Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Iraunkortasuna
  4. Ingurumena

EDPENERGIAIngurumena

EDP taldeak uste du ingurumen-kudeaketa proaktiboak balioa sortzen duela eta, gainera, gizarte-erantzukizuna bere gain hartzen duten konpainia guztien betebeharra dela.

Inguratzen gaituena zaintzea guztion ardura da

Horregatik, erakunde-kultura sustatzen du, ekimenak eta negozioen garapena ingurumenaren ikuspegitik arduratsuak izan daitezen, eta berrikuntza zein etengabeko hobekuntza ere bultzatzen ditu:

  • Ingurumen-politika: EDPn badakigu naturaren baliabideak mugatuak direla, eta, horregatik, gure jarduera guztiak oinarrituta daude gure ingurunea babestera bideratutako ingurumen-politikan erabiltzen ditugun baliabideen eta natura zaintzearen arteko oreka mantendu ahal izateko.
  • Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa: Proiektu berri bat diseinatzeko prozesuan, eta bete beharrekoa den Ingurumenaren gaineko eraginaren azterketari lotuta, proiektuaren ondorioz ingurumenean gerta daitekeen eragina saihestu edo gutxitzeko beharrezkoak diren prebentzio-neurri eta neurri zuzentzaile guztiak jaso eta gureganatzen ditugu..
  • Igorpenen kontrola: Gure atmosfera bakarra eta gure planetaren oreka mantentzeko ezinbestekoa dela badakigulako, EDPn gure instalazio guztietako igorpenak mugatu eta kontrolatzen ditugu.
  • Hondakinen kudeaketa: Industria-hondakinak eta hiri-hondakinak egoki bereizi eta kudeatzeko beharrezkoak diren azpiegitura eta prozedurak ditugu. Gure hondakinak kudeatzean, mundu garbiago bat lortzen dugu, etorkizuneko belaunaldientzat baliabideak dituena.
  • Isurien tratamendua: EDPn etengabe inbertitzen dugu gure instalazioetan, industri urak tratatzeko gaitasuna eta uren kalitatea hobetzeko, eta bermatzen dugu urei beharrezkoa den tratamendua ematen zaiela ingurune hartzailera isuri baino lehen.

EDPk Espainian garatzen dituen ekimenei buruz gehiago jakiteko, bisita ezazu orrialde hau: http://www.sostenibilidadedp.es/

Ingurumenaren Gaineko Eraginaren Azterketa Eta Kontrola

Hein handiagoan edo txikiagoan, giza jarduera guztiek dute eragina inguruneko ingurumenean. Gizarte-erantzukizuna duten enpresek eragin hori ahalik eta baliorik txikienera murrizteko betebeharra daukate, eta, hala, enpresa-jarduerak eta ingurumenaren errespetua bateragarri egin behar dituzte.

Alor horretan, ekintza hauek burutzen ari dira:

  • Proiektu berri bat diseinatzeko prozesuan, eta bete beharrekoa den ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioari lotuta, eskatzen diren ingurumen-azterketa guztiak egiten dira, modelizazioak eta habitat edo espezie naturalen batek pairatzen dituzten eragin zehatzei buruzko azterketa barne, beharrezkoa izanez gero. Azterketa horietan oinarrituta, proiektuaren ondorioz ingurumenean gerta daitekeen eragina saihestu edo gutxitzeko beharrezkoak diren prebentzio-neurri eta neurri zuzentzaile guztiak jaso eta gureganatu ditugu proiektuan.
  • Obren ingurumen-segimendua zainketa-planen bidez antolatzen da; plan horien bidez kontrolatzen da beharrezkoak diren prebentzio-neurri eta neurri zuzentzaile guztiak ezartzen direla.
  • Operazio-jardunbideen eta instalazioen egoeraren ikuskapena egiten da, nahi ez diren egoerak hobetu edota zuzentzeko egokiak diren ekintzen bidez.
  • Ingurumena errespetatzen dela zaintzeko behar diren baliabideak esleitu, legezko xedapenak bete eta beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak hartzen dira, eta inbertsioak egiten dira.
  • Enplegatuak prestatu eta sentikortu egiten dira, errespetuzko jokaera hori erakundearen maila guztietan zabal dadin.

Igorpenak Eta Airearen Kalitatea

Espainiako EDPren jardueren barruan, energiaren ekoizpena, banaketa eta merkaturatzea daude. Horien artean, elektrizitatea da, eta zehazkiago sorrera termikoa, atmosferara egiten den igorpenetan eragin nabarmena duen bakarra.

Eragin horiek murriztu eta kontrolatzeko eta igorpenak murrizteko, ekintza hauek burutu ditugu:

  • Ziklo konbinatuak pixkanaka ezartzea, gaur egun eskura dugun teknologiarik hoberentzat hartzen baita.
  • Igorpenak gutxiagotzen dituzten ekipoak –adibidez, sulfurizazio-fabrikak, NOx baxuko erregailuak ikatz-multzoetan– instalatzeko inbertsioak, eta etengabeko hobekuntza ziklo konbinatuetako errekuntza-prozesuetan.
  • Sufre-eduki txikiko ikatzak eta beste erregai-nahasketa batzuk erabiltzea, adibidez, siderurgiako gasak gehitzea.
  • Igorpenen kontrola, analizagailu jarraituen bidez, eta inguruneko airearen kalitatearen kontrola, kontrol-etxolen bidez; horrez gain, aldian behingo ikuskapenak egitea, administrazioaren erakunde kolaboratzaile moduan diharduten kanpoko erakundeek eginak.

Igorpenei eta airearen kalitateari buruz gehiago jakiteko, bisita ezazu http://www.sostenibilidadedp.es/ web orrialdea.

