Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Hornitzaileak
  4. Erosketa iraunkorrak

Azpimenura hasierara

Azpimenura amaieran

EDPENERGIAErosketa iraunkorrak

Erosketen politika

EDP Taldearen Erosketa Iraunkorren Politika

EDP Taldearen erosketa prozesua erosketa iraunkorren politika honen baitan garatzen da:

  1. Indarrean dauden legeria eta araudiak errespetatzea, eta baita prozesuan parte hartzen duten alderdien jardunari aplika dakizkiokeen gobernantzarako barne-prozedurak ere.
  2. Ingurumen politika arduratsua garatzea, ingurumena errespetatzen duena, jarduerak ingurumenean duen eragin negatiboa murriztuz.
  3. Berdintasunez, gardentasunez eta alderdikeriarik gabe tratatzea, alderdien arteko elkarrizketa abantailatsua eta biek sinatutako konpromisoekiko errespetua bermatzen dituena.
  4. Interesa duten alderdi guztiei kontsultak egiteko eta komunikatzeko bide egokiak eskaintzea.
  5. Zintzotasunez jokatzea, morala eta etika erakutsiz eta EDP Taldearen Etika Kodea oinarri hartuz , eta eroskeria, ustelkeria, estortsioa edo iruzurra guztiz baztertuz.
  6. Partekatutako informazio guztia isilpean gordetzea, hirugarren batzuei eman ez zaiela eta nahastutako alderdiekiko errespetua bermatuz.
  7. Erabakiak hartzeko objektibotasuna eta burujabetasuna kaltetzen dituzten interes-gatazkak alde batera uztea.
  8. Duintasunarekiko eta giza eskubideekiko errespetua sustatzea eta gatibu lanak edo haurren lana, pertsekuzioa, diskriminazioa, gehiegikeria eta beste indarkeria fisiko edo psikologiko mota batzuk gaitzestea.
  9. Laneko segurtasunaren, higienearen eta osasunaren arloan ezarritako baldintzak betetzea.
  10. Konpainiak jarduten duen tokiko komunitateen garapen sozioekonomikoari mesede egitea.
  11. Etengabeko hobekuntza, berrikuntza, eraginkortasunaren arloan jarduteko modu egokien trukea, ondasun edo zerbitzuen kalitatea eta merkaturako irtenbide eta aukera berrietarako proposamenak sustatzea.  

Ereduzko kodea

Hornitzaileen ereduzko kodea

EDP Taldearen erosketen merkataritzako transakzioak bi kontratu-tresnatan oinarritzen dira: hornitzailearen ereduzko kodea, arau orokor eta komunak definitzen dituena, eta kontratua, arau bereziak zehazten dituena. EDPn hornitzaileak erregistratzeko prozesuari ekiteko, hornitzaileek ereduzko kodea idatzi behar dute modu formalean.

Honako dokumentu hauek osatzen dute hornitzailearen ereduzko kodea:

Baldintzen pleguaren eta arriskuaren analisiaren espezifikotasunaren arabera, xedapen gehigarrien aldeko konpromisoa hartzeko eta ziurtagiriak aurkezteko eskatzen zaio hornitzaileari.

Baldintza orokor horietan salbuespen edo aldaketaren bat egiten bada, "Baldintza berezi gehigarriak" izatera pasatuko dira. Baliodunak izateko, idatziz egon beharko dira eta alderdien legezko ordezkariek onartu eta sinatu beharko dituzte. Hala, hasieran aipatutako baldintza orokorren gainetik egongo dira.

Hornitzaileak dokumentazioan adierazitako baldintzak edo zehaztapenak, edozein motatakoak direla ere, baldintza orokor, berezi edo gehigarrietan adierazitakoarekin bat ez badatoz, baliogabetzat joko dira.

Azpikontratazioa

Azpikontratazioa EDP Taldeak aldez aurretik eta modu formalean adosten badu bakarrik baimenduko da. Azpikontrataziorik egonez gero, hornitzaileak kontratua bera eta kontratuari lotutako betebehar guztiak betetzearen erantzule bakarra izaten jarraituko du.

Erosketa-eredua

EDP Taldearen erosketa-eredua sei ardatzetan oinarritzen da batez ere eta ardatz horiek erosketak egiteko eta antolatzeko berebizikoak diren alderdiak barne hartzen dituzte:

                                       

Hornitzaileekiko harremana kudeatzea

Hornitzaileekiko harremana kudeatzea (SRM)

Hornitzaileekiko harremana kudeatzea balio estrategikoa da Taldearen politikan. SRM prozesuan, hornitzaileekiko konfiantzazko harremana sortzeari ematen zaio lehentasuna. Etikaren, gardentasunaren eta iraunkortasunaren printzipioetan oinarritutako lankidetza da harreman horren funtsa.

