Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Jarduerak
  4. Belaunaldia
  5. Zentral termoelektrikoak

EDPENERGIAZentral termoelektrikoak

Aboñoko Zentral Termikoa

Mapa de situación AboñoIzen bera duen haranean dago, Xixón eta Carreño udalerrien artean, Musel-eko portutik bi kilometrora. Aboñoko Ikatz Parkearekin lotuta dago, zinta garraiolari baten bitartez. Aceraliaren Veriñako lantegitik hurbil dagoenez, lantegiak soberan dituen gas siderurgikoak aprobetxa ditzake. 365,5 eta 556,2 MWko unitate bi ditu, eta ikatz nazionala erabiltzen du erregai gisa, Asturiasko arro zentralekoa, batik bat, baita ikatz inportatuta eta labe garaietako soberako gas siderurgikoak eta kokezko baterietakoak ere. Bere Multzoen potentziari eta erabiltzen dituen erregai desberdinei esker, Aboñoko Zentral Termikoa berezienetako bat da, bai maila nazionalean bai nazioartean.

Aboñoko Zentral Termikoak hainbat erregai erabiltzen ditu, adibidez: fuel-olioa, gasolioa, ikatz nazionala eta inportaziokoa, baita Xixón-eko Arcelor - Mittal lantegiko soberako gas siderurgikoak er.

Datu orokorrak Aboño

921,7 MWko zentral termoelektriko arrunt hau Aboñoko haranean dago, Carreño eta Xixon udalerrien artean, +7m kotan IGCtik. Xixonetik 8 kilometrora eta Musel-eko portutik 2 kilometrora dago, gutxi gorabehera.

Bi sorkuntza-unitate ditu: Aboño- 1, 365,5 MWko potentziakoa (1974aren martxoaren 15ean jarri zen martxan), eta Aboño- 2, 556,2 MWko potentziakoa (1985eko irailaren 23an jarri zen martxan).

Bi unitateek aldi berean erabil ditzakete erregai bat baino gehiago, solidoak, likidoak nahiz gasezkoak. Ikatz gisa harrikatz nazionalak eta inportatuak kontsumitzen dituzte; fuel-olioa Campsako 2. astuna da; gasak labe garaikoak eta kokezko bateriazkoak dira (Aceraliaren soberakinak).

Lehenengo fasea

Lehenengo fasea (ABOÑO-1) 1974ko martxoaren 15etik dago martxan, 365,5 MWko bloke bakarreko unitatea da, erdi aire zabalekoa, 7 lurrin-erauzketa eta 42 mailakatze dituen 3 gorputzeko turbinarekin, 166 bar-eko Hirn ziklokoa eta 538ºCkoa tarteko berokuntzarekin eta 0.058 bar-eko azken presioarekin.

Bigarren fasea

Bigarren fasea (ABOÑO-2) 1985eko irailaren 23tik dago martxan, 556,2 MWko bloke bakarreko unitatea da, erdi aire zabalekoa, 8 lurrin-erauzketa eta 38 mailakatze dituen 4 gorputzeko turbinarekin, 166 bar-eko Hirn ziklokoa eta 538ºCkoa tarteko berokuntzarekin eta 0,043 bar-eko azken presioarekin.

Datu teknikoak Aboño 1

Lurrin-eragilea

  • Ikatz haustua; aurrealdeko erregailuak.
  • Zirkulazio naturala, galdarin bakarrarekin.
  • Edukiera:
    • 1.111 Tm/h lurrin nagusi 172 bar-etan eta 540ºCtan.
    • 987 Tm/h lurrin birberotu 41 bar-etan eta 540ºCtan.
  • Errendimendua: 88%
  • Fabrikatzailea: Foster Wheeler.

