Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. KTBP PREZIOA EZARTZEKO METODOLOGIA BERRIA

EDPKTBP PREZIOA EZARTZEKO METODOLOGIA BERRIA

Eduki nagusiaren hasiera

Zer da KTBPa?

EME-etan (Erreferentziazko Merkaturatzaileak, lehenago Azken Errekurtsoko Merkaturatzaileak —AET— zeritzen) kontratatuta dauden eta urteko prezio finko bermatua hautatu ez duten erreferentziazko horniduretarako prezio berria da.

Nik Azken Errekurtsoko kontratua neukan. Zerbait egin behar dut?

Azken Errekurtsoko Merkaturatzaile edo Erreferentziazko Merkaturatzaile baten bezeroa bazara, ez duzu ezer egin behar, hau da, Azken Errekurtsoko Tarifa zenaren ordez KTBParen arabera fakturatuko dizute. Nahi baduzu, Merkatu Libreko eskaintza bat ere aukera dezakezu, edo EMEaren prezio finkoko eskaintza ere kontrata dezakezu.

Orduan, zer desberdintasun dago?

Orain arte, zure fakturaren prezioa BOEn argitaratzen zen, eta konstante mantentzen zen hiruhileko batez. KTBP berria ekoizpen-merkatu antolatuetan energiaren kostuak duen bilakaeraren arabera aldatuko da, eta ezingo da zein den jakin fakturatutako aldia eta kontsumo-egunak ezagutu arte, hau da, zure faktura jaulkitzen denean jakingo da. Red Eléctrica Españolak KTBPak aurreko egunean izan duen bilakaera erakutsiko du, eta gainera, batez besteko prezioa CNMCren web orrian ere kontsultatu ahalko da.

Red Eléctrica de Españak bere web orrian (http://www.esios.ree.es/web-publica) argitaratzen du kontsumoaren aurreko eguneko KTBPa hurrengo 24 orduetarako. Aurki prezioak CNMCren web orrian (WWW.CNMC.ES) ere kontsultatu ahalko dituzu.

Eta ez badut KTBPa izan nahi?

Aukeran dauden eskaintza ugarietako bat hautatuz Merkatu Libreko merkaturatzaile batekin kontratatzeko aukera duzu. EDPk hainbat eskaintza ditu elektrizitate eta gas bezeroentzat, deskontuak eta prezioak konbinatzen ditu eta hiru hilez behin eguneratzen dira.

EME bera mantendu nahi baduzu, era berean, urteroko prezio finkoaren modalitatea duzu.

KTBP hori lehenago ezagutzeko aukera izango dut?

Ez. Zure aldi fakturatuaren batez besteko prezioa ez da kalkulatuko faktura egiten den arte, eta ondorioz, faktura jasotzen duzun arte ezingo duzu jakin zer prezio ordaindu beharko duzun kontsumitzen duzun elektrizitateagatik. Red Eléctrica de Españaren web orrian (http://www.esios.ree.es/web-publica/) hurrengo eguneko energiaren prezioa kontsulta dezakezu, eta zure fakturan aplikatuko den prezioa CNMCren web orrian (www.cnmc.es) eskuragarri duzun fakturen simulatzailean egiaztatu ahalko duzu.

Egun berean fakturatu diren bi bezerok prezio desberdinak izan ahalko dituzte, beren irakurketaren egunaren eta fakturazio-aldiaren arabera.

Erreferentziazko tarifa elektrikoa desagertu egin da?

Tarifa elektrikoa BOEn argitaratzeari utzi zaio, eta prezioak ezartzeko KTBP metodologia berriak ordezkatu du.

Diru-itzultzeak dagozkit?

Diru-itzultzeak jasotzeko eskubidea izateko, 2014ko lehenengo hiruhilekoko aldiren batean elektrizitatea EME batekin kontratatuta izan behar zenuen. Hori zure kasua bada, diru-itzultzea dagokizu.

Era berean, 2014ko apirilaren 1aren ondoren elektrizitatea EME batekin kontratatuta izan baduzu, egun horretatik egin dituzun kontsumoengatik ordaindu duzun zenbatekoa KTBP berriaren araberako prezioari jarraiki erregularizatuko da.

Zenbat eta noiz itzuliko didate?

Diru-itzultzearen aldian EMEan egin duzun kontsumoaren araberakoa izango da. 2014ko uztailetik aurrera itzuliko da.

Zer da urteko prezio finkoa?

Erreferentziazko Merkaturatzaileek derrigorrez eskaini behar duten alternatiba bat da. Prezio-sistema honen arabera, elektrizitatearen prezioaren parte den energiaren kostua berdin mantenduko da 12 hilabetez. Sistema KTBPa baino garestiagoa da, luzaroan prezio bera ziurtatzearen (estaldura) kostuagatik.

Zer egin behar dut urteko prezio finkoa kontratatzeko?

Zure EMEarekin harremanetan jarri eta eskatu egin beharko duzu.

Bezeroak urteko prezio finkoa zein den jakiteko aukera izango du lehenago?

Bai. EME bakoitzak bere prezio finkoa eskainiko du, 12 hilabeteko eperako energiaren kostuan oinarrituz. Hala ere, fakturaren beste alderdi batzuk berrikusi egiten dira, potentziaren terminoak eta energiaren terminoak hainbat kontzeptu barne hartzen baitituzte, hala nola sariak eta kanonak, eta gobernuak aldian behin aldatu ahalko ditu.

Non agertzen da urteko prezio finko bermatua, egiaztatu ahal izateko?

Merkaturatzaile bakoitzak bere prezioa ezarriko du, gutxienez hilabetez egon beharko du kontratatzeko eskuragarri, eta bere kontratuetan islatuko da. CNMCk bere web orrian (WWW.CNMC.ES) argitaratzen ditu urteko prezio finkoak, une bakoitzean indarrean dagoen EME bakoitzarenak.

Prezio finkoa zergatik izan daiteke garestiagoa?

Prezio finkoa 12 hilabetez bermatzeko beharra arriskutsuagoa da Erreferentziazko Merkaturatzaileentzat, eta arrisku horrek eragina du azken prezioan.

Prezio finkoa ez den beste aukerarik al dut?

EMEaren KTBPa edo MLko eskaintza bat kontratatzea.

Eduki nagusiaren bukaera