Helburu hori lortzeko, PGUk hornitzaileak erregistratzeko, aukeratzeko, prestatzeko, ebaluazioa kontsolidatzeko eta arriskuak aztertzeko jardueren koordinazio integratua bermatzen du, Business Intelligence metodologia erabiliz.

Iraunkortasuna kudeatzea

Procurement globalaren unitateko zuzendaritzari dagokio hornidura-katean iraunkortasuna kudeatzea. Chief Procurement Officer -CPO karguak hornitzaileekiko harremanak kudeatzeko politikak (SRM) ezarri behar ditu eta iraunkortasunari lotutako gaiak koordinatu behar ditu. Procurement Globalaren unitateak eskuz esku egiten du lan iraunkortasunerako zuzendaritza korporatiboarekin.

Chief Procurement Officer - CPO karguaren menpe dago procurement korporatiboa garatzen duen zuzendaritza eta azken horri dagokio hornidura-katean iraunkortasuna garatzea, hornitzaileekiko harremanetarako atalaren bidez (SRM).

          

Hornitzaileekiko harremanak kudeatzearen funtzioak (SRM):

  • EDP Taldearen hornitzaileak ebaluatzeko, prestatzeko eta garatzeko metodologiak proposatu eta koordinatzea mundu mailan;
  • Hornitzaileak prestatzeko prozesuen kudeaketa bermatzea eta datu-baseak mantentzea;
  • Hornitzaileak garatzeko programak sustatzea;
  • EDP Taldearen hornitzaileen errendimendua ebaluatzeko metodologien garapenaren alde egitea;
  • Erosketetan iraunkortasunaren printzipioak sustatzea eta horretaz arduratzen diren atalekiko harremana koordinatzea.
  • Hornitzaileak kudeatzeaz arduratzen diren atalen koordinazio funtzionala bermatzea web orri korporatiboan;
  • Hornitzaileen arriskuak ebaluatzeko informazioa kontsolidatzea;
  • EDP Taldearen hornitzaileen datu-basean kontrolerako politikak eta prozesuak ezartzea;
  • Korporazio mailan SRM koordinatzea.

Negozio-Etika

Negoziaziorako Printzipio Etikoak

EDPk hornitzaileekin negoziatzeko izaten dituen harremanek printzipio eta jokabide etiko zorrotzak errespetatzen dituzte eta batez ere gardentasunari, informazioaren segurtasunari eta interes-gatazkari erreparatzen die.

Transakzioak interesa duten alderdiekin

EDP Taldeak interesa duten alderdiekin egindako transakzioek Taldeak indarrean duen araudia bete beharko dute. EDP Taldean erabakiak hartzen dituztenek ezin dituzte transakzioak egin edo baimendu beste erakundearekin interes-gatazkak daudenean edo beste erakunde horietan erabaki-hartzaile horietan interesa duten alderdiek parte hartzen dutenean. Interesa duten alderdiekin transakzioak egiteko erabakia hartzeko prozesuak behar bezala dokumentatu behar dira, aktekin edo laguntzarako dokumentuekin. Zentro korporatiboaren edo negozio-unitate bakoitzaren ardura izango da hori, berdin dio geografikoki non dauden.

Interesa duten alderdien arteko interes-gatazkei eta negozioei buruzko araudia  

Transakzioak interesa duten alderdiekin

"Procurement gidaliburua" - Kolaboratzaileen jokabidea

Erosketetan parte hartzen duten edo hornitzaileekin harremana duten kolaboratzaileek EDP Taldearen "Balioak eta konpromisoak" eta "Kode etikoa" errespetatuz jardun behar dute derrigorrez. Honako hauek lirateke, funtsean:

  • Osotasuna;
  • Gardentasuna;
  • Indarrean dauden legeria eta araudiak betetzea;
  • Interes-gatazkak desagerraraztea;
  • Lehia leialaren arauak betetzea;
  • Konfidentzialtasuna.