Multzo turboalternadorea

  • 3 gorputzeko turbina, kondentsazio-tandem motakoa, birberokuntzarekin eta 7 erauzketarekin.
  • Hidrogeno eta ur bidez hoztutako alternadorea..
  • Tiristoreen bidezko eszitazio estatikoa.
  • Lurrinaren baldintzak sarreran: 167 bar eta 538ºC.
  • Sorkuntza-tentsioa: 22.000 V.
  • Taldearen ustezko potentzia: 423.000 KVA.
  • Fabrikatzailea: Brown Boveri.

Datu teknikoak Aboño 2

Lurrinezko sorkuntza

  • Ikatz haustua; aurrealdeko erregailuak.
  • Zirkulazio naturala, galdarin bakarrarekin.
  • Tarteko birberogailuarekin.
  • Edukiera:
    • 1.725 Tm/h lurrin gainberotu 168 bar-etan eta 540ºCtan.
    • 1.465 Tm/h lurrin birberotu 41 bar-etan eta 540ºCtan.
  • Errendimendua: 87,7%.
  • Fabrikatzailea: Foster Wheeler.

Multzo Turboalternadorea

  • 4 gorputzeko turbina, kondentsazio-tandem motakoa, birberokuntzarekin eta 8 erauzketarekin.
  • Hidrogeno eta ur bidez hoztutako alternadorea
  • Lurrinaren baldintzak sarreran: 167 bar eta 538ºC.
  • Sorkuntza-tentsioa: 19.000 V.
  • Eszitazioa: Tiristoreen bidezko eszitazioa.
  • Taldearen ustezko potentzia: 639.000 KVA.
  • Fabrikatzailea: Brown Boveri.

Soto de Riberako Zentrala

Mapa de situación Soto de RiIberaRibera de Arribako udalerrian Nalón eta Caudal ibaiak bateratzen diren gunean dagoen zentral honek kokapen estrategikoa du, hozte-ura eskuragarri duelako, baita ongi komunikatuta dagoelako eta Caudal, Aller eta Nalón ibaien arro karboniferoetatik eta Asturiasko eremu zentraleko kontsumo-zentroetatik hurbil dagoelako ere..

  • Bi unitate ditu (Soto 2 eta Soto 3), 254 eta 361 MW potentzia instalatudunak, hurrenez hurren, eta ikatza erabiltzen dute erregai gisa.
  • Industria Ministerioak, 2007ko azaroan, 1. Multzoa (Soto 1) ixtea onartu zuen, martxan egon zen berrogei urteetan 191.130 orduz funtzionatu ondoren.
  • Gainera, ziklo konbinatu bat du, 432 MW eta 434 Mwko potentzia instalatuko bi multzoz osatua

Soto de Riberako Ziklo Konbinatuko Zentrala ikatz-zentral batetik hurbil dago, 9,8 hektareako lursail batean, Ribera de Arribako udalerrian (Oviedotik hurbil, Asturiasen). Soto de Riberan dagoen ziklo konbinatuko zentraleko lehen multzoa (Soto 4), 426 MWko potentzia garbiduna, 2008ko irailean jarri zen martxan, eta Asturiasko Printzerrian merkataritza-jardueran martxan jarri zen horrelako lehenengo unitatea izan zen. Bigarren multzoa (Soto 5), 428 MWko potentzia garbiarekin, gaur egun zerbitzuan jartzeko fasean dago, eta guztiz martxan egongo da 2010aren bukaerarako

Lantegia Soto de Riberako ikatz-zentraletik hurbil dago, 9,8 hektareako lursail batean. Bi multzoen teknologia Alstom KA26-1 ziklo konbinatuko eredu estandarizatuan dago oinarrituta.

Zentralak sortzen duen energia garraio-sarera esportatzen da lantegia eta Sotoko azpiestazioa lotzen dituen 400 kV-ko eta kilometro bateko goi-tentsioko linea baten bitartez. Soto de Riberako ziklo konbinatuko zentrala Zamora-Oviedo gasbideko gas naturalaz elikatzen da (lantegitik 1,8 kilometrora dago). Nalón ibaiaren gaineko eragin termikoa minimizatzeko, zentralaren multzo bakoitzaren hozte-sistema zirkuitu itxi batean dago oinarrituta, hozte-dorre hezearekin eta tiro mekanikoarekin (bost zelda independenterekin).

