Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Jarduerak
  4. EDPR

Azpimenura hasierara

Azpimenura amaieran

EDPENERGIAEDPR

EDP munduko liderretako bat da energia eolikoan http://www.edprenovaveis.com/ filialaren bitartez.

EDP presente dago energia berriztagarrien negozioan ere. Arlo honetako jarduera artikulatzen da energia berriztagarrietan munduko liderra den eta energia berriztagarrietatik abiatuta elektrizitatea ekoizteko instalazioak sustatu, eraiki eta ustiatzeaz arduratzen den EDP Taldeko EDP Renováveis enpresaren bidez. Merkatu erakargarrienetan presente gaude, eta gure jarduera eremu geografiko berrietara hedatzen jarraitzen dugu. Lider izateko dugun bokazioa zabaltzan dugu gure merkatu guztietara.

Sektore eolikoan munduko laugarren operadorea gara une honetan. Garapen ikusgarria izan dugu azkeneko urteotan, eta hazten eta balioa sortzen jarraitu nahi dugu gure akziodun eta bazkideentzat. 2005 eta 2007 bitartean, gure ahalmen instalatua lau bider biderkatu zen, eta sektorean munduko hazkunde handiena duten hiru konpainien artean gaude.

Hazkunde hori proiektuak gauzatzeko dugun ahalmen apartaren eta epealdi honetan eskuratutako enpresak egoki integratzearen ondorio da. Gure merkatuek hazteko aukera erakargarrienak eskaintzen dituzte, erakusten dituzten hazkunde-perspektibengatik batetik, eta arau-egitura egonkorra eta errentagarria dutelako bestetik.

Gainera, kalitate-maila handiko aktibo-multzoa dugu. Aktibo horien bikaintasun operatiboan murgilduta dago konpainia, presente dagoen merkatuetako batez bestekoen gainetik dauden eragiketa-adierazleak izateak erakusten duen bezala.

Ahalmen instalatua

EDP munduko enpresa liderra da energia berriztagarrietan, parke eolikoak garatzen, eraikitzen eta instalatzen aditua.

2007an fundatu zen, gero eta eskualde gehiagori energia berriztagarria, CO2rik gabea, hornitzeko helburu argiarekin. EDPR bizkor hazi da merkatu horretako multinazional eta enpresa aitzindari izatera iristeko. 9,3 GWeko ahalmen instalatuarekin eta 2015an 21,4 GWh sortuta, EDPR munduko hirugarrena da energia eolikoa produzitzen.

Ahalmen instalatua guztira (GW)

 

Ahalmen instalatua eskualdeen arabera

 

Europako ahalmen instalatua

 

Oharra: Barne hartzen du ENEOP, Portugalgo Eolikoen Kontsortzioa.

Sorkuntza eta AGF 2015an

EDPRk bere oinarrizko konpetentziak aprobetxatzen ditu parke eolikoen produkzioa bultzatzeko eta zorro dibertsifikatuan bermatzen da haizearen hegakortasunari lotutako arriskua murrizteko. Horren erakusgarri, EDPRk etengabe lortzen du sektore eolikoko ahalmen garbiaren faktore handienetakoa, dituen aktiboen kalitate-froga sendo gisa.

2015ko sorkuntzaren xehetasuna eta AGF
  GWh Urte arteko % AGF %
Europa 10.063 +8% 26%
Espainia 4.847 -6% 26%
Portugal 1.991 +21% 27%
Frantzia 785 +13% 26%
Belgika 362 +23% 27%
Polonia 951 +20% 28%
Errumania 1.127 +58% 26%
America Iparra 11.103 +9% 32%
AEB 11.031 +9% 32%
Canada 72 +23% 27%
Brasil 222 -6% 30%
EDPR 21.388 +8% 29%

Ahalmen-faktore garbiak

Ahalmen-faktore garbiak

Produkzioa (TWh)

Produkzioa (TWh)

GWh

GWh