Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Iraunkortasuna
  4. Estrategia
  5. Konpromisoak

EDPENERGIAKonpromisoak

Taldearen estrategia konpromiso hauetan gauzatzen da:

Pertsonekin

Errespetuzko lan-giroa sortzen dugu, prestakuntza, informazioa, sentikortzea eta garapen profesionala errazten ditugu, eta lanaren eta bizitza pertsonalaren arteko oreka bultzatzen dugu. 

Bezeroarekin

Bezeroaren beharrak ezagutzen ditugu, zerbitzu bikaina eskaintzearren; bezeroaren itxaropenak alde handiz gainditzen ditugu, bere poztasunean lidergoaren kokalekua lortzearren. Enpresaren errendimenduan eragina izan dezakeen bertako ingurune ekonomiko eta finantzarioari, sozialari eta politikoari buruzko etengabeko informazioa mantentzen dugu, eta, horrekin batera, benchmarking-ekintzak burutzen ditugu jardunbide hoberenak bilatzearren, talde-lana egiten dugu eta prozesuen araberako kudeaketa egiten dugu, zeharkako ikuspegiaz; horren guztiaren ondorioa konpainia proaktibo bat da, aukera berriak bilatzeko orduan.

Gizartearekin

Espainian, EDP Euskal Autonomia Erkidegoan eta Asturiasko Printzerrian sakon errotutako erakundea da, eta gure balioak beste erkidego batzuetara ere eramaten ditugu, gure jarduera garatzeko orduan. Horretarako, gure gizarte-erantzukizun korporatiboan oinarrituta, gizarteari eskaintzen dizkiogu gure ezagutzak, gaitasunak eta sormena, eta gure irabazien zati bat gizarte-ekintzarako erabiltzen dugu, izan ere, gizartearen beharrak ezagutu eta behar horiei erantzuten saiatzen gara, eta, hala, erreferentziako enpresa gara.

Emaitzak lortzearekin

Planak prestatu, taldeko eta banakako helburuak zehaztu eta ezarritako helburuekin bat datozen erabakiak hartzen ditugu.

Hau ere interesgarria izan daiteke zuretzat

EDP Iraunkortasuna. Garapen iraunkorra posible da