Saltar navegación. Ir directamente al contenido principal

Cookieak

Comienza el contenido principal

Cookie-en gaineko funtsezko informazioa

Webgune hau edpenergia.es EDP ENERGÍAren titulartasunekoa da. Webgune honek bere cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, erabiltzailearen esperientzia hobetzeko eta haren interesetara egokitutako edukiak eskaintzeko, publizitate-guneen pertsonalizazioaren bidez. Webgunean erregistratuz eta/edo soilik nabigatuz (cookie-ak onartzeko egokitutako nabigatzailearekin), erabiltzaileak cookie-en instalazioa onartzen du, horren aurka dagoela adierazi ezean, gure Cookie-en Politikan azaltzen den moduan.

Cookie-en politika

Gure Cookie-en Politikak aldizkako eguneratzeak izaten ditu. Politika horren helburua da ulertzen laguntzea cookie-ak nola erabiltzen ditugun, erabilitako cookie-en helburua zein den, eta baita erabiltzaileak horiek kudeatzeko zer nolako aukerak dituen ere.

Erabiltzaileek informazio hori une oro eskuratu dezakete webgunean gaitutako estekaren bidez. Era berean, cookie-ak onartzearen gaineko lehentasunak aldatu ahalko dituzte nabigatzaileko aukeren bidez.

Zer da Cookie bat?

Cookie bat testu-fitxategi txiki bat da, webgune batek erabiltzailearen nabigatzailean biltegiratzen duena. Cookiek webgune baten erabilera eta nabigazioa errazten dute, eta funtsezkoak dira Interneten funtzionamendurako, abantaila ugari ematen baitituzte zerbitzu interaktiboen bidez.

Esaterako, cookie-ak honako gauza hauek egiteko erabiltzen dira: erabiltzailearen saioa kudeatzeko (pasahitza sartu behar duen aldi kopurua murriztuz), eskainitako zerbitzuak hobetzeko, edo webgune baten edukiak lehentasunetara egokitzeko.

Cookie-ak, alde batetik, “saio” batekoak izan daitezke eta ondorioz, ezabatu egingo dira erabiltzailea cookie horiek sortu zituen webgunetik ateratzen denean; edo bestetik, “iraunkorrak” izan daitezke, eta data zehatz batera arte iraungo dute ordenagailuan.

Era berean, cookie-ak “propioak” izan daitezke, hau da, erabiltzaileak erabiltzen duen domeinuak kudeatutakoak, eta zeinari zerbitzu zehatz bat eskatzen baitio (kasu honetan, EDPko titulartasuneko helbideak izango dira); edo “hirugarrenen cookie-ak” izan daitezke, hau da, erabiltzen denaren aldean ezberdina den beste domeinu batetik erabiltzailearen ekipora bidalitakoak.

Erabilitako Cookie-ak

Edpenergia.es webguneko cookie arruntak

Azterlanean jasotako gune guztietan erabilitako cookie-ak jaso dira ondorengo puntuetan, aplikazioan bertan zein hirugarrenen aplikazioetan erabiltzen direnak.

