 10.000.000 pezetako kapital sozialarekin eta Asturiasko Printzerrian gas naturalaren salmenta sustatzeko helburuarekin.

HidroCantábrico Gas de Asturias, Italgas enpresa italiarrarekin elkarlanean, etxeetako instalazioak birmoldatzen hasi zen gas naturalaren kontsumora egokitzeko.

1989an amaitu zen lehendik zeuden instalazioak egokitzeko operazioa eta Oviedo eta Gijon gas naturala kontsumitzen hasi ziren. Une horretatik aurrera, gas propanoztatuko plantak itxi ziren eta gas naturala hedatzeko prozesuari ekin zitzaion, gas horren kalitate bikainari esker batetik, eta aurreko prozesuetan behar ziren instalazioen zeuden produkzio-murrizketak ezabatu zirelako bestetik. Urte bereko azaroan gas naturala iritsi zen Asturiasko Printzerrira, ENAGAS Burgos-Kantabria-Asturias gasoduktuan egiten ari zen obrak amaitzean.

1990an lehenengo aldiz eman ahal izan zitzaien zerbitzua gas naturalarekin bezero guztiei. HidroCantábrico Gas de Asturias etengabe ari da inbertitzen azpiegiturak Printzerriko udalerri guztietara hedatzeko.

2000 - Orain arte

HidroCantábrico Gas de Asturias banatzailearen jatorria Naturcorp enpresa publikoa izan zen 2003an. Enpresa publiko hura Euskal Herrian gas naturala banatzen zuten lau gas-sozietateek eratzen zuten: Bilbogas, Gasnalsa, Donostigas eta Gas de Euskadi.

Eusko Jaurlaritzak, lehiaketa publiko bidez, Naturcorp-en akzioen gehiengoa saldu zion orduan Hidrocantábrico zenari.

EDPk 2004an lortu zuen gaur egun Espainiako taldea den horren akzioen % 95a.