Saltar navegación. Ir directamente al contenido principal

EDP Open Innovation

Proiektu berritzaileak energiaren arloan

Comienza el contenido principal

EDPk nazioarteko lehiaketa bat atera du startup-entzat

EDP Open Innovation ekimena proiektu berritzaileen bila ari da energiaren alorrean.

EDPk energiaren sektoreko berrikuntzaren lehiaketarik handiena sortu du; izan ere, negozio-proiektu bat garatu nahi duten mundu osoko ekintzaileentzako hautagaitzak ireki ditu.

EDP Inovação eta Energía de Portugal sarien arteko fusioaren ondorioz, ekintzailetza teknologikoa babesteko programa berritu da, bai forma bai anbizio aldetik ere. Ardatzak energia izaten jarraitzen du, alegia, energiaren askotariko aldagaiak, informazioaren teknologiarekiko loturak barne; baina eremu geografikoa zabaldu egin da. Izan ere, Portugalen, EDP Espainian eta EDP Brasilen funtzionamendu-zentroak daudenez, EDP Open Innovation lehiaketa munduko edozein tokiko hautagairentzat irekiko da.

1go fasean, abuztuaren 31ra artekoan, 12 kategorietako batean edo hainbatean jasotako hautagaitzen proposamenak aztertuko ditu nazioarteko epaimahai batek. 15 proposamen onenak 2. fasera pasako dira, alegia, azelerazio-programa trinko batera, non talde parte-hartzaileek aurkeztutako ideiaren edo proiektuaren sendotasuna garatu edo frogatu beharko duten. Azelerazio-programa hori urrian egingo da, Lisboan, Fábrica de Startups erakundearen instalazioetan. Epe horretan lan praktikoa egingo da, non parte-hartzaileek lau bootcamp izango duten, FabStart metodoari jarraikiz, produktua edo ideia mundu errealean simulatzeko. Ondoren, Investment Pitch fasea burutuko da, azaroan, non 3 talde/startup finalista hautatuko diren; beren proiektua Lisboako Web Summit-eko EDPren standean azaltzeko aukera izango dute. Irabazleak 50.000 EUR-ko saria jasoko du.

Energía de Portugalek Expresso egunkariarekin landutako lankidetzari jarraituz, EDP Open Innovation mugarri bat da energiaren sektoreko mugak definitzen laguntzeko gai diren eragile berriak agerrarazten laguntzeko, sektore hori iraultza sakon batean murgilduta ari baita. EDP, berrikuntza-proiektu propioen bidez, sektoreko zenbait joera berriren aitzindaria da, esaterako, produkzio eoliko offshore edo hiri adimentsuak.

Aldi berean, I+G arloko nazioarteko itunetan parte hartu du eta hirugarrenen berrikuntzari laguntzeko plataforma bat ahalbidetu du, honako ekimen hauen bidez: EDP Open Innovation, EDP Starter eta EDP Ventures. 2020ra arte, 200 milioi euro inguru inbertitzea aurreikusten du I+G arloan, 2015eko abenduan COP 21 Klimaren gailurrean onartutako klima-aldaketa arintzeko bost konpromisoetako bat betetzeko. Inbertsio garrantzitsua izango da, hainbat ekimenetan banatuko dena, eta denek izango dute helburu bera, alegia, energia gero eta faktore garrantzitsuagoa izan dadila garapen jasangarriaren eremuan.

Fin del contenido principal