Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Iraunkortasuna
  4. Berrikuntza

EDPENERGIABerrikuntza

EDPk bere Garapen Iraunkorreko Printzipioak zehaztu ditu, eta horien barruan, berrikuntza eta sorkuntza sartu ditu, merkatuko aukera berriak bilatzeko orduan, eta prozesuak hobetzeko orduan.

Era horretan, Espainiako EDPk produktu eta zerbitzu berritzaileak jartzen ditu bezeroen eskura, energia eta baliabideak aurreztera, eta instalazioen segurtasuna eta energia berriztagarriak sustatzera bideratuta.

Horrez gain, ibilgailu elektrikoaren erabilerari lotuta dauden produktu berriak gehitu dira, eta gas-zerbitzuguneak ezartzeko eta gure ibilgailuak berritzeko proiektu bat abian jarri da.

Beste alde batetik, Espainiako EDP elkarlanean ari da hainbat proiektutan teknologiak balioztatu eta berritzeko, hainbat plataformatan parte hartzen du horiek zaintzeko eta informazioa lortzeko, eta zenbait erakunderekin lankidetzan ari da EDPk arlo horretan egiten dituen jarduerak ezagutzera emateko.

Horretarako, hainbat ildo estrategiko zehaztu ditu, eta horrek ahalbidetzen dio bere jarduerak burutzea bere negozioek aurre egin beharko dieten ingurumen-erronkei erantzuna emateko teknologien inguruan.

EDPk Espainian garatzen dituen ekimenei buruz gehiago jakin nahi baduzu, bisita ezazu orrialde hau: www.sostenibilidadedp.es.

Hau ere interesgarria izan daiteke zuretzat

EDP Iraunkortasuna. Garapen iraunkorra posible da