Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Iraunkortasuna
  4. Estrategia
  5. Etika

EDPENERGIAEtika

Enpresa baten balioak bertako enplegatuen eguneroko jardunean islatzen dira, oro har adostuta dauden jardunbide etikoekin koherentzian. Hala ere, gardentasuna eta hedapena sustatzearren, gero eta erakunde gehiagok erabakitzen dute jardunbide horiek etika-kode baten bidez formalizatzea.

Gainera, formalizatze hori bitarteko bat da, enpresaren jokabidea baloratu eta erkatu ahal izateko, bai barnean, bai kanpoan.

Etika-kodeak, hortaz, kudeaketa-tresna bihurtzen dira, erakundearen balio korporatiboak, erantzukizunak, betebeharrak eta erronka etikoak ezarri eta antolatzeko; era berean, jokabide-gida izan daitezke kolaboratzaileentzat, eta erabakiak hartzea errazten dute, jarduteko unean zalantzak sortzen direnean.

Lehendakariaren en mezua

EDPren Etika-kodea, Administrazio Kontseiluak onartua, konpainiaren ohiko enpresa-jardunbide egokietan aurrera egiteko urrats garrantzitsua da.

Bertan, arauak eta jarraibideak sistematizatu nahi izan dira, lehengo batzuk egokituz eta berri batzuk gehituz, era horretan, konpainiako kideak garenok une oro eskura eduki ahal izango dugu erreferentziazko arau bat, enpresaren eta bere ingurunearen arteko harremanen arloan eta, bereziki, enpresaren eta bertako akziodunen, bezeroen eta hornitzaileen arteko harremanetan -enplegatuak, jakina, ahaztu gabe- edozein zalantza izanez gero, horretara jo ahal izateko.

Etika-kodea ezartzean, EDPren balio korporatiboak indartzen ditugu, geure buruari era berean askatasunez ezarri dizkiogun eta gure prozedurei eraginkortasun handiagoa ematen dizkieten garapen iraunkorreko jardunbideekin bat. Horrek, gainera, lehiakortasun-abantaila argiak ematen dizkigu.

Horregatik guztiagatik ziur naiz kode hau oso baliagarria izango dela Espainiako EDP taldeko partaide garen guztiontzat, eta kodearen edukia erreferentzia-puntu ezinbesteko bilakatuko dugula gure eguneroko jardunean.

Ezarpen-eremua

Etika-kodea EDPren kolaboratzaile guztiei ezarriko zaie, HC ENERGÍA Fundazioa eta Hidroeléctrica del Cantábrico, S.A. sozietatearen mendeko diren kontrolatutako sozietateetako edozein barne, ezargarriak zaizkielako edo beren eginkizunak gauzatzeari lotuta daudelako beste legezko edo araubidezko xedapen batzuetara jotzea eragotzi gabe. Era berean, eta beharrezkoak diren egokitzapenak eginda, kolaboratzaile iraunkorrei edo aldi baterakoei, mandatariei eta kanpoko kontu-ikuskariei ere ezarriko zaie.

Ildo horretan, ulertu behar da “kolaboratzaileak” Espainiako EDP Taldeko administrazio-organoetako kide, zuzendaritzako kide eta enplegatu guztiak direla.

“Bezeroak” pertsona fisiko edo juridikoak direla ulertu behar da, EDPk bere produktuez hornitzen dituenak edo bere zerbitzuak ematen dizkienak.

“Hornitzaileak” pertsona fisiko edo juridikoak direla ulertu behar da, EDP produktuez hornitzen dutenak edo konpainiari bere zerbitzuak ematen dizkiotenak.

“Alderdi interesdunak” pertsona fisiko edo juridikoak direla ulertu behar da, EDPrekin harremanetan daudenak konpainiaren enpresa-jardueretan zein erakundeekin eta herritarrekin burutzen dituen jardueretan, eta barnean daude kolaboratzaileak, bezeroak, hornitzaileak, kontrako alderdiak, negozio-kideak edo EDPrekin elkarreragina duen komunitateko kideak -stakeholders izenekoak-, Espainiako EDP Taldearen eta bere kolaboratzaileen gardentasunean, elkarrizketan eta jokaera etikoan legezko interesa izan dezaketenak.

