Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Iraunkortasuna
  4. Garapen Iraunkorreko Printzipioak

EDPENERGIAGarapen Iraunkorreko Printzipioak

EDP taldeak ekonomiaren eta gizartearen alorren garapenerako funtsezkoa den sektore batean burutzen du bere jarduera nagusia: energiaren sektorean.

Enpresaren eginkizunak hiru funtsezko oinarri ditu: akziodunentzat balioa sortzea, bezeroa orientatzea, eta enpresaren giza indarra kontuan hartzea, Iberiar Penintsulako elektrizitateko operadorerik lehiakorren eta eraginkorrena izateko asmoz.

Helburu hori erdiesteko, EDPk bere jarduerak garatzen ditu printzipio hauen arabera: gardentasuna, ingurumena errespetatzea eta etika- eta zintzotasun-estandar gorenak betetzea. Horretarako, taldearen Garapen Iraunkorreko Printzipioak ezarri ditu, zortzi printzipioz osatutako multzo bat, orientagarria izango dena jarduera ekonomikoen, gizarte-jardueren eta ingurumen-jardueren arteko oreka bilatzeko orduan..

Hala bada, EDPk bere egin ditu jarduteko balio eta printzipio hauek:

  • Ingurumena eta biodibertsitatea zaintzen era aktiboan laguntzea, eta ingurumen-kudeaketako jardunbide hobeak sustatzea balio-katean.
    Ildo horretan, 2012an MaPA aplikazioa abian jarri zen –Ingurumen Jardunbide Egokien Eskuliburua-, gure instalazioetan, EDP taldearen barruan, eta hortik kanpo, ekintzak partekatu eta zabaltzeko asmoz, eta, era horretan, agerian uzteko guztiok iraunkortasunarekin dugun konpromisoa; hala bada, eskuragarria da bai enplegatuentzat, bai kanpoko langileentzat: http://www.mapaedp.com/.
  • Ezargarria den legeria eta araudia betetzea, negozioen gobernu parte-hartzailea, parte-hartzailea, trebea eta zuzena ziurtatuz. Espainiako EDPk ezarriak dituen kudeaketa-sistemak urtero ikuskatzen dira, bai zerbitzuak gure bezeroen itxaropenei begira ematen direla ziurtatzeko (ISO 9.001, kalitatea), bai ingurumena babesteko eta kutsadura prebenitzeko (ISO 14.001, ingurumena), bai prebentzio-jarduera kudeatzeko (OSHAS 18.001, laneko arriskuen prebentzioa). .
  • Balioa etengabe sortzea, gure bezeroei bikaintasun-zerbitzuak eskainita, ingurumen- eta gizarte-alderdiak estrategiaren barruan eta erabakiak hartzeko orduan kontuan hartuta, eta kolaboratzaileen eskumenen garapena sustatuta, bikaintasuna eta merezimendua onartuz.
    EDPn 2006. urteaz geroztik baliatzen dugun etengabeko hobekuntzako Lean Programaren bidez, enplegauek gure prozesuen zein bezeroei eskaintzen dizkiegun zerbitzuen etengabeko hobekuntzaren aldeko ekimenak identifikatu, aztertu eta ezartzen dituzte, ingurumen- eta segurtasun-alderdiei batera helduta .
  • Berrikuntza eta sorkuntza sustatzea.
    EDPk hainbat ildo estrategiko zehaztu ditu, merkatu-aukera berriak bilatzeko eta gure prozesuak hobetzeko, eta baita teknologiari buruzko ikerketa eta teknologiaren garapena zein energiaren esparruko ezagutzaren kudeaketa bultzatzeko ere..
  • Gardentasuna eta alderdi interesdun guztiekin elkarrizketa bermatzea.
    EDPk alderdi interesdunekin kontsulta egiteko eta komunikatzeko bideak sustatzen ditu, eta gardentasunez eta objektibotasunez informatzen dugu gure ekonomia-, ingurumen- eta gizarte-jardunari buruz. Hala bada, EDPk urtero argitaratzen du taldearen Iraunkortasunari buruzko Memoria.

Printzipio horiek politiken bidez gauzatzen dira, taldeko enpresa bakoitzeko administrazio-kontseilu bakoitzean.

Hau ere interesgarria izan daiteke zuretzat

EDP Iraunkortasuna. Garapen iraunkorra posible da