Saltar navegación. Ir directamente al contenido principal

Atzera egite-dokumentua

Comienza el contenido principal

Uko egiteko dokumentua.

Izartxodun (*) eremuak nahitaez bete behar dira.

Datu pertsonalak

Gas-hornidura

Elektrizitatearen hornidura

Funciona zerbitzua

Re:dy zerbitzua

Izaera pertsonaleko datuen babesa

1.- Izaera pertsonaleko datuak jasotzea eta horien tratamendua egitea

Eskaera-formularioan bildutako izaera pertsonaleko datuak jasotzearen eta horien tratamendua egitearen helburua honako hau da: informazio-eskaera bideratzea; energia elektrikoaren horniduraren, eta hornidurari atxikitako obren eta instalazioen kontratuen kudeaketa egitea; azterketak egiteko eta laguntza teknikoa emateko zerbitzu osagarriak ematea edo puntukako programa kudeatzea; baita lege-eskakizunak betetzea ere.

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta bere garapen-araudian ezarritakoaren arabera, interesdunak/bezeroak/eskatzaileak badaki formularioan emandako datuak, baita produktuen eta zerbitzuen kudeaketaren ondorioz eskuratutako datuak ere, EDP ENERGÍA SAU eta EDP COMERCIALIZADORA SAU eta EDP SOLUCIONES COMERCIALES S.A. erakundeek tratatuko dituztela, fitxategien arduradunak diren heinean

EDPren webgunean jasotako formularioetan eskatutako datuak nahitaezkoak dira, formulario horietan beste zerbait adierazten denean salbu, eta interesdunak/eskatzaileak/bezeroak datu horien tratamendua egitea baimentzen du adierazitako helburuetarako.

Formularioan inola ere ez dira jasoko hirugarrenei dagozkien datu pertsonalak, baldin Izaera Pertsonaleko Datuak Babestearen gaineko Lege Organikoaren 5.4 artikuluan exijitzen diren baldintzen arabera eskatzaileak haien onespena aldez aurretik jaso ez badu; eta obligazio hori eta izaera pertsonaleko datuen inguruko beste edozer gai betetzen ez bada, berariazko izaerarekin erantzun beharko dio.

2.- Sarbide-, zuzenketa-, aurkakotasun- eta baliogabetze-eskubideak

Interesdunak/eskatzaileak/bezeroak sarbide-, zuzenketa, baliogabetze- eta aurkakotasun-eskubideak gauzatu ahalko ditu, legez ezarritako baldintzen arabera; horretarako, idatziz jakinarazi beharko dio EDPri, honako helbide honetara: Dirección de Asesoría Jurídica, Plaza del Fresno, Nº 2, 33007 Oviedo. Era berean, eskubide horiek gauzatzeko, posta elektroniko bat ere bidali daiteke pertsonalekin batera honako helbide honetara: cclopd@edpenergia.es. Kasu bietan titularraren NANaren fotokopia bat erantsi beharko da. Gainera, eskubide horiek webgune honetako www.edpenergia.es Bezeroaren Eremuaren bidez ere gauzatu daitezke.

3.- Merkataritza eta Informazio kanpainak

Eskatzaileak/interesdunak/bezeroak baimena ematen du bere datuak Grupo EDPren jabegoko edo horren parte diren sozietateei jakinarazteko eta horiek datuok tratatzeko, honako helburu hauekin: energia elektrikoaren eta/edo gasaren hornidurarekin edo kontsumoarekin, azterketaren eta/edo laguntza teknikoaren zerbitzu osagarriekin eta/edo sustapen-lehiaketekin eta/edo kalitate-inkestekin lotutako produktuen eta zerbitzuen merkatariatza- eta informazio-kanpainak egiteko. Kanpaina horiek baliabide elektronikoen bidez egin ahalko dira. Aurrekoaren eraginetarako, zure datuak honako sozietate hauei jakinarazi ahalko zaizkie: EDP ENERGÍA SAU eta EDP COMERCIALIZADORA SAU eta EDP SOLUCIONES COMERCIALES S.A.

4.- Cookien erabilera

EDPk cookieak erabil ditzake, emandako zerbitzuen gestio azkarragoa eta eraginkorragoa ahalbidetzeko.

Cookieak erabiltzaileak egiaztatzeko metodo bat dira, eskatzailea/interesduna/bezeroa erregistratzean esleitutako identifikatzailea jasota gera dadin; horrela, ondoren, erregistro berrien berezko izapideak errepikatzea saihesten da.

Eskatzaileak/interesdunak/bezeroak nabigatzailea ordenagailuan konfigura dezake, cookieak sartuko direla ohartarazteko, eta hala badagokio, cookieak disko gogorrean jasotzea galarazteko.

Fin del contenido principal