1. Legeria eta etika

1.1. Legea betetzea

1.1.1. EDP taldeak eta bere kolaboratzaile guztiek indarrean dagoen legeria beren jarduera guztietan errespetatzeko konpromisoa hartzen dute.

1.1.2. EDP elkarlanean aritu behar da ikuskapen- eta fiskalizazio-agintariekin; hala bada, egiten dizkioten eskaerei erantzungo die eta ez du jokatuko agintari horiek gainbegiratzeko dituzten eskumenak gauzatzea eragozteko moduan.

1.2. Etika

1.2.1.EDPk bermatzen du Etika-kodea bere kolaboratzaile guztien eskura egongo dela, eta komunikatzeko eta zalantzak konpontzeko bidea erraztuko duela. 1.2.2. Etika-kode hori abian jarriko da era proaktiboan, irekian eta egokia den araudiaren osagarriaz.

1.2.3. EDPrentzat kode hori tresna pribilegiatua izango da arazo etikoak konpontzeko orduan, eta taldeak bermatzen du bere merkataritza-eragiketak egiten dituen eskualde guztietako legezko jardunbideekin bat datorrela.

2. Jokaera lan-ingurunean

2.1. Gardentasuna, zintzotasuna eta zuzentasuna

2.1.1. EDPk eta bere kolaboratzaile guztiek egiten duten jarduera zuzentasun-, zintzotasun- eta gardentasun-eredurik gorenen arabera burutuko dute.

2.1.2. Kolaboratzaileek dituzten betebeharrak profesionaltasunez, erantzukizunez eta arduraz beteko dituzte, horiek bikaintasunez betez, ahal dela.

2.1.3. EDPren kolaboratzaileek egiazko informazioa emango diete nagusiei, eta gardentasun osoz azalduko dituzte lanbideko erabakiak eta jokaerak.

2.1.4. Kolaboratzaileek EDPren printzipio eta interesen aurrean leialtasunez jokatuko dute beti. Kolaboratzaileek interes pertsonalen eta enpresari edo beste kolaboratzaile batzuei erakutsi behar zaien leialtasunaren artean arazoak sor ditzaketen egoera guztiak berehala jakinaraziko dizkiote idatziz nagusiari.

2.1.5. Kolaboratzaileek konpromisoa hartzen dute sozietatearen independentzia baldintza dezakeen eta bere eskuduntzak edo enpresaren jarduerak oztopa ditzakeen kanpoko lanbide-jardueran aritzeko edozein izendapenen onarpena EDPrekin aurretiaz kontsultatzeko.

2.1.6. Famili harremanak edo horien parekoak dituzten kolaboratzaileek ez dute lanbide-jarduera burutuko, zuzeneko lotura hierarkiko edo funtzionala dutenean. Salbuespenez eta aldi baterako inguruabar hori gertatzen bada, ebaluatzeko, jarduna baloratzeko, sustatzeko eta abarreko prozesuen objektibotasuna bermatuko da inguruabarrak dirauen bitartean.

2.1.7. Kolaboratzaileek informazioa eman beharko dute etika-kode honekin gatazkan dagoen edozein jokabideri buruz. Informazioa ematen duenaren konfidentzialtasuna eta babes juridikoa bermatuta daude, sozietatearen araudiaren arabera, eta baita bidezko tratua ere emandako informazioak eragindako pertsonari.

2.1.8. Kolaboratzaileek bermatu beharko dute enpresaren, bezeroen edo hornitzaileen arazoen konfidentzialtasuna. Eskuratzen duten informazioa enpresaren interesaren alde soilik erabili beharko da, edo enpresak berariaz hala baimentzen duenean.

2.1.9. Kolaboratzaileek enpresaren ondarea babestu beharko dute, negozio-prozesuak gauzatzeko soilik erabiliko dute, eta erabilera hori eraginkorra izango dela ziurtatuko dute.

2.2. Lan-giroa

2.2.1. EDPk kolaboratzaileen hobezintasun pertsonal eta profesionalean inbertitzen jarraituko du, eta bizitza pertsonal zein profesional orekatua egitera bultzatuko ditu.