  • Saioko Cookie-a (JSESSIONID): Aplikazioan sartzen den erabiltzaile bakoitza zalantzarik gabe identifikatzeko da. Cookie hau beharrezkoa da webgune hauek erabiltzeko; beraz, erabiltzaileak cookie hori bere gailutik ezabatzea erabakitzen badu, webguneak ez du ondo funtzionatuko.
  • Hirugarrenen cookie-ak: edo Cookie analitikoak (Google Analytics): cookie horiek hainbat datu estatistiko jasotzen dituzte erabiltzaileak webgunean egiten duen erabileraren eta nabigazioaren gainean. EDPk ez du inola ere informazio pertsonalik jasotzen. Azpidomeinuen kasuan, cookie horiek bikoiztuta egon daitezke.
    • _gat: Google Analytics-ek sortutako analisi-cookie bat da, webgune horretako publizitatea Google sareko beste hainbat orritan erakusteko. Googlek ez du bere IP helbidea beste edozein informaziorekin lotzen.
    • NID: Cookie hau Google-en nabigatzaileko lehentasunezko-cookie bat da. Erabiltzaileen informazioa biltegiratzen du erabilgarritasun-lehentasunak mantentzeko, besteak beste, hizkuntza, bilaketa-iragazkia edo emaitzen zenbakitzea.
  • Jokabide-publizitatearen cookie-ak: Google Adsense - DoubleClick. Erabiltzaileen jokabidearen gaineko informazioa biltzen dute haren nabigazio-ohituren bidez, bildutako datuen araberako publizitate-informazioa erakusteko. Ez dute identifikazio pertsonaleko daturik biltzen.
  • Publizitate pertsonalizatuko cookie-ak (u_v y u_v_1): erabiltzaileen nabigazio-ohituren gaineko informazioa biltzen dute, erakutsitako jokabidearen arabera interesgarriak izan daitezkeen webguneko eskaintza komertzialaren promozioak eskaintzeko.
    • Cookie DSID: Analisi-cookie bat da, erabiltzaileek beste webguneetan egindako bisitaldien gaineko informazioa biltzen duena, haien nabigazio-ohituretan oinarritutako iragarkiak eskaintzeko.
    • Cookie IDE: Cookie honek publizitate garrantzitsua erakusten dio erabiltzaileari, dagoeneko bisitatu diren eta helburu estatistikoetarako diren iragarkiak errepikatu gabe.
  • Lokalizazio Cookie-a (cookie_probintzia): Cookie honek erabiltzailearen kokalekua erregistratzen du, erakundearen eskaintza komertziala eskualde bakoitzera egokitzeko. EDPk ez du inola ere erabiltzaileen informazio pertsonalik jasotzen. Azpidomeinuen kasuan, cookie horiek bikoiztuta egon daitezke.
  • Cookie edpalerta: Cookie hau erabiltzaileen nabigazio-datuetan oinarritzen da, eta edponline webgunerako sarbide bat erakusten die erabiltzaileei oroipengarri moduan, baldin eta edp webgunean minutu batez nabigatzen ibili ondoren edponline atarian sartu ez badira.
  • Errendimendu-cookie-ak: premiazkoak dira edukien eta nabigazioaren mantentze-lanetarako; horiek existitzen direnaren berri eman behar da soilik.
    • cookiesDirective: Erabiltzaileak cookie-ak erabiltzeko mezua berriz ere erakustea nahi ez badu identifikatzen du.
    • cookiesDisclosureCount: Webgunean zenbat aldiz sartu den identifikatzen du, mezua ez erakusteko.
  • Marketin-kanpainen automatizazio eta tracking cookie-ak: Online egindako marketin kanpainetan erabiltzen dira, erabiltzaile hartzailea identifikatzeko eta haren nabigazio-ohituren gaineko informazioa biltzeko, eta ondorioz, bezeroaren profila sortzeko, eta publizitate pertsonalizatuagoa egiteko.
    • smuuid: Kanpoko Internet iturri batetik webgunean sartu den erabiltzaile anonimo baten bisita arakatzen du cookie honek. Iraunkorra da, eta bisitaren tipologia identifikatzeko balio du. 10 urteko iraupena du.
    • smvr: Cookie honek dagoeneko monitorizatutako harremanak arakatzen ditu. Cookie iraunkor bat da, identifikazio pertsonalizatua du, email bidalketetako edo erabiltzaileak Inbound kanpainen ondorioz beste iturri batzuetatik jasotzen dituen argitalpenetako klik kopurua zenbatzeko erabiltzen da (Inbound kanpaina horien oinarria da edukiak sare sozialetan argitaratzea eta partekatzea). Datuak harremanetarako inprimakien bidez ematen dituzten erabiltzaileek, cookie-ek jasotzen duten informazioa sortzen dute, erabiltzaileek bisitatutako orriak eta haien nabigazio-ohiturak erregistratzeko. Informazio hori erabiltzen da marketin-kanpainak errentagarri bihurtzeko, eta erabiltzaileak banner-etan klik egiten duten eta sustatutako orrietan sartzen diren jakiteko. Cookie-ek ez dute kontaktuaren informazioa identifikatzen laguntzen duen informaziorik; izan ere, datuak automatizazio-software barruan babestuta geratzen dira. Cookie honek 10 urteko iraupena du.
  • Google Analytics-en esperimentuak egiteko cookie-ak: Google Analytics-en erabiltzen dira, edukien hainbat bertsiorekin esperimentuak egiteko, webgunearen erabiltzaileek zer bertsioren aurrean hobeto erantzuten duten zehazteko.
    • utmx: Bi urteko iraupena duen cookie iraunkor bat da. Cookie hori erabiltzen da erabiltzaile bat Google Analytics-en edukien esperimentuetan sartzeko, webgune bateko orrialdeak optimizatze aldera.
    • utmxx: Webgune baten Google Analytics-en edukien esperimentuen iraungipena zehazteko erabiltzen da cookie hau, webgune horren erabiltzaileek parte hartu ostean. Bi urteko iraupena duen cookie iraunkor bat da.
  • Cookie edp-gortinatxoa: Cookie honek kontrolatzen du zein erabiltzaileri erakutsi behar zaion bideoa duen pop-up-a eta zeini ez. 7 eguneko iraupena du, eta erabiltzaileak cookie-en erabilera onartu duen edo ez izaten du kontuan, bistaratze-cookie-a sortzeko.
  • Cookie Hotjar: Cookie honek Hotjar Ltd-ek emandako honako zerbitzu hauek erabiltzen ditu:
    • Bero-mapak (heatmaps): web-orri bateko erabiltzaileek klik non egiten duten erakusten du era anonimo batean.
    • Bisitaldien grabazioak (visit recordings): webguneko erabiltzaileak egiten duen egiazko erabilera erakusten du, bere mugimenduak saguaren klikekin alderatuz. Informazio pertsonal guztia identifikazio-elementuetatik erauzten da.
    • Bihurketa-inbutuek (funnels) bisitaldi gehienak zein puntutan galdu diren ikusteko balio dute.
    • Inprimakiak (forms): horiei esker, erabiltzailea formulario baten zer puntutan dagoen zehatz-mehatz azter daiteke. Jasotako iritziei esker, denbora errealean hauteman ditzakegu erabiltzaileek webgunearen gainean egiten dituzten iruzkinak.
    • Galdeketak eta iritzi-inkestak (feedback polls and surveys): webguneetan azaleratzen diren galdeketak eta inkestak erraz sortzeko aukera ematen dute. Hainbat galdetegi egin ditzakegu eta erabiltzaileei aldez aurretik sortutako erantzunen aukeraketa bat edo testu libreko espazio bat eskaini diezaiekegu.
    • Kaptadoreei (recruiters) esker, erabiltzaileei zuzenean eskatu ahal diegu laguntza gure web-orrietan. Zuzeneko froga baterako gonbidatu ditzakegu, pantaila partekatuz, gure web-orriak benetan nola erabiltzen dituzten eta zertan pentsatzen duten ikusteko.

