Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Energia Eraginkortasuna

EDP Eficiencia EnergéticaEnergia Eraginkortasuna

Eduki nagusiaren hasiera

Energia Eraginkortasuna gero eta lehentasun handiagoa duen gaia da agenda politikoetan, eta gainera, funtsezko kontu bat da energia-kontsumitzaileentzat. Ohiko energia-iturrien izaera mugatua, horien prezio-igoera, energia-menpekotasuna atzerriarekin eta ingurumen-talka dira Energia Eraginkortasunarekin lotutako zerbitzuen merkatua garatzera bultzatzen duten arrazoietako batzuk. Enpresek eta partikularrek gero eta kontzientziazio handiagoa dute, eta horrez gain, administrazio publikoek gero eta neurri politiko erabakigarriagoak hartzen dituzte, pizgarri ekonomikoak, diru-laguntzak eta araudi-ezarpenak agintzen baitituzte Energia Eraginkortasun alorrean.

Energia Eraginkortasuna honela definitu daiteke: energia-kontsumoa optimizatzea zenbait konfort-baldintza eta zerbitzu-maila lortze aldera. Energia eraginkortasuna praktikan jartzeko, energia-galerak minimizatzen dituzten neurriak inplementatu behar dira, aurreztea lortze eta energia-kontsumoa bezeroaren benetako premietara egokitze aldera.



Energia Eraginkortasunaren abantailak

Energia Eraginkortasunak onura handiak ematen ditu hainbat arlotan:

  • Energiaren gastuak murrizten ditu etxeetan eta enpresetan.
  • Beraz, produkzio-kostuak murrizten ditu, eta enpresen lehiakortasuna hobetzen du.
  • Atzerriko energia-menpekotasuna murrizten du, Espainian egun % 80 baino handiagoa dena.
  • Ingurumen-kaltea eta kutsadura murrizten ditu, denoi eragiten diguna.
  • Energia-horniduraren segurtasuna handitzen du.
  • Baliabide naturalen kontsumoa murrizten du.
  • Baliabideen ustiapenarekin lotutako ingurumen-kalteak murrizten ditu.
  • Berotegi Efektuko Gasen (BEG) inpaktua murrizten du.

Beraz, energia-eraginkortasuna hainbat abantaila dituen energia-baliabide bat da, eta gainera, oso ugaria da eta kostu erlatibo baxua du. Horregatik, EEk lehentasuna du herrialde garatu guztien agenda politikoan eta ekonomikoan.

EDPk. bere energia-zerbitzuen eskaintzaren bidez, EEren hobekuntza-potentziala garatzen laguntzen die bere bezeroei, funtsezko baliabide horri ahalik eta etekinik handiena ateratzea lortzen dutela bermatzeko.

Energia-kontsumoa, teknologia berriak eta kontrol-prozedurak aztertzeko tekniken ezarpenari esker, bezero bakoitzaren berariazko premietara egokitutako EE irtenbideak diseinatu daitezke.

Europako estrategia eta helburuak

Espainiak, Europar Batasuneko kide gisa, bat egiten du estrategia eta helburu komunekin. Estrategia hori hainbat konpromisotan gauzatu da:

  • 2007ko klima- eta energia-esparruko helburuak: 2020. urterako, EBk honako hauek lortu behar ditu:
    • Berotegi-efektuko gasen isurketak % 20an murriztea (1990eko mailaren aldean)
    • Energiaren kontsumoa % 20an murriztea, Energia Eraginkortasuna sustatuz
    • Kontsumitutako energia primarioaren % 20 energia-iturri berriztagarrietatik jaso behar da

Horizonte 2020

  • Garraioan energia berriztagarriak izateko konpromisoa izatea
  • Eraikinetan kontsumoa murrizteko konpromisoa izatea

 2014an, 2030eko horizonterako helburuak zabaldu eta doitu ziren honako xehakapen honekin:

  • Berotegi-efektuko gasen isurketak gutxienez % 40an murriztea (1990eko mailaren aldean)
  • Energia berriztagarrien % 27ko kuota izatea gutxienez
  • Energia-eraginkortasuna % 27 hobetzea gutxienez

Horizonte 2030


Grupo EDPren joera eta konpromisoak

Klima-aldaketaren aurkako borroka globala etengabeko bilakaera nazioarteko hitzarmenetan islatzen da.

EDP borondatezkoa eta erabakigarria da borroka honetan eta konpromiso indibidual batzuk hartzen ditu bere gain:

  • CO2ko berariazko isurpenak % 75ean murriztea 2030ean (2005. urtearen aldean)
  • Jatorri berriztagarriko elektrizitatearen ekoizpena handitzen laguntzea, eta 2020an instalatutako potentzia % 75 baino handiagoa izatea
  • Bezeroen eskura jartzea energiaren azken erabileran eraginkortasun handiagoa izaten laguntzen duten produktuak eta zerbitzuak, eta 2020ra arte TWh 1 baino gehiagoko aurrezkia pilatzea (2014. urtearen aldean)
  • Teknologia garbien ikerketa- eta garapen-prozesuak, energia eraginkortasuna eta sare adimentsuak sustatzea €200m-ko inbertsioarekin 2020ra arte
  • Grupo EDPren Iberiar Penintsulako BT bezeroen % 90ari kontagailu adimentsuen instalazioa zabaltzea 2030. urtera arte, sare adimentsuak erabiltzeko esparruaren barruan

Eduki nagusiaren bukaera