Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. EDPren bezeroek 89.200 euro eman dituzte guztira konpainiaren “puntu arduratsuak” ekimenaren bitartez.

EDPEDPren bezeroek 89.200 euro eman dituzte guztira konpainiaren “puntu arduratsuak” ekimenaren bitartez.

Eduki nagusiaren hasiera

EDPren bezeroek 89.200 euro eman dituzte guztira konpainiaren “puntu arduratsuak” ekimenaren bitartez.

Ekintza hori EDPren fidelizazio-programaren parte da eta bezeroei beren puntuak hainbat GKEri emateko aukera ematen die.

Aldi berean, EDP Fundazioak kopuru bereko ekarpena egiten du eta bi ekarpenen batuketarekin lortzen den dirua bezeroek aukeratzen dituzten erakundeen proiektu solidarioetara eta ingurumen-arloko proiektuetara bideratzen da.Emandako zenbatekoa 2016an emandako puntuei dagokiena da.

2016an, bezeroek 44.592.000 puntu eman zituzten guztira. Ondorengo taulan egiazta daiteke bezeroek egindako banaketa.

 CARITAS  30%
 CRUZ ROJA  22%
 COCINA ECONOMICA  20%
 FUNDACION SINDROME DE DOWN  8%
 PLANTACION DE ARBOLES  6%
 TELEFONO DE LA ESPERANZA  5%
 DYA  5%
 ENERGIA SIN FRONTERAS  3%

EDPk eta bere bezeroek erakunde horien proiektu eta jarduerekiko duten konpromisoa 2006. urtetik dator. Orduz geroztik, Fundazioak 350.000 euro baino gehiago eman ditu.

EDPren fidelizazio-programak puntuekin saritzen ditu bezeroak. Hainbat modutara lor daitezke puntu horiek: kontsumitutako kWh bakoitzeko, kontratu berriak egiteagatik, programan duen antzinatasunagatik edo konpainiaren programetan parte hartzeagatik. Bezeroek hainbat gauza lor ditzakete puntu horien truke: fakturan aurreztea, opariak, ekitaldi soziokulturaletarako sarrerak. Gainera, GKE bati ere eman diezazkiokete puntuak eta hala, "puntu arduratsu" bilakatuko lirateke.

Eduki nagusiaren bukaera