“Procurement gidaliburuan" erosketen arlorako printzipio nagusi horien gidalerro espezifikoak zehaztu dira. Honako arau hauek ezartzen ditu, besteak beste:

  • Kalitateari, iraunkortasunari eta laneko higieneari eta segurtasunari buruzko baldintza gehien betetzen dituzten hornitzailek baloratzea;
  • Legez kanpoko eskulana kontratatzen duten hornitzaileak nahitaez kanpoan uztea;
  • Hornitzailearengandik edozein onura lortzeko debekua;
  • Hornitzaileek lekualdatzea eskatzen duten ekitaldietan parte hartzeko egindako gonbidapenak onartzeko hierarkia baimentzeko baldintzak;
  • Ahaidetasunagatik bateraezintasuna aitortzea, derrigorrez;
  • Erosketei lotutako harremanekin batera bestelako harreman profesionalak izateko debekua;
  • Hornitzaileekin aisialdian harremana izateko debekua;
  • Iruzurrezko negoziazioak egiteko debekua;
  • Nagusitasunaz abusatzeko debekua, hornitzailea merkatuko baldintzen azpitik dauden baldintzak onartzera behartu gabe.

Gardentasuna eta informazioaren segurtasuna

Hornidurarako beharra adierazten denetik kontratatzen denera arte, barruko zein kanpoko informazioaren eta dokumentuen osotasuna, trazabilitatea eta konfidentzialtasuna bermatuko dira. Horretarako, barne-prozedura zorrotzak daude.

Arriskuaren Analisia

Hornidura-Katean Arriskua Kudeatzea

EDP iraunkortasunaren, etikaren eta ingurumenarekiko, gizartearekiko eta ekonomiarekiko erantzukizunaren arloetan nagusi dela bermatzen eta aitortzen laguntzen dute EDP taldearen erosketek era erabakigarrian, eta produktibitatea hobetzea eta lehiarako abantailak garatzea da horien etengabeko xedea. Erosketek arrisku gutxiko eta errendimendu handiko profila sustatzen dute. epe luzerako ikuspegitik, eta EDPren agenda estrategikoa 2014-2017  delakoaren ardatzetako bat da. Arriskua kudeatzea Arriskuaren enpresa-kudeaketarako politika korporatiboan  ere sartzen da.

Arriskuaren kudeaketaren ikuspuntua

PGUren antolaketa-ereduak erosketen kategorien arabera funtzionatzen duela eta erabakiak hartzeko prozesuak prozeduren protokolo zorrotza errespetatzen duela erakusten du arriskuak desagerrarazteko eta ahalik eta eraginkortasun handiena lortzeko helburuak. Honako diagrama honetan ikus daitezke arriskuak desagerrarazteko helburuak:

Kontratuaren arriskua Arriskuaren analisiarekin hasteko, kontratatu nahi den ondasun edo jarduera motaren arrisku espezifikoak identifikatu behar dira lehenbizi. Arrisku horiek teknikoak, ekonomikoak, ospearekin lotutakoak, ingurumenekoak edo sozialak izan daitezke eta baldintzen pleguetan sartu beharreko baldintzak zehaztuko dituzte.

EDP Taldeak bi tresna nagusi erabiltzen ditu ondasun edo jarduera mota bakoitzaren iraunkortasunaren arrisku espezifikoak mapeatzeko:

  • Jarduera ekonomikoaren arriskuak–  Berreraikuntza eta Garapenerako Europako Bankua - jarduera ekonomiko bakoitzak ingurumenerako eta gizarterako izan ditzakeen arriskuen zerrenda, Europar Batasunak jarduerak sailkatzeko daukan sistemaren arabera antolatuta, NACE, 2.0, 2014ko berrikuspena.
  • Eraginen matrizea EDPri modu negatiboan eragin diezaioketen eta baldintzen pleguak desagerrarazi behar dituen arriskuak identifikatzen dituen matrizea.

Enpresaren Arriskua

Baldintzen pleguetan eskatutako mailaren arabera, hornidura-proposamenak aurkezteko gonbita luzatu zaien enpresak aukeratzen dira. Proposamen horiek aurkezteko, enpresak EDPn erregistratuta egon behar dira eta kontratuaren arabera, aukeratuak izan ahalko dira.

Honako hauek baloratuko dira, besteak beste:

  • Kontsultatu beharreko hornitzaileen arriskuaren analisia;
  • Hornitzaileen ebaluazioa;
  • Egindako auditoretzen emaitzak;
  • Erantzukizun sozial korporatiboari buruzko informazioa;
  • Beste erakunde batzuekin sinatutako antzeko kontratuen kasuan izandako esperientzia/emaitzak;
  • EDP Taldearekin auzirik eta/edo zorrik ez izatea.