Bi unitateak zama partzialekin nahiz bi txandatan funtzionatzeko daude diseinatuta. Gas-turbina eta lurrun-turbina banandurik martxan jartzeak (enbrage bat erabiliz) martxan jartzeko behar den denbora laburtzen du eta erregaiaren kontsumoa murrizten du, eta, ondorioz, kostua ere bai.

Soto de Ribera ziklo konbinatuko zentralaren bi multzoek gas naturala erabiltzen dute gas-turbina elikatzeko erregai nagusi gisa. Gainera, Soto 4 prest dago gas naturalaren hornidura eteten bada gasolioa erabiltzeko erregai alternatibo gisa. Erregai-sistemen arloko diseinu-irizpide aurreratuak nahiz azken teknologia erabiltzeak Soto de Riberako ziklo konbinatuko zentralari % 58tik gorako errendimendu gordinak lortzeko aukera ematen dio, eta atmosferako isurtzeekin lotutako ingurumen-baldintzarik zorrotzenak betetzen laguntzen du

Datu teknikoak Soto

Soto de Riberako Zentral Termikoa Ribera de Arriba (Asturias) kontzejuan dago, Nalón eta Caudal ibaiek bat egiten duten gunetik behera. Oviedotik 7,00 kilometrora dago, gutxi gorabehera, eta lurreko mailari dagokionez, + 126,50 metroko kotara dago itsasoaren mailatik.

Gaur egun, bi sorkuntza-unitatek osatzen dute, eta ikatza erabiltzen dute erregai gisa. Bi unitate horiek honakoak dira: SOTO 2, 254 MWko potentzia instalatua du eta 1967ko irailaren 28an jarri zen martxan; eta SOTO 3, 361 MWkoa, 1984ko abuztuaren 8an jarri zen martxan. Horretaz gain, ziklo konbinatuko multzo berri bi ditu: Soto 4 y Soto 5, gas naturala da beren erregai nagusia, eta 432 eta 434 MWko potentzia instalatua dute, hurrenez hurren.

Industria Ministerioak, 2007ko azaroan, 1. Multzoa ixtea onartu zuen, martxan egon zen berrogei urteetan 191.130 orduz funtzionatu ondoren.

Soto de Riberan dagoen ziklo konbinatuko zentraleko lehen multzoa (Soto 4) 2008ko azaroan jarri zen martxan, eta Asturiasko Printzerrian merkataritza-jardueran martxan jarri zen horrelako lehenengo unitatea izan zen.

Ziklo konbinatuko bigarren multzoa (Soto 5) gaur egun zerbitzuan jartzen ari da. Ekipoen eta sistemen probak egin dira eta emaitza onak lortu dira. Merkataritza-jarduera 2010aren azken asteetan jarriko da martxan.

Datu teknikoak Soto 2

Lurrinezko sorkuntza

  • Ikatz haustua; erregailu tangentzial inklinagarriak.
  • Zirkulazio naturala, galdarin bakarrarekin.
  • Tarteko birberogailuarekin.
  • Edukiera:
    • 736 Tm/h lurrin nagusi 140 Kg/cm²tan eta 540ºCtan.
    • 653 Tm/h lurrin birberotua 33 Kg/cm²tan eta 540ºCtan.
  • Diseinuko presioa: 158 Kg/cm2.
  • Fabrikatzailea: Combustion Engineering.