2.2.2. EDPk zuzentasuna, gizabidea, adeitasuna eta profesionaltasuna sustatuko ditu bere kolaboratzaileen arteko harremanetan, eskubide, sentikortasun eta aniztasunen errespetua barne.

2.2.3. Kolaboratzaileen segurtasuna, osasuna eta ongizatea bermatzea maila goreneko lehentasuna da EDPrentzat. Kolaboratzaile guztiek ezagutu, bete eta betearazi beharko dituzte laneko higiene eta segurtasunerako arauak, eta egiaztatu den edozein hutsegiteren berri eman beharko dute.

2.2.4. Kolaboratzaileek EDPren balioak errespetatu eta sustatuko dituzte, lankidetza eta banakako erantzukizuna bultzatu eta aniztasuna onartuko dute.

2.3. Giza kapitalaren garapena

2.3.1. EDPk ahalegin guztiak egingo ditu, kolaboratzaileei lanbide-poztasunaren eta -errealizazioaren maila handiak emateko, eta, hala, bidezko ordainsariak emango dizkie, lan-giro ziurra eta osasuntsua eskainiko die, eta lanbide-garapenaren aldeko baldintzak sortuko ditu haien karrera osoan.

2.3.2. Kolaboratzaileek beren ezagutzak eta gaitasunak etengabe garatu eta eguneratu beharko dituzte, eta ahalik eta etekinik hoberena atera beharko dute enpresak sustatzen dituen prestakuntza-ekintzetatik.

3. Giza eskubideak eta aukera-berdintasuna

3.1. Giza eskubideak

3.1.1. EDPk, nazioarteko komunitatearekin batera, onartzen du giza eskubideak funtsezkoak eta unibertsalak izan behar direla, nazioarteko hitzarmen, itun eta ekimenetan oinarrituta egon behar direla, hala nola Nazio Batuen Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean, Lanaren Nazioarteko Erakundean eta Nazio Batuen Munduko Itunean.

3.1.2. EDPk ez ditu inoiz haurrak edo lanesku behartua enplegatuko, eta hirugarrenek egindako jardun horiek ezabatzea babestuko du.

3.1.3. EDP atxilotze arbitrarioaren, torturaren edo exekuzioen aurka dago, eta antolatzeko askatasunaren eta elkartze baketsuaren alde, ideologia-, kontzientzia- eta erlijio-askatasunaren alde, eta iritzia emateko eta adierazteko askatasunaren alde.

3.2. Diskriminaziorik eza eta aukera-berdintasuna

3.2.1. EDPk konpromisoa hartzen du dituen eta izan ditzakeen kolaboratzaile guztien aukera-berdintasunari errespetua sustatzeko. Enpresaren lan-jardunak, -politikak eta -prozedurak bideratuta daude arraza, generoa, sexu-joera, sinismenak, egoera zibila, ezintasun fisikoa, joera politikoa, iritzia edo bestelako joera, jatorri etniko edo soziala, jaioterria edo sindikatua dela kausa bazterkeria eta tratu bereizia galarazteko.

3.2.2. EDPk bermatzen du bere kolaboratzaileen osotasun morala babestuko duela, gizabanakoaren duintasuna errespetatzen duten lan-baldintzak izateko eskubidea ere bermatuta. EDP ahaleginduko da bere kolaboratzaileak indarkeria psikologikoko ekintzetatik babesten, eta bazterkeria dakarren edo kolaboratzaileen uste sendoen aurkakoa den edozein jokabide edo portaera gaitzesten du –adibidez, irainak, mehatxuak, bakartzea, pribatutasunean indarrez sartzea edo lanbidean mugatzea.

3.2.3. EDPk ez du onartuko inolako gogorkeria moral edo psikologikorik, ezta gizakiaren duintasuna iraindu dezakeen jokaerarik ere.

4. Zuzentasuna

4.1. Ustelkeriazko eta eroskeriazko jarduerak egiteko debekua

4.1.1. Debekatuta daude ustelkeriazko jarduera guztiak, modu aktibo eta pasibo guztietan, bai ekintzen edo ez-egiteen bitartez, bai mesedezko egoerak edo egoera irregularrak sortu edo mantenduta.

4.1.2. EDPk eta bere kolaboratzaileek ez diete enpresaren izenean diru-ekarpenik edo bestelakorik egingo alderdi politikoei, munduko edozein lekutan, limurtzeko edo eragina izateko.