EDP Taldeak bi tresna nagusi erabiltzen ditu hornitzaileak aukeratzeko orduan arriskuak desagerrarazten direla bermatzeko:

  • Hornitzailearen ebaluazioahornitzaileak erregistratzeko sisteman oinarritzen da, enpresa bakoitzaren sistema autodeklaratiboa eta kanpo-ebaluazioen zein EDPk egindako ebaluazioen emaitzak barne hartzen dituena. Sistema horrek arriskuari eta iraunkortasunari lotutako nota jartzen dio enpresa bakoitzari. Kanpoko informazio-iturri hauek erabiltzen dira, besteak beste: Achilles, Dun & Bradstreet, RepRisk.
  • Hornitzailearen eta eskaini beharreko ondasunaren edo zerbitzuaren prestakuntza– ondasunen edo zerbitzuen kategoria jakin batez hornitzeko gaituta dauden hornitzaileen homologazioa litzateke hornitzaileen prestakuntza eta eskakizun teknikoak, ingurumenaren ingurukoak, sozialak eta ekonomiko-finantzarioak oso altuak izaten dira. Horrela, arriskua desagerraraziko dela bermatzen da aldez aurretik.

Herrialdearen Arriskua

Herrialdearen arriskuak eragina du kontratuen eta hornitzaileen arriskuen inguruko ebaluazioan eta ondorioak izaten ditu erosketa egiteko erabakia hartzeko prozesuan. Business Intelligence metodologia erabilita, PGUk kanpoko hainbat iturri sinesgarri erabiltzen ditu arriskua aztertzeko prozesu jarrraitua garatzeko. EDPk arriskuaren inguruko informazioa trukatzearen alde egiten du. Informazio hori ezohikoa izaten da eta ohiko sailkapenak osatzen ditu. Hona hemen arriskuaren analisia egiteko kanpoko bi iturri:

  1. RobecoSam– erakunde honek Country Sustainability Ranking delakoa garatzen du, inbertsiogileei bono subiranoetan inbertitzea edo ez erabakitzeko informazio maila berri bat emateko helburuarekin. EDPk iturri hori erabiltzen du herrialdearen arriskuen alderantzizko mapa egiteko eta aztertu beharreko azpigaiak identifikatzeko.

     2. RepRisk - – erakunde honek etengabe ikuskatzen ditu ekonomiari, gizarteari eta ingurumenarei modu negatiboan eragiten dieten albisteak eta enpresen jarduerei lotutako herrialde-arriskuen ikuspegi bat izatea ahalbidetzen du, Global Compact delakoaren gaiak barne hartuta. EDPk Rep Risk erabiltzen du enpresen arriskua ebaluatzeko eta herrialdearen arriskua ebaluatzeko ere bai. Rep Risk-i esker, ohiko sailkapenen ikuspegi alderatu, eguneratu eta xehakatua ezar dezake EDPk.

Arriskua kontrolatzea

Arriskuak Kudeatzeko Neurriak

Arriskuaren analisiaren bitartez lortutako informazioa, behar bezala landutakoa, lagungarria da procurement globalaren unitateak (PGU) kudeatutako negoziazio-prozesuetan eta erosketak kudeatzeko sistemen eta beste baliabide osagarri batzuen bidez partekatzen da negozio-unitateekin eta Local Purchasing Teams (LPT) delakoekin, hautaketa prozesu bakoitzaren arriskua eta iraunkortasuna zehazteko eta hornitzaileak kontratatzeko orduan arriskua kudeatzeko neurriak ezartzeko.

Hornitzaileen sailkapena– arriskuaren analisiak arriskuaren nota bat sortzen du hornitzaile bakoitzarentzat, kontratu bakoitzean oinarrituta. Hornitzailearen arriskua desberdina da jarduten duen herrialdearen arabera eta baldintzen pleguan eskatzen denaren arabera. Hornidura batzuen kasurako, baldintzen pleguan aldez aurreko prestakuntza izateko eskatzen zaio hornitzaileari.

Baldintzen plegua– baldintzen pleguak hornitzaileak bete behar dituen gutxieneko baldintza legal, tekniko, ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak ezartzen ditu.

Prestakuntza– hornidura batzuen kasurako, hornitzailea aldez aurretik prestakuntza jasotakoa izatea eskatzen du prozesuak. Prestakuntza ezinbesteko neurria da arriskuak desagerrarazteko.

Ziurtagiriak – arriskutsuak izan daitezkeen hornidura guztien kasuan, kalitatearen 9001 ziurtagiria (14001 ingurunea, OHSAS 18001) lortzeko baldintzak ezarri dira.

