Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Hornitzaileak
  4. Erregistroa

Azpimenura hasierara

Azpimenura amaieran

EDPENERGIAErregistroa

Erregistratzeko prozesua hasi edo datuak aldatzeko Erregistratzeko prozesua ezinbesteko baldintza da hornitzaile bihurtu nahi duen edo EDP taldeak ezarritako prestakuntza-/homologazio-prozesuetan parte hartu nahi duen edozein enpresarentzat.

Sistema horrek, funtsean, hornitzaileak bilatzeko eta hautatzeko tresna bezala funtzionatzen du, EDP taldeko konpainia guztiek partekatzen duten datu-base batean oinarrituta. Datu-basea Achilles enpresak kudeatzen du outsourcing-en.

Sistema hori oinarrituta dago hiru mailatako erregistro batean. Hornitzaileak maila bati edo beste bati esleituko zaizkio, EDP taldearekin duten urteko negozio-bolumena kontuan hartuta, jarraian deskribatutakoaren arabera:

  1. Oinarrizko maila: EDP taldearekin 10.000 €-tik beherako urteko negozio-bolumena duten enpresa hornitzaileak edo bestelako hornitzaileak.
  2. Standard maila: EDP taldearekin 10.000 €-tik 150.000 €-ra bitarteko urteko negozio-bolumena duten hornitzaileak.
  3. Maila Estrategikoa: EDP taldearekin 150.000 €-tik gorako urteko negozio-bolumena duten hornitzaileak.

Erregistratzeko prozedura

Procedimiento de registro en el Sistema de Registro de Proveedores.

Erregistratzeko prozedura Erregistroa Hornitzaile Erregistro-inprimakia betetzea EDP/Achillesek erregistro-maila egiaztatzea Achillesek erregistroa balioztatzea Erregistratua

Abantaila nagusiak

  • Produktuak edo zerbitzuak saldu eta erosteko elektronikaren bidezko prozesuetan parte hartzea.
  • Erregistroko datuak etengabe aldatzeko/egiaztatzeko aukera, sarbide-gako bakar baten bidez.
  • Espazio bat sortzea, dokumentazioa interneten bidez modu azkarrean gehitzeko; horrek, Standard eta Estrategikoa erregistro-mailetarako, txikiagotu egiten ditu agiriak lizitazio-prozesuetan aurkezteko beharra (adibidez, Zerga Agentziarekin eta Gizarte Segurantzarekin epemuga gainditutako zorrik ez dagoela ziurtatzeko adierazpenak).
  • 1.000 kategoria baino gehiago eskura izatea produktu eta zerbitzuetan, zure jarduera eta zure enpresak eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuen zorroa identifikatzeko, era honetan banatuta:
    1. Oinarrizko kategoria (O) - estrategikoak ez diren eta konplexutasun teknikorik ez duten ondasunak edota zerbitzuak
    2. Kategoria Estrategikoa (E) - estrategikoak diren eta konplexutasun teknikoa duten ondasunak edota zerbitzuak

Xehetasun gehiago

Erregistro-mailen karakterizazioa

Oinarrizko eta Standard erregistro-mailetan, EDP taldeak bere gain hartzen ditu administrazio-tasa guztiak, eta maila hauetan inskribatutako hornitzaileak EDP taldearen egituretarako soilik dira ikusgarriak.

Erregistroaren maila Estrategikoan, administrazio-tasak EDP taldeak eta hornitzaileak partekatzen dituzte. Hornitzaileari egotzi dakiokeen urteko kostua Achillesen atarian kontsultatu ahal izango da, eta kostu horren helburua datu-basean informazioa kudeatzeko eta mantentzeko administrazio-tasaren zati bat partekatzea da. Maila honetan erregistratuta dauden enpresek, EDP taldearen egituretatik harago, ikusgarriak izango dira Portugal, Espainia eta Italiako energiaren sektoreko beste enpresa batzuentzat.

Achilles enpresak datuak balioztatzea

Hornitzaileak erregistratzeko prozesuarekin zerikusia duten datu guztiak aurkeztu eta gero, Achilles enpresak balioztatuko ditu.

Behin erregistroa balioztatu denean, Achillesek hornitzaileari posta elektronikoaren bidez jakinaraziko dio erregistratzeko prozesua amaitu dela, eta sisteman sartzeko erabiltzaile-zenbakia zein sarbide-gakoak helaraziko dizkio.

Informazioa eguneratzea

Hornitzailearen ez beste inoren ardura da erregistro-informazioa eguneratuta eta egiaztatuta mantentzea EDP taldearen aurrean.

Harremanak

Achilles South Europe

EDP HC ENERGÍA

EDP NATURGAS ENERGÍA

Hornitzaileen erregistro-prozesuaren inguruko zalantzarik baduzu, eskuliburu hau kontsulta dezakezu:

Hornitzaileak erregistratzen laguntzeko gidaliburua.

Hau ere interesatuko zaizu...

Hemen gaude. Aurki ezazu hurbilen duzun bulegoa