Multzo turboalternadorea

  • 2 zilindroko turbina, kondentsazio-tandem motakoa, birberokuntzarekin eta 6 erauzketarekin.
  • Hidrogeno eta ur bidez hoztutako alternadorea.
  • Anplidina bidezko tentsio-erregulazioa..
  • Lurrinaren baldintzak sarreran: 127 bar eta 538ºC.
  • Sorkuntza-tentsioa: 22.000 V.
  • Erreduktore bidez atxikitako eszitazio-eragilea: 3.000/750 r.p.m.
  • Taldearen potentzia nominala: 317.500 KVA.
  • Fabrikatzailea: General electric.

Datu teknikoak Soto 3

Lurrinezko sorkuntza

  • Ikatz haustua; erregailu tangentzial inklinagarriak.
  • Zirkulazio kontrolatua, galdarin bakarrarekin.
  • Tarteko birberogailuarekin. .
  • Edukiera:
    • 1.120 Tm/h lurrin gainberotua 175 Kg/cm²tan eta 540ºCtan.
    • 984 Tm/h lurrin birberotua 44,6 Kg/cm²tan eta 540ºCtan.
  • Diseinuko presioa: 208 Kg/cm2.
  • Fabrikatzailea: Combustion Engineering.

Multzo Turboalternadorea

  • 2 zilindroko turbina, kondentsazio-tandem motakoa, birberokuntzarekin eta 7 erauzketarekin.
  • Hidrogeno bidez hoztutako alternadorea.
  • Eszitazio-eragilea errotore induzitu motakoa, eskuilarik gabe.
  • Tentsio estatikoaren erregulazioa inbertsoreen bidez.
  • Lurrinaren baldintzak sarreran: 169 bar eta 538ºC.
  • Sorkuntza-tentsioa: 20.000 V.
  • Taldearen potentzia nominala: 428.900 KVA.
  • Fabrikatzailea: Westinghouse.

Datu teknikoak Soto 4

Lantegiaren datu orokorrak

  • Potentzia gordina (MW): 431,9.
  • Potentzia garbia (MW): 426,0.
  • Errendimendu gordina (%): 58,7.
  • Erregai nagusia: gas naturala.
  • Erregai osagarria: gasolioa

Gas-turbina

  • Mota: Alstom GT 26B.
  • Potentzia (MW): 269,8.
  • Konpresorearen etapa-kop.: 22.
  • Konpresio-erlazioa: 31:1.
  • Ihes-gasen emaria (kg/s): 641,4.
  • Ihes-gasen tenperatura(ºC): 615,5.

Alternadorea

  • Mota: Alstom Topgas turbogeneradorea
  • Potentzia: 500 MVA, 21 kV.

Lurrin-turbina

  • Mota: Alstom ardatz bakarrekoa, karkasa bikoitzekoa, hiru lurrin-presioduna.
  • AP tenp./presion (ºC/bar) sarrera: 565/136.
  • MP tenp./presion (ºC/bar) sarrera: 565/29.
  • BP tenp./presión (ºC/bar) sarrera: 286/4,6.
  • Potentzia (MW): 156.

Beroa berreskuratzeko galdara

  • Mota: Alstom Windsor motako galdara horizontala, hiru presioduna, birberokuntzarekin, zirkulazio naturala.
  • Lurrinaren baldintzak:
    • AP sekzioa tenp./presión (ºC/bar) irteera: 567/139.
    • MP sekzioa tenp./presión (ºC/bar) irteera: 566/29.
    • BP sekzioa tenp./presión (ºC/bar) irteera: 286/4,9.

Datu teknikoak Soto 5

Lantegiaren datu orokorrak

  • Potentzia gordina (MW): 433,6.
  • Potentzia garbia (MW): 428,1.
  • Errendimendu gordina (%): 58,9.
  • Erregai nagusia: gas naturala.

Gas-turbina

  • Mota: Alstom GT 26B.
  • Potentzia (MW): 274.
  • Konpresorearen etapa-kop: 22.
  • Konpresio-erlazioa: 31:1.
  • Ihes-gasen emaria (kg/s): 634,8.
  • Ihes-gasen tenperatura (ºC): 620,6.

