Saltar navegación. Ir directamente al contenido principal

Atzera egite-eskubidea

Comienza el contenido principal

Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren Testu Bateginaren arabera (1/2007 Legegintzako Errege Dekretua) bezeroa kontsumitzailea bada eta kontratua urrutitik (telefono edo internet bidez) edo enpresa merkaturatzaileen establezimendutik kanpo sinatu bada.

Kasu horretan, bezeroak kontratuari uko egiteko eskubidea erabili ahalko du eta gehienez ere hamalau (14) egun naturaleko epea izango du horretarako, kontratua sinatzen den egunetik zenbatzen hasita. Kontratuari uko egiteko, horren jakinarazpen argia bidali beharko du helbide honetara: Plaza de la Gesta, 2, 33007. Oviedo. Arestian aipatutako ondoreetarako, baldintza orokorren amaierako zatian ageri den eta ebaki daitekeen dokumentuan kontratuari uko egiteko ageri den eredua erabili ahalko du bezeroak.

Bezeroak kontratuari uko egiteko tartean energia elektrikoa eta/edo gas naturala hornitzen hasteko eskatu badu, enpresa merkaturatzaileek hornitzaileei eskatuko diete enpresa merkaturatzailea berehala aldatzeko (aurrekora bueltatuko litzateke bezeroa) edo hornidura bajan emateko, indarrean dagoen araudiaren arabera kasu bakoitzari dagokiona, eta bezeroak hornitzaileak enpresa merkaturatzailearen aldaketa gauzatu bitartean edo hornidura bajan eman bitartean hornitutako energiaren prezioa ordaindu beharko die enpresa merkaturatzaileei, azaldutako baldintzetan.

 

Fin del contenido principal