Auditoretzak– prozesuaren arabera, prestakuntzarako zein bildutako informazioa egiaztatzeko, auditoretzak egiten dira.

Iraunkortasunerako kontratuzko klausulak – hornitzailearen ereduzko kodeaz gain, kontratuek informazioa trukatzeko eta iraunkortasunerako arau jakin batzuk betetzeko obligazioa ezartzen duten baldintza batzuk ere biltzen dituzte.

Procurement gidaliburua - hornitzaileekin harremana duten langile guztiei aplika dakiekeen araudi etikoa. Interes-gatazkak – interesa duten alderdiekiko interes-gatazkak eta transakzioak arautzen dituen arau multzoa.

“Pass or Fail” araua -hornitzaileen proposamenen ebaluazio teknikoa eta iraunkortasunaren ingurukoa proposatutako prezioa jakin gabe egiten da. Baldintzen pleguan ezarritako arauak betetzen dituzten proposamenak baino ez dira negoziazio-fasera igarotzen.

Negoziazioa- hornitzaileren batekin negoziazioari ekiteko, hornitzaile horrek egindako proposamenak baldintzen pleguan ezarritakoa bete beharko du eta analisiaren emaitza aldekoa izan beharko da. Negoziatzaileak honako hauek ebaluatzen ditu, besteak beste:

  • Erosi beharreko ondasunaren edo zerbitzuaren ezaugarriak;
  • Merkatuko egoera, hornitzaileak, prezioen dinamika eta guztizko kostuak (TCO);
  • EDP Taldearen aurrezteko helburuak;
  • Negozio-unitateak espero duena eta eskatuko duen aurrekontua;
  • Arriskua desagerraraztea eta hornitzaileen iraunkortasuna;
  • Aurreko erosketen bolumena eta lehiakide berberak barne hartzen dituzten prozesuak.

Negoziatzailea negoziazio-prozesuan egon daitezkeen anomalietatik babesten duten protokolo batean eta erabakitzeko arau batzuetan oinarritzen da.

Prezioaren faktorea - Esleitzeko irizpideak eta ponderazioak kontsulta egin aurretik zehazten dira. Prezioaren faktoreak % 50 eko gutxieneko ponderazioa du.

Hornitzaileen jarraipena– kontratu bakoitzaren arrisku-notaren arabera, hornitzailearen errendimendua kontrolatzeko plan bat zehazten da. Oro har, ikuskapen teknikoaz gain, auditoretzak eta ingurumenaren, segurtasunaren eta legeria betetzearen inguruko ikuskapenak egiten dira. Jarraipen horren emaitzekin hornitzailearen erregistroko informazioa eguneratzen da eta eragina izaten dute hornitzailearen ebaluazioa egiterakoan.

Hobetzeko planak – auditoretzen eta bestelako ikuskapenen emaitzak ikusita, zuzenketa planak ezartzen dira eta beharrezkoa denean, hobetzeko planak ere bai.

Prestakuntza– EDPren eta/edo bere instalazioen izenean jarduten duten hornitzaileen langile guztiak ondo prestatuta egon beharko dira beren funtzioak betetzeko.

Hornitzaileak ebaluatzeko sistema (SAF) ebaluaziorako irizpideak eta arauak ezartzen dituen eta hornitzaileen errendimendua erregistratzen duen sistema bat da. Honako helburu hauek ditu:

  • Hornitzaileak aukeratzeko orduan arriskuak murriztea;
  • EDP Taldearen hornitzaileen errendimendua hobetzea, etengabeko hobekuntzaren ikuspegitik;
  • Kalitaterako eta ingurumenerako arauek eskatzen dutena betetzea;
  • Hornitzaileak erregistratzeko sistema elikatzea.

Better Coal  – energiaren sektoreko enpresen elkartea (EDPk ere parte hartzen du bertan), ikatz-meategien auditoretzak egiten dituena.

Achilles – hornitzaileen ebaluazioa eta auditoretzak egiteko sistema garatzen duen enpresa. Sistema horren barruan dago EDPren hornitzaileak erregistratzeko sistema.

Etikaren defendatzailea– EDPk etikaren defendatzailea eskaintzen du. Sistemak EDPren izenean jarduten duten hornitzaileen jardunak izan dezakeen eragina ikuskatzen laguntzen du.

Bezeroaren defendatzailea– EDPk bezeroaren defendatzailea eskaintzen du. Sistemak bezeroen aurrean EDPren izenean jarduten duten hornitzaileen jardunak izan dezakeen eragina ikuskatzen laguntzen du.