4.1.3. EDPk eta bere kolaboratzaileek ezagutzera emango dute enpresari buruzko edozein alderdi garrantzitsu, alderdi hori hedatzeak enpresaren egoera ekonomikoan, ingurumen-egoeran edo gizarte-egoeran eragina izan dezakeenean.

4.1.4. EDPk eta bere kolaboratzaileek uko egingo diote enpresan edo kolaboratzailean eragina izateko saiotzat har daitekeen edo horrela interpreta daitekeen edozein eskaintzari. Zalantza sortuz gero, kolaboratzaileak egoeraren berri eman beharko dio idatziz hierarkian gorago dagoen nagusiari.

4.2. Transakzio bereziak, enpresaren esparruan

4.2.1. Kolaboratzaileek lehia askea sustatzen duten jardunak bultzatuko dituzte.

4.2.2. Kolaboratzaileek informazio pribilegiatua daukatenean -nahiz eta jendaurrekoa ez izan-, eta informazio horrek eragina izan dezakeenean EDP España taldeko erakundeen balioen merkatuko kotizazioan –zehazki, emaitzen, erosketen edo elkartze garrantzitsuen balorazio balioetsiak, kontratu garrantzitsuak eskuratu edo galtzea, besteak beste-, ezin izango dute informazio hori hirugarrenei eman, era ofizialean jakitera eman baino lehen; era berean, ezin izango dute EDP taldeak Espainian dituen enpresen, bazkide estrategikoen edo Espainiako EDP taldearekin transakzioak egiten dituzten edo harremanetan dauden enpresen balio higiezinen transakziorik egin, transakzio horiek ekintza garrantzitsuak direnean edo izan daitezkeenean.

4.3. Harremanak akziodunekin

4.3.1. Akziodunentzat balio-sorrera bilatzea oinarrituta egongo da lanbide-, ekonomia-, erantzukizun-jardunaren eta garapen iraunkorra bultzatzeko jardunaren bikaintasuna lortzeko hartutako konpromisoetan.

4.3.2. EDP konprometitzen da akziodunak berdintasunaren printzipioari jarraituz tratatzera, guztiei beharrezkoak diren informazioak denbora baliagarrian eskainita, egiaz, gardentasunez eta zorroztasunez.

4.3.3. Akziodunei bakarka edo orokorrean emandako informazioaren barruan, EDPk arrisku ekonomiko, finantzario, sozialei eta ingurumen-arriskuei buruzko informazioa eskainiko du, eta, halaber, konprometitzen da egon daitezkeen arriskuak ezabatu edo arintzeko egokiak diren neurriak defendatu, proposatu eta ezartzera.

4.3.4. EDPk bere burua behartzen du gardentasuna, ekitatea eta objektibotasuna bultzatzeko mekanismo eta arau egokiak abian jartzera, EDP taldeak Espainian dituen interesak banakako akziodunen edo akziodun taldeen interesetatik bereizteko, legez babestutako eskubideei utzi gabe eta dagozkion betebeharrak betez, bakoitzak kapital sozialean duen partaidetzaren arabera.

5. Harremanak bezero eta hornitzaileekin

5.1. EDPk hornitzaileen artean sustatuko du enpresan indarrean dauden segurtasunari buruzko araudiak eta jardunak betetzea, EDPrekiko harremanetan.

5.2. EDPk zuzentasuna, gizabidea, adeitasuna eta profesionaltasuna sustatuko ditu bere bezeroen arteko nahiz kolaboratzaileen arteko harremanetan, eskubide, sentikortasun eta aniztasunen errespetua barne.