Alternadorea

  • Mota:  Alstom Topgas turbogeneradorea.
  • Potentzia: 530 MVA, 21 kV.

Lurrin-turbina

  • Mota: Alstom ardatz bakarrekoa, karkasa bikoitzekoa, hiru lurrin-presiokoa.
  • AP tenp./presión (ºC/bar) sarrera: 565/136.
  • MP tenp./presión (ºC/bar) sarrera: 565/29.
  • BP tenp./presión (ºC/bar) sarrera: 288/4,6.
  • Potentzia (MW): 158.

Beroa berreskuratzeko galdara

  • Mota: Caldera horizontal tipo Alstom Windsor, motako galdara horizontala, hiru presioduna, birberokuntzarekin, zirkulazio naturala.
  • Lurrinaren baldintzak:
    • AP sekzioa tenp./presión (ºC/bar) irteera: 567/139.
    • MP sekzioa tenp./presión (ºC/bar) irteera: 566/29.
    • BP sekzioa tenp./presión (ºC/bar) irteera: 289/4,9.

Ziklo konbinatua Castejón

Mapa de situación CastejónEbro ibaiaren eskuineko bazterrean dago, Castejón-eko Industrialdeko 15 hektareako lursail batean (Nafarroan). 1. Multzoa (Castejón 1) 424,9 MWko potentzia garbiarekin, 2002ko irailean jarri zen martxan, EDPren ziklo konbinatuko lehenengo zentrala izan zen eta espainiar Sistema Elektrikoan martxan jarri zen horrelako hirugarrena izan zen Bigarren multzoa (Castejón 3), 418,5 MWko potentzia garbiduna, 2008ko urtarrilean jarri zen martxan.

Zentralaren antolamendu orokorra: ardatz bakarra eta gutxi gorabehera 400 MW ekipatuko bi multzo, Alstom GT26B motako gas-turbina banarekin, beroa berreskuratzeko galdararekin eta lurrun-turbinarekin. Castejón-eko ziklo konbinatuko zentralak gas naturala erabiltzen du gas-turbina elikatzeko erregai nagusi gisa. Gainera, Castejón 3 prest dago gas naturalaren hornidura eteten bada gasolioa erabiltzeko erregai alternatibo gisa.

Zentralak sortzen duen elektrizitatea potentzia transformadore biren (alternadore bakoitzeko bat) eta zirkuitu bikoitzeko (400 kV-koa eta 1,7 km-koa) linea baten bitartez irteten da (ziklo konbinatuko zentrala eta Castejón-eko azpiestazioa konektatzen ditu). Gas naturala Bartzelonako birgasifikazio lantegia eta Euskadi konektatzen dituen oinarrizko gasbidetik jasotzen da, 13 kilometroko adar baten bitartez. Era berean, kondentsadorea eta gainerako gailu osagarriak Ebro ibaiko uraz hozten dira, hozteko dorrez (hezeak eta tiro mekanikodunak) osatutako zirkuitu itxi baten bitartez. Dorre horiek uraren gaineko eragin termikoa minimizatzea ahalbidetzen dute.

Castejón-eko ziklo konbinatuko zentrala oinarrian, zama partzialekin eta bi txandatan funtzionatzeko dago diseinatuta. Gas-turbina eta lurrun-turbina banandurik martxan jartzeak (enbrage bat erabiliz) martxan jartzeko behar den denbora laburtzen du eta erregaiaren kontsumoa murrizten du, eta, ondorioz, kostua ere bai.