Urak eta Isurketak

Zentral termoelektrikoek erregaiak erretzen dituzte galdara batean; era horretan, turbina batean hedatzen den lurruna sortzen da, alternadore batean energia elektrikoa sortuz.

Energia elektrikoa sor daiteke, halaber, ibaien aprobetxamendu hidraulikoen bidez. Horretarako, bildutako ura turbina batetik igaroarazten da, eta uraren energia potentziala energia mekaniko bihurtzen da, energia alternadore batera transmitituz, elektrizitatea sortzeko.

Gure zentraletan erabiltzen dugun ura ibaietatik dator, batik bat; ibai horietako asko gune babestuetan daude edo interes bereziko habitat edo ekosistemetan.

Espainiako EDPk baliabide horren kontsumoa ahalik eta txikiena izatea lortu nahi du, eta hartutako ura baldintza fisiko eta kimiko berekin itzultzeko beharrezkoak diren tratamendu-sistemak ezarri ditu, ingurune hartzailearen kalitatea alda ez dadin.

Urari eta isurketei buruz gehiago jakiteko, bisita ezazuhttp://www.sostenibilidadedp.es/ orrialdea

Ingurune-Zarata

Zaratari buruzko legeria beteko dela ziurtatzearren, aldian behin gure instalazioetan ingurune-zarata kontrolatzeko kanpainak egiten dira.

Kanpaina horietako batzuk egiteko ingurumen-baimena behar da, eta, hortaz, zarata neurtzeko kanpaina horiek nahitaezkoak izan daitezke. Hala ere, Espainiako EDPk borondatezko neurketak egiten ditu aldian behin, ingurumenaren gaineko eragin esanguratsua izan dezaketen zentroetan.

Ekintza horiek argi erakusten dute Espainiako EDPren konpromisoa, egiten ditugun jarduerek gure ingurunean duten eragina txikiagotzeko.

Eragin horiek arintzeko, ekintza hauek burutu dira:

  • Aldian behingo neurketak egiten dira, instalazioaren ingurunean onargarriak diren zarata-mailak ziurtatzeko.
  • Ingurune-zarataren modelizazioa hartzaile ahulen aurrean.
  • Neurriak hartu dira, soinu-igorpenak gutxitzeko planen arabera.
  • Zarata-iturri nabarmenak zuzenean hosgabetu dira, eta pantailak instalatu eta zeharka hosgabetzeko beste neurri batzuk hartu dira, gure instalazioetatik kanpo soinu-igorpena saihesteko.

Ingurune-zaratari buruz gehiago jakiteko, bisita ezazu http://www.sostenibilidadedp.es/ orrialdea

Hondakinak

Espainiako EDPk egiten duen hondakinen kudeaketaren bidez, erakundera egokitzen ditu “hondakinen prebentzioa” eta “berrerabiltzeko prestatzea” kontzeptuak, Europako Esparruko Direktiban eta hiru ekintza hauen estrategian deskribatuta: murriztu, berrerabili eta birziklatu.

  • Murriztu: hondakinik ez sortzea eta lehengaien, uraren eta energiaren eskaera murriztea, hondakinen sorrera gutxitzeko zeharkako bide bezala.
  • Berrerabili: Produktuen bizitza erabilgarria handitzea eta geroagoko erabilerak erraztea, tratamendu edo prozesu konplexuen beharrik gabe.
  • Birziklatu: Hondakinak produktu berriak edota hasiera batean definitutakoez bestelako erabilerak fabrikatzeko erabiltzea, erabilitako materialak prozesu berrietarako erabiltzea. .

Hala bada, Espainiako EDPren ekoizpen-zentroetan hondakin arriskutsuak eta ez arriskutsuak gutxitzeko planak ezartzen dira; plan horietan, hondakinak jatorrian murrizteko, berrerabiltzeko, birziklatzeko eta balorizatzeko jarduerak proposatzen dira, eta lehentasuna ematen zaie tresna horiei, kudeaketarako beste teknika batzuen aurretik

Hondakinei buruz gehiago jakiteko, bisita ezazu http://www.sostenibilidadedp.es/ orrialdea

Biodibertsitatea

2007. urteaz geroztik, EDP taldeak biodibertsitate-politika du, giza jardueraren ondorioz biodibertsitatearen galera murrizteko munduko helburua lortzen laguntzeko asmotan.

Ildo horretan, biodibertsitatea beste aldagai bat da negozio eta geografia-eremu guztietan, bertan gure jarduera gauzatzeko orduan, eta, hala, egon daitezkeen eraginak ebaluatu eta gero, horiek behar bezala ezabatzeko eta, ezabatzea ezinezkoa denean, eraginak gutxiagotu eta kontrolatzeko neurri operatiboak, prebentziozkoak eta zuzentzaileak definitzen dira.

Horren bidez, biodibertsitatearen babesa eta zaintza sustatu nahi dira, baliabide- eta aberastasun-iturria delako, eta giza jardueraren ondorioz gerta daitekeen biodibertsitatearen galera murrizten saiatzen da, zuzenean edo zeharka jasaten dituen eraginak gutxiagotuz.

Politika hori garatzeak berekin ekarri du biodibertsitatearen aldagaia gure instalazioetako jarduera guztietan eta instalazioen bizitza-zikloko fase guztietan sartzea: proiektua, eraikuntza, ustiaketa eta eraispena.

Espainiako EDPk Biodibertsitateari buruzko Txostena argitaratu du, eta orrialde honetan eskura daiteke: http://www.sostenibilidadedp.es/. Taldearen gardentasun-politika betez kaleratu dugu argitalpen hori, eta bertan deskribatuta daude biodibertsitatearen alorreko jardun nagusiak.

Hau ere interesgarria izan daiteke zuretzat

EDP Iraunkortasuna. Garapen iraunkorra posible da