5.3. EDPk sustatuko du hornitzaileek etika-kode honen espiritua onartu eta ezartzea.

6. Ingurumena eta iraunkortasuna

6.1. EDPk konpromisoa hartzen du ingurumenaren babesa eta zainketa sustatzeko; horretarako, enplegatuak eta oro har Sozietatea ingurumen-alderdietan parte hartzera bultzatuko ditu, etengabeko hobekuntzaren bitartez. Administrazio Kontseiluak, ingurumen-kudeaketaren arduraduna izanik, Ingurumen Politika definitu du, eta alor horretan EDPren helburu hauek ezarri ditu: Sozietatean balioa sortzea, ingurumena errespetatu eta babestea gizarte-erantzukizuna alderdi ekonomikoekin batuz, eta, horrela, Konpainia garapen iraunkorrerantz bideratuz. Ezargarria den ingurumenari buruzko legeria eta araudia betetzea. Ingurumenaren arloko helburuak ezartzea, etengabeko hobekuntzaren aldeko konpromisoarekin batera. EDPk eskatzen dituen ingurumen-baldintzak gure hornitzaileek betetzen dituztela egiaztatzea. Gure enplegatuak ingurumen-gaietan prestatu, sentikortu eta komunikatzeko egokiak diren bideak ezartzea. Sozietateari jakitera ematea ingurumena babesteko hartu dugun konpromisoa.

6.2. EDPk konpromisoa hartzen du iraunkortasunaren kontzeptua erabakiak hartzeko prozesuaren barruan sartzeko, eta bere jarduera garatzen duen eskualdeetan duen eragina ebaluatzeko.

7. Diziplina-ekintzak

7.1. Kode honetan jasotako printzipioak betetzen ez dituzten kolaboratzaileei diziplina-ekintzak ezarriko zaizkie, egindako arau-hausteei ezargarriak zaizkien arauen arabera.

Hitzaurrea

Hidroeléctrica del Cantábrico, S.A. (aurrerantzean, EDP) sozietatearen Etika-kodean, Kontrol eta Kontu-ikuskapen Batzordeak aztertu eta Administrazio Kontseiluak 2005eko urriaren 19an berretsi eta gero Batzorde Exekutiboak 2005eko urriaren 6an onartutakoan, 1.2.1 puntuan, honakoa ezartzen da: "EDPk bermatzen du Etika-kodea kolaboratzaile guztien eskura egongo dela, eta komunikatzeko zein zalantzak konpontzeko bide bat eskainiko dela”.

Bide hori, EDP taldean Etika-kodearen Araudiak ezarritako ildoari jarraituz, mekanismo bat izango da, gerta daitezkeen Etika-kodearen urraketengatik erreklamazioak egiteko, eta aipatutako kodean zein kodea garatzeko xedapenetan aurreikusitako eskakizunak ezartzean sor daitezkeen zalantzak eta bestelako arazoak konpontzeko.

Beste erakunde batzuen esperientziak kontuan izanda, egokia dirudi bide horri Kanal Etikoa izena ematea. Aipatutako EDPren Etika-kodearen Araudian adierazitakoaren arabera, hemen ezarri da jardun-eremu honetan egiten diren komunikazioak bideratzeko prozedura. Araudi hau erakunde osoan ezagutzera emango da, eta EDPren intraneten zein web orrialdean argitaratuko da.

1. Araudiaren ezarpen-eremua

Araudia onartu egin da EDPren Etika-kodearen 1.2.1. puntuan ezarritakoari jarraituz. Araudiaren helburua da Sozietatearen eta haren eskumeneko zein taldearen partaidetzako enpresen kolaboratzaileek, hornitzaileek edo bezeroek aipatutako etika-kodeari eta kodea garatzeko xedapenei dagokienez aurkez ditzaketen erreklamazioak, salaketak, zalantzak edo, oro har, komunikazioak bideratzea.

Prozedura honen barruan egiten diren komunikazioak fede onez egin beharko dira beti. Gezurrezkoak edo asmo txarrekoak eginez gero, egokiak diren zehapenak ezarriko dira, horren ondoriozkoak izan daitezkeen bestelako erantzukizun zibil edo zigor-erantzukizunak baztertu gabe.

2. Erreklamazioak, salaketak, zalantzak edo besterik komunikatzeko prozedura

2.1. Komunikazioak burutzeko moduak

Edozein komunikazio gutun, fax edo posta elektronikoren bidez igorri ahal izango zaio Espainiako EDP taldeko Etikako Hornitzailearen EDPko Solaskideari, helbide hauetara:

Gutun/faxaren bidez

Espainiako EDP taldeko Etikako Hornitzailearen EDPko Solaskidea. EDPrentzat

EDP HC Energíarentzat

  • Plaza de la Gesta 2, 2ª planta. 33007 Oviedo.
  • Fax: + 34 98 525 27 09.