Auditoretzarako eta compliancerako zuzendaritza– EDPk auditoretzarako barne zuzendaritza bat dauka, legezkoak eta barrukoak diren araudiak eta kanpoan askatasunez hartutako konpromisoak betetzea sustatzen duena.  

Helburuak eta adierazleak

Erosketen helburuak eta adierazle garrantzitsuak

Erosketen funtzioa – Procurement globalaren unitatea eta erosketen tokiko egiturak –, zentro korporatiboarekin eta negozio-unitateekin batera, sinergiak indartzeko, eskala-irabaziak areagotzeko eta negoziazio- eta kontratazio-ereduak hobetzeko egiten du lan, eta ondasunak eta zerbitzuak erostean sortutako balioa handiagotzea du helburu.

Honako hauek dira erosketa-funtzioaren helburuak:

  1. EDP Taldeko enpresen ondasun eta zerbitzuen beharrizanak asetzea denborari, kalitateari eta eraginkotasunari dagokienez;
  2. Hornitzaileen arteko lehiakortasuna sustatzea, kalitate eta prezio aldetik baldintzarik onenak lortzeko;
  3. EDP Taldearen kontsulta-prozesuei lotutako prozedurak armonizatu eta sinplifikatzea;
  4. EDP Taldean procurement praktikarik onenen truketa sustatzen duten jarduketak garatzea;
  5. Merkatuko praktika egokiak ezagutzen jarraitzea, zehaztapen teknikoak garatzen, aldatzen eta estandarizatzen laguntzeko:
  6. EDP Taldea zabaltzen eta errentagarriago bihurtzen laguntzea, hornidura-katearen (supply chain) garapenerako eta etengabeko hobekuntzarako ekimenak bultzatuz;
  7. Hornitzaileen errendimendua eta arrisku-maila monitorizatzea, modu sistematikoan;
  8. EDP Taldearen iraunkortasun politika zabaltzen eta ezartzen laguntzea ondasunak eta zerbitzuak erosten direnean.

Erosketen funtzioaren iraunkortasunerako helburuak garatzeko, honako helburu hauek ezartzen dira lehenengo:

  1. Esleipendunen eta zerbitzuen hornitzaileen istripuak sistematikoki murriztea;
  2. Hornidura-kateak giza eskubideak babestea, Ruggie - Global Compact metodologia errespetatuz.
  3. Iraunkortasunari lotutako arriskuak dakartzaten (ESG) esleipendunak eta zerbitzuen hornitzaileak ikuskatzea.
  4. Hornitzaile kritikoak ebaluatzea, iraunkortasunari lotutako irizpideen bitartez (ESG);
  5. Beren burua arrisku handietan jartzen duten hornitzaileen ingurumeneko ziurtagiria, segurtasuna eta laneko osasuna bermatzea.

Erosketen kudeaketaren ebaluazioa

Banakako errendimenduaren adierazleek (KPI) erosketetarako estrategiaren alderdirik garrantzitsuenak islatu behar dituzte.

Errendimendua ebaluatzeko prozesuan zehar, jarduera bere aldaera ezberdinetan ikuskatzeko garrantzitsuak diren KPIak definitzen dira, KPI bakoitzerako helburuak definitzen dira, errendimendua ikuskatzen da eta beharrezkoa bada, ezarritako helburuak betetzeko neurri zuzentzaileak ezartzen dira.

 

Lan-Istripuak

 

 

 

 

 

ESG* Analisia Erosketen Bolumenean

 

*ESG: Environmental, Social & Governance esateko ingelesezko akronimoa Ingurumenekoa, Soziala eta Ekonomikoa].

Erosketen Bolumenaren Auditoretzak

 

Erosketen Bolumenaren Ziurtagiriak

 

EDPrekiko Mendekotasuna

 

*ESG: Environmental, Social & Governance esateko ingelesezko akronimoa Ingurumenekoa, Soziala eta Ekonomikoa].

Hornitzaileen Fidelizazioa

 

Hornitzaileen Prestakuntza

 

Hornitzaileen Erreklamazioak

 

Hornitzaileen Garapena

Bikaintasunagatik nabarmentzen diren erakundeak interesa duten alderdiak asebetetzeko esfortzua egiten dutenak dira, egiten duten lanarekin, lan hori egiteko moduarekin eta etorkizunean lan egiteko potentzialarekin.

