Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Historia
  4. Lehenengo instalazioak

Azpimenura hasierara

Azpimenura amaieran

EDPENERGIALehenengo instalazioak

La Malva ur-jauzia

La Malva ur-jauziaEnergia hidraulikoa sortzeko lehenengo instalazioak 1917an ekin zion ustiapenari, eta Saltos de Agua de Somiedo enpresarena zen. Instalazioa osatzen zuten El Valle ibaiko uren harguneak, Sousas ibaiko kondukzio-kanalak, Zentralak, Oviedo eta Gijongo kondukzio-lineak eta Oviedoko azpizentralak.

1920an handitu egin zuten, Somiedo lakuetako obrekin, Arroyo de la Braña kanalarekin eta Saliencia ibaiko kanalarekin. 1921ean transformadore berria jarri zen Cueva de la Malva ur-jauzian. 1940an amaitu ziren obrak. 1951n 44.027 MWh-ko produkziora iritsi zen.

La Riera ur-jauzia

La Riera ur-jauziaMalvako ur-jauziaren osagarri honek Somiedo eta Saliencia ibaietako ura erabiltzen du. Malvako ur-jauziaren isurbidetik 200 bat metrora eraikitako bi presatan jasotzen da ura.

1930ean hasi ziren ur-jauzi honetako obrak, ibaia desbideratzeko tuneletik, baina bertan behera utzi ziren 1933ko otsailean. Bertan behera uzteko arrazoia, 1931tik aurrera kontsumoan gertatu zen kolapsoa izan zen.

1940an berriro ekin zitzaien obrei, energia-eskaria igotzea espero zelako. Lehenengo sorgailua 1946ko urtarrilaren 30ean jarri zen martxan, eta bigarrena martxoaren 19an. Hirugarren sorgailuan, erreserba gisa pentsatuan, probetan ari ziren irailean, urte-amaieran funtzionatzen hasi gabe zegoen, alternadorearen akats batzuengatik, baina esan liteke obra amaituta dagoela.

Priañes ur-jauzia

Priañes ur-jauziaOviedoko udalerrian dago eta bi presa ditu: bat Nalón ibaian, urak Nora ibaira eramateko, eta bestea ibai horretan, bi baietako ura presa-barrenera isurtzeko.

Obrak 1945eko apirilean hasi ziren, eta 1948an zerbitzuan jartzea aurreikusten zen, baina plan hori ezin izan zen burutu makineriaz hornitzeko zailtasunengatik eta inportazioetan zeuden murrizketengatik.

Asmoa zen 1948an obra amaitzea eta makineria muntatzea bakarrik falta izatea. Inportazio-baimenekin zeuden zailtasunak ikusita, obren erritmoa moteldu zen.

Azkenean 1953ko martxoaren 31n amaitu ziren obrak, eta enpresaren produkzioari 10600Kva erantsi zizkion. 1960ko hamarkadan zentrala handitu zen eta 1967ko uztailean Priañes II sarearekin konektatu zen.