EDP Naturgas Energíarentzat

  • Concha Jenerala kalea, 20. 48010 Bilbo.
  • Faxa: + 34 94 424 23 25.
  • Posta elektronikoa:interlocutoretica@edpenergia.es

2.2. Komunikazioen edukia

Komunikazioetan, egilearen izena eta helbidea, telefonoa eta jakinarazten den egoeraren edo gertaeren deskribapen zehatza gutxienez adierazi beharko dira.

Komunikazioak, halaber, Etika-kodearekin zerikusia duten arazoen ingurukoak soilik izan beharko dira.

2.3. Komunikazioen erregistroa

Erregistro bat sortuko da, jasotako komunikazio guztiak jasotzeko, dagokien zenbakiarekin eta gainerako identifikazio-datuekin batera, besteak beste: aurkezpen-data, komunikazioaren deskribapen labur bat, jarraitzen den prozesuaren egoera eguneratua eta, egokia bada, hartu diren neurriak.

2.4. Komunikazioak bideratzea

Komunikazioa erregistratu eta gero, EDP Taldeko Etikako Hornitzaileari igorriko zaio zazpi egun baliodunen epean, komunikazioa jasotzen denetik hasita.

Komunikazio bat bideratzeko bete beharreko formazko baldintzak betetzen ez dituela ohartuz gero -2.2. atalean ezarritakoa betetzen ez duelako-, artxibatu egingo da, eta erabaki horren berri emango zaio komunikazioaren egileari.

Komunikazioa bideratzeko hemen araututakoaz bestelako prozedura beharrezkoa izanez gero, Etikako Hornitzailearen solaskideak eskumena duen organoari igorriko dio, eta igorpen horren berri emango dio komunikazioaren igorleari.

2.5. Ebazpena

Etikako Hornitzaileak komunikazioa jaso eta gero, EDP Taldeko Etika-kodearen Araudian aurreikusitako moduan bideratuko da, EDPko Etika Batzordeak horren inguruko ebazpena eman arte.

3. Ebazpena gauzatzea

EDPko Etika Batzordeak emandako ebazpena EDPko Etikako Hornitzailearen Solaskideari jakinaraziko zaio Etikako Hornitzailearen bidez.

Solaskideak, halaber, komunikazioaren berri emango dio hc energían eskumena duen Zuzendaritzari, batez ere neurri zuzentzaileak, diziplinazko neurriak edo bestelakoak hartzea beharrezkoa bada ere.

4. Konfidentzialtasuna

Komunikazio guztiak konfidentzialtzat tratatuko dira, eta egileen identitatea isilpean gordeko da, ahal den neurrian, horri buruz egin litezkeen miaketak kontuan izanda.

Ez da inolaz ere komunikazio anonimorik bideratuko, eta izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko araudian ezarritako aurreikuspenak beteko dira.

Komunikazioen berri duten pertsona guztiek horiei buruzko lanbide-sekretua gorde beharko dute, eta, bereziki, egilearen identitateari dagokionez.

Hidrocantábrico Distribución Eléctrica eta Naturgas Energía Distribución erakundeen Administrazio Kontseiluek, 2015eko ekainaren 17an eta 26an egin dituzten bileretan, EDP en España Taldearen jarduera arautuak dituzten Sozietateen Jokabide Kodea onartu dute. Kode horrek Hidroeléctrica del Cantábrico Taldean elektrizitatearen sektorerako eta Naturgas Energía Taldean gasaren sektorerako orain arte indarrean egon direnak ordezkatzen eta bateratzen ditu.

Hidroeléctrica del Cantábrico, S.A. eta Naturgas Energía Grupo, S.A. taldeen Administrazio Kontseiluei Kode hori onartu dela jakinarazi zitzaien 2015eko ekainaren 18an eta 26an egin zituzten bileretan, hurrenez hurren, eta Kode berria CNMCri eta MINETURi bidaltzea onartu da, Elektrizitatearen Sektoreko Legean eta Hidrokarburoen Sektorearen Legean aurreikusi den bezala.

Hau ere interesgarria izan daiteke zuretzat

EDP Iraunkortasuna. Garapen iraunkorra posible da