Gaur egun, lankidetzan eta sarean jardutea berebizikoa da arrakasta lortzeko eta EDP Taldeak sortutako balioa bere hornitzaileen errendimenduak zehazten du gero eta gehiago. Hornitzaileak funtsezkoak dira Taldea arrakastatsua izateko eta eragin handia dute EDPk bere bezeroekin dituen harremanetan, berrikuntzarako duen gaitasunean eta erantzukizun sozial eta korporatiborako politikak ezartzeko orduan. Horrez gain, EDPk jarduten duen tokietan nagusitasuna mantentzen laguntzen dute modu estrategikoan. Gauzak horrela, EDPartners-en helburua etengabean bikaintasuna bilatzea da, EDP Taldearen hornitzailerik onenak aitortuz eta guk jarduten dugun lekuetan gure kideen nazioarteratzea proiektatuz.

Hori dela eta, EDPk EDPartners sariak sortzea erabaki du, EDP Taldearen hornitzaileen lehiakortasunerako garrantzitsuak diren arloetan praktika egokiak sustatzeko helburuarekin. Bestalde, EDPartners-en Roadshows delakoak ere sortu dira, Estatu mailako hornitzaileak sustatzeko guk jarduten dugun merkatuetako enpresen artean, networking ekitaldien bidez. Erakundeek beren helburuak lortzeko, berebizikoa da interesa duten alderdiekin bat egitea. EDPn, bat egite hori enpresarentzako eta bere kideentzako aukera bat dela uste dugu, beharrezkoa izateaz gain.

EDPk hornitzaileak gaitzeko ekimenetan hautemandako lehentasun nagusiak honako hauek lirateke: iraunkortasunaren arloko gaikuntza, LEAN metodologien integrazioa eta prestakuntza teknikoa eta berrikuntza. Iraunkortasunaren arloko gaitasunei lotutako ekimenak identifikatutako arriskuetan zentratzen dira: compliance, ingurumenaren arloko programak eta segurtasuna.

2015ean EDPk hornitzaileentzako programa bat jarri zuen abian, beste enpresa batzuekin lankidetzan eta BCSDren esparruan. Programa hori klima-aldaketak ekarritako erronkekin eta hornidura-katean iraunkortasuna sustatzearekin erlazionatuta dago.

Hornitzaileekin izandako hurbileko lankidetza eta networking delakoa berebizikoak dira EDP Taldeak arrakasta lor dezan. Kontzeptu horrek enpresak eta bere hornitzaileek izan beharreko etengabeko hobekuntzan oinarritutako prestakuntza programa proaktiboa eskatzen du. Programa horretan elkarrizketa, ikusgarritasuna, praktika egokien hedapena, konfiantzazko harremanen garapena eta gaitasun berrietarako prestakuntza dira giltzarriak. Adibideak:

EDPartners– EDPk hornitzaileei ematen dizkien sariak dira, honako kategoria hauetan: berrikuntza, erantzukizun sozial korporatiboa, bezeroarekiko harremana eta praktika egokiak -www.edpartners.edp.pt;

PRODFOR– 14 erakunderen baterako ekintza, kudeaketa-sistemak ezarri eta tokiko hornitzaileen gaikuntza sustatzeko - www.prodfor.com.br;

MORL– Moray Firth tokiko proiektuan gaitzeko aukerak sustatzen ditu - http://morayoffshorerenewables.com ;

AQTSE–Sektore elektrikoko langileak prestatzeko elkarteak. AQTSE delakoak, prestakuntzarako eta gaikuntza teknikorako zentro modura funtzionatzen du - http://www.aqtse.pt ;

LEAN– LEAN metodologiarako prestakuntza hornitzaileentzat - http://lean.edp.pt/en;

MaPA– Webeko tresna bat da. Ingurumenaren arloko praktika egokiak partekatzeko ataria da, praktika horiek bildu eta gordetzen dituena, kolaboratzaileentzat eta hornitzaileentzat – http://www.mapaedp.com ;

BCSD– Garapen iraunkorrerako enpresa-kontseilua – www.bcsdportugal.org/acao-2020/economia

EDPk Hornidura-Katean duen Eragina

EDPk bere erosketen ezaugarriak ezagutzeko azterlana egin du (2014ko erosketekin alderatzeko), bere hornidura-katearen jarduerak ekonomian, gizartean eta ingurumenean duen eragina hobeto ezagutzeko asmoz. Azterlan horri esker, hobeto definitu dezake iraunkortasuna kudeatzeko orduan lehentasuna zeri eman behar zaion.