Jarraipen-kodeak eta cookie-ak webgunearen erabileraren gainean sortutako informazioa Hotjar-era transmititzen da, eta Irlandako zerbitzarietan biltegiratzen da. Hotjar-ek informazio hori erabiltzen du erabiltzaileak webgunea nola erabiltzen duen balioesteko, webguneetako operadoreentzako jarduera-txostenak egiteko, eta erabiltzaileek webgunea nola erabiltzen duten eta zer nolako iruzkinak egiten dituzten erakusteko.

Hotjar-ek hirugarrenek ostatatutako hainbat zerbitzu erabiltzen ditu, esaterako Google Analytics eta Optimizely. Nabigatzaileak web-orriaren eskaera baten parte moduan bidaltzen duen informazioa bildu dezakete zerbitzu horiek, esaterako, cookie-ak edo IP-eskaerak. Google Analytics-en Pribatutasun Politika  edo Optimize-en Pribatutasun Politika kontsulta dezakezu, informazioa nola biltzen eta erabiltzen duten ezagutzeko.

Hotjar-ek erabilitako cookie-ek iraupen desberdina izaten dute: batzuek 365 egun irauten dute eta beste batzuek saio bakar bat irauten dute. Hemen egin dezakezu klik informazioa baztertzea aukeratzeko, baldin eta Hotjar-eko zerbitzuak zuretzat erabilgarriak izango ez direla erabakitzen baduzu.

Cookie hori Recruit User Testers widget-a minimizatzen denean ere instalatzen da, eta gure webgunean nabigatzen duzun bitartean widget-a hala mantenduko dela ziurtatzeko ere balio du.

Informazio gehiago hemen: www.google.com/analytics/learn/privacy.html?hl=es

Cookie-en erabilera desgaitu

Erabiltzaileak hala nahi badu, nabigatzailearen cookie-ak onartzeari utz diezaioke, edo zerbitzu partikular baten cookie-ak onartzeari.

Nabigatzaile moderno guztiek cookie-en konfigurazioa aldatzen uzten dute. Doikuntza horiek, normalean nabigatzailearen menuaren “Aukerak” edo “Lehentasunak” atalean daude.

Erabiltzaileak edozein unetan desgaitu ahalko du webgune honetako cookie-en erabilera honako hauen bidez:

Fin del contenido principal