Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Iraunkortasuna
  4. Gizarte-alderdia

EDPENERGIAGizarte-alderdia

EDPn energia-enpresa globala izan nahi dugu, balioa, berrikuntza eta iraunkortasunaren sorreran aitzindaria dena.

Estrategia hori gure intereseko taldeekin ditugun konpromisoetan gauzatzen da. Gure intereseko taldeak dira gure jardueraren eragin zuzena edo zeharkakoa duten eta, era berean, gure garapenean eragina izan dezaketen taldeak.

Bazkideak. Ingurumen. Hornitzaile. Bezeroak. KontsumitzaileakGure intereseko talde guztiekin dugun konpromisoa

Horregatik, oso garrantzitsua da talde horiekin naturaltasunez elkarrizketatzea, beren itxaropenak eta eskakizunak ezagutu eta enpresaren estrategiaren barruan sartu ahal izateko.

Gure enplegatuak

Aldian-aldian, poztasunari buruzko galdeketak egiten ditugu, gure bezeroen iritzian oinarrituta hobetzeko. Bezeroei zerbitzurik hoberena eskaintzeko eta bere eskakizunak betetzeko erantzun arinago, errazago eta eraginkorrago emateko eskura ditugun baliabide guztiez baliatzen gara.

Gure enplegatuak

EDPn badakigu arrakasta pertsonen baitan dagoela; horregatik, EDP osatzen duen giza taldeko kide guztiek parte hartzen dute konpainiaren eginkizuna eta helburuak betetzeko orduan. Guztion ezagutzaren eta iradokizunen bitartez, gero eta hobeto egiten ditugu gauzak. Horretarako, Espainiako EDPk Programa Lean abian jarri zuen 2006. urtean.

Akziodunak

Gure akziodunen itxaropenak betetzen ditugu. Akziodunek babestu egiten dute guk egiten duguna eta lanean jarraitzeko baliabideak eskaintzen dizkigute, etorkizun hobea lortzearren.

Gure hornitzaileak

Gure hornitzaile eta enpresa kolaboratzaileek funtsezko eginkizuna betetzen dute, eta guztiz beharrezko dugu ematen diguten laguntza. Horregatik, elkarrekin lan egiten dugu, talde-lanean, irtenbideen eta jarduteko modu hobeen bila.

Administrazioa eta erakunde arautzaileak

Administrazioaren eta erakunde arautzaileen erabakiek eragin zuzena dute taldearen estrategian, energia-hornidura oinarrizko zerbitzu arautua delako. Espainiako EDPk baldintza guztiak betetzen direla bermatzen du.

Gizartea

Gizartea ere, orokorrean zein zehazkiago finkatuta gauden erkidegoetan, intereseko taldea da konpainiarentzat. Horregatik, Espainiako EDPk ekimen ugari burutzen ditu presente dagoen alderdietan. Ikus http://www.sostenibilidadedp.es/

Hau ere interesgarria izan daiteke zuretzat

EDP Iraunkortasuna. Garapen iraunkorra posible da