Castejóneko ziklo konbinatuko zentralaren fidagarritasun- eta erabilgarritasun-maila altua eta eraginkortasun handia direla-eta, eta gas natural erregai gisa erabiltzen denez, uneoro bermatu ahal da ingurumenean eragin txikiagoa izango dela eta CO2 isurtzeak murrizten direla, erabiltzen den errekuntza-prozesuari esker. Ia ez du sufre konposatu eta partikularik gas naturalaren osaketa kimikoan, eta, horri esker, isurtzen diren sufre dioxido (SO2) eta partikulak hautemanezinak dira. Era berean, nitrogeno oxidozko (NOX) isuriak minimizatzeko, Castejóneko ziklo konbinatuko zentralak NOX baxuko erregailu berezien teknologiarik moderno eta eraginkorrena erabiltzen du.

Datu teknikoak Castejón 1

Lantegiaren datu orokorrak

  • Potentzia gordina: 429,2..
  • Potentzia garbia (MW): 424,9.
  • Errendimendu gordina (%): 57,9.
  • Erregai nagusia: gas naturala.

Gas-turbina

  • Mota: Alstom GT 26B.
  • Potentzia (MW): 259,7.
  • Konpresorearen etapa-kop.: 22.
  • Konpresio-erlazioa: 30:1
  • Ihes-gasen emaria (kg/s): 543.
  • Ihes-gasen tenperatura(ºC): 647. .

Alternadorea

  • Mota: Alstom Topgas turbogeneradorea
  • Potentzia: 500 MVA, 21 kV.

Lurrin-turbina

  • Mota: Alstom ardatz bakarrekoa, karkasa bikoitzekoa, hiru lurrin-presiokoa.
  • AP tenp./presión (ºC/bar) sarrera: 565/111.
  • MP tenp./presión (ºC/bar) sarrera: 565/26.
  • BP tenp./presión (ºC/bar) sarrera: 147/4,4.
  • Potentzia (MW): 140.

Beroa berrekuratzeko galdara

  • Mota: CMI motako galdara bertikala, hiru presioduna, birberokuntzarekin, zirkulazio naturala.
  • Lurrinaren baldintzak:
    • AP sekzioa tenp./presión (ºC/bar) irteera: 568/115.
    • MP sekzioa tenp./presión (ºC/bar) irteera: 568/27.
    • BP sekzioa tenp./presión (ºC/bar) irteera: 150/4.

Datu teknikoak Castejón 3

Lantegiaren datu orokorrak

  • Potencia bruta (MW): 426,1.
  • Potencia neta (MW): 418,5.
  • Rendimiento bruto (%): 58,0.
  • Combustible principal: gas natural.
  • Combustible auxiliar: gasóleo.

Gas-turbina

  • Mota: Alstom GT 26B.
  • Potentzia (MW): 265,3.
  • Konpresorearen etapa-kop.: 22.
  • Konpresio-erlazioa: 31:1.
  • Ihes-gasen emaria (kg/s): 590.
  • Ihes-gasen tenperatura(ºC): 650.

Alternadorea

  • Mota: Alstom Topgas turbogeneradorea
  • Potentzia: 500 MVA, 21 kV.

Lurrin-turbina

  • Mota: Alstom ardatz bakarrekoa, karkasa bikoitzekoa, hiru lurrin-presiokoa.
  • AP tenp./presión (ºC/bar) sarrera: 565/134.
  • MP tenp./presión (ºC/bar) sarrera: 565/28.
  • BP tenp./presión (ºC/bar) sarrera: 287/4,6.
  • Potentzia (MW): 140.

Beroa berreskuratzeko galdara

  • Mota: Caldera horizontal tipo Alstom Windsor, tres presiones con recalentamiento, circulación natural.
  • Lurrinaren baldintzak:
    • AP sekzioa tenp./presión (ºC/bar) irteera: 567/137.
    • MP sekzioa tenp./presión (ºC/bar) irteera: 566/29.
    • BP sekzioa tenp./presión (ºC/bar) irteera: 298/4,8.

(*) REEren arabera, Hc Energíak Castejónen duen 2. unitateak Castejón 3 du izena. Castejón 2 izena Iberdrolaren ziklo konbinatuko zentrala izendatzeko erabiltzen da.