                                       

Erregaiak erostea, instalazio energetikoak eraikitzea, taldeak erosi eta mantentzea eta energia banatzeko eta merkaturatzeko jarduerei lotutako zerbitzuak kontratatzea dira EDP Taldearen hornidura-katearen funtsezko profila definitzen duten erosketa-motak. EDPren hornitzaileen jatorrizko herrialdea markatu da mapan; tauletan, aldiz, EDPren erosketen jatorria, egituraren arabera.

Ondorengo taula hauek EDPren erosketek dimentsio jakin batzuetan duten eraginari buruzko ideia orokorra taxutzen laguntzen dute, dimentsio jakin batzuk kontuan hartuta. Hala ere, informazio sintetikoa da eta ez du erakusten eskuragarri dagoen informazioaren sakontasuna. PWCk egin du azterlana eta ESCHER metodologia erabili da. Azterlanak datuak zehazten ditu herrialde bakoitzaren (ez dira EDPk jarduten duen herrialdeak bakarrik agertzen), hornidura-kategorien eta hornitzaile garrantzitsuen arabera.

Eragin ekonomiko garrantzitsuak azpimarratu behar dira:

  • Sortutako enpleguaren bolumena 177.000 lanpostukoa izan da eta 326 milioi lanordu bete dira, horien % 44 zuzeneko hornitzaileekin;
  • Kapital intentsiboari lotutako erosketak garrantzitsuagoak izan dira, % 55 (lehengaiak, taldeak), lan intentsiboari lotutako erosketen % 45aren aldean (zerbitzuen eskaintza);
  • EDPren erosketek sortutako balioa EDPk jarduten duen herrialdeetan geratu da nagusiki: erosketen balioaren % 70eko atxikipena, enpleguen % 59 eta lansarien % 79.

EDPk, zuzeneko hornitzaileen bitartez, erlatiboki murriztu diren arrisku sozialekin jarduten du. Lanaren ikuspuntutik, haurren lana, gatibu lana edo laneko osasunerako eta segurtasunerako arriskua izateko probabilitatea baxua dela egiaztatu da. Gauzak horrela, lehentasuna eman behar zaio lansari baxuak izateko arriskua kontrolatzeari, erosketa zuzenen bolumenaren % 0,27 baitira. EDPk duen arrisku-faktorerik garrantzitsuena genero-desberdintasuna litzateke, erosketen bolumenaren % 18,34an.

Herrialdeari lotutako arriskuen ikuspegitik, gutxi gorabehera EDPren erosketen % 7k ezegonkortasun politikoarekin, justiziaren eraginkortasunik ezarekin eta zerbitzu publikoen hauskortasunarekin erlazionatutako arriskuekin egiten du topo. Testuinguru horretan, ustelkeria egoteko arriskua da nabarmenena, zuzeneko hornitzaileei egindako erosketen % 10,3 ingurura iristen baita.

Dena den, zeharkako hornitzaileen taularen eta zuzeneko hornitzaileen taularen arteko aldea izugarria da. Taulak erakusten duenez, aipatutako arriskuak izateko probabilitatea handiagoa da: % 0,54 haurren lanaren kasuan, % 0,39 gatibu lanen kasuan, % 7,9 osasunaren eta segurtasunaren kasuan, % 1,4 lanordu gehiegi egiteko arriskuaren kasuan eta % 13,4 lansari baxuak izateko arriskuaren kasuan. Genero-desberdintasuna egoteko arriskua ere % 25,7ra igo da. Justiziaren kalitatearen, sistema publikoaren eraginkortasunaren eta iruzurraren dimentsioetan ere gertatu da gorakada hori.

Horren guztiaren ondorioz, EDPren hornidura-katearen iraunkortasuna kudeatzeko, zuzeneko hornitzaileak bere hornidura-kateko lan-baldintzak eta baldintza sozialak hobetzeko konpromisoa hartzen duela bermatzeko prozesuak garatu beharko dira.

EDPk ingurumenean duen eragina ere aipatzekoa da. Hori lehengaiak atera eta garraiatzeak (gasa eta ikatza bereziki) ingurumenean duen eragin handiagatik da neurri handi batean, baina ez da arrazoi bakarra. EDPk gehiago sakonduko du egindako lanean, bere hornitzaileen artean eraginkortasun energetikorako neurriak sustatzeko eta energiaren kontsumoa murrizteko eta hondakinak desagerrarazteko etengabeko planak ezartzeko, ekonomia zirkularraren ikuspegian oinarrituta.