Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. EDPk Teatro EDP Gran Vía aurkeztu du

EDPEDPk Teatro EDP Gran Vía aurkeztu du

Eduki nagusiaren hasiera


EDPk Madrilgo Teatro EDP Gran Vía berria aurkeztu du, datozen hiru urteetan babestuko duena

Grupo Smedia-rekin izan duen lankidetzari esker, ikusleek sortzen dituzten emozioen energia neurtzeko eta energia hori energia elektroniko bihurtu eta besteekin partekatzeko gai den lehenengo antzokia bilakatu da Madrilgo Teatro EDP Gran Vía. Sistema baten (kontsola batean zentralizatutako ekipamendu akustiko baten) bidez egingo du, aretoan sortzen den energia jaso eta kilowatt/ordu bilakatuko dituenak, horiek gero erakundeei eta proiektu solidarioei emateko.

Ikusleek funtzio bakoitzean sortzen dituzten soinu guztiak (txaloak, goraipamenak, etab.) jaso eta mahai nagusi batera bidaliko dira, non aldaketak dezibeletan jasoko diren emanaldi guztian zehar eta sortzen diren unean bertan. Informazio hori emanaldian zehar geratuko da erregistratuta denbora errealeko irakurketekin, eta emanaldia amaitzen denean, lortutako dezibel-kopurua eta maila kilowatt/ordu bilakatuko da.

Babes horren bidez, energia konpainia honek kulturaren sustapenarekin duen konpromisoa berrindartzen du, garapen-motorra den heinean, baita hainbat proiektu solidariorekin duen gizarte-konpromisoa ere.

“Pertsonen energia” moduan definitu nahi dugu gure burua; horregatik, geure buruari galdetu genion nola jaso zitekeen antzoki baten moduko toki batean sortzen den energia guztia eta nola partekatu daitekeen energia hori ahalik eta pertsonarik gehienekin. Sistema berritzaile horri esker, Madrilgo Teatro EDP Gran Vía-ko ikusle bakoitza energia-iturri bilakatuko da besteentzat.” Hala azaldu du Vera Pinto Pereira-k, Grupo EDP-ko merkataritza-saileko kontseilariak.

Enrique Salaberría-k, Grupo Smedia-ko presidenteak, chonela hitz egin zuen akordio horren gainean: “EDP-k eta Smedia-k, biok ala biok, gure gizartea maite dugu, alegia, gure gizartearen kultura-adierazpenak, eta energia berri bat sortzea erabaki dugu elkarrekin, arte eszenikoen, plastikoen, gizartearen eta elkartasunaren energia, emozioen energia”.

Pertsonen energia energia elektriko bilakatuko duen lehenengo antzokia

Datozen hiru urteetan, Madrilgo Teatro EDP Gran Vía-n egingo diren emanaldien ondoren, zenbat energia sortu den ezagutu ahalko da zehatz-mehatz. Horrela, ikusle bakoitza energia-sortzaile bihurtuko da. Datu horiek antzokiko sare sozialetan argitaratuko dira. Gainera, antzokiko pantailen arteko batean emanaldi bakoitzaren ondoren sortutako kWh kopurua eta energia gehien sortu duten ikuskizunak agertuko dira.

El Jovencito Frankenstein”, une honetan Teatro EDP Gran Vía-n ematen ari diren ikuskizun musikalaren konpainia eta ekoizle arduradunek aukeratuko dute EDP-k zer GKE-ri edo proiektu solidariori emango dien musikal horren emanaldi guztietan lortutako kilowatt guztien batura.

Eduki nagusiaren bukaera