Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

EDPAholku eraginkorrak

Eduki nagusiaren hasiera

Tenperatura

  • Ireki itzazu barruko leihoak eta ateak gurutzatutako aireztapen naturala sortzeko
  • Finkatu ezazu okupazio-tenperatura jarduera-moten eta -premien arabera. 26 °C nahikoa izango da udan (UDA) behar den erosotasuna lortzeko, eta barruko tenperaturaren eta kanpokoaren artean inoiz ere ez da izan behar 12 °C baino gehiagoko aldea. Eta 20º C neguan (NEGUA)
  • Berrikusi itzazu isolamenduaren puntu eskasen isolamendua eta birdoitzea, bai sistema konstruktiboetan zein galdaretan eta gordailuetan.
  • Garbitu eta berritu ezazu aldizka zure aire girotuko sistema
  • Jar itzazu hozte-aparatuak aireztatutako guneetan eta eguzkiak ematen ez dion tokietan
  • Instalatu itzazu kanpoko toldoak udan eguzkiaren intsolazio zuzena saihesteko.
  • Ez ezazu energia tximiniatik behera bota. Aprobetxatu ezazu gasen beroa eta berreskuratu itzazu hondakin-beroak.

Argiztapena

  • Beharrezkoa ez den argiztapenaren erabilera saihestu ezazu (argiztapen gogorregia)
  • KEN EZAZU STAND-BY modua. Desentxufatu erabiltzen ez dituzun ekipamendu elektronikoak).
  • Aprobetxa ezazu argi naturala.
  • Ekipamendu ofimatikoen gaineko aholkuak.
  • Argiak itzali gehiago erabiliko ez badituzu.
  • Urtean bi aldiz lanparak eta luminariak garbitzeak kontsumoaren % 20 murrizten du, lanpara-kopuru txikiagoa instalatu behar baita.

Motorrak

  • Egin itzazu mantentze-lan eta garbiketa egokiak.
  • Erabili ezazu programatutako abiatze sekuentzial bat.
  • Ordeztu itzazu gaindimentsionatutako eta eraginkortasun baxuko motorrak eta ekipamenduak, egokiagoak diren beste batzuekin.

Ekipamendu informatikoen gaineko aholkuak

  • Itzali ezazu ordenagailua, ordubete baino gehiagoan lanean ari ez bazara.
  • Erabili ezazu “energia aurreztu” modua, energia elektrikoaren % 60 gutxiagora arte kontsumitzeko.
  • Inprimatzaile edo fotokopiagailu berriak jartzen badituzu, aukeratu “energia aurreztu” modua duena.
  • Fotokopiagailua eta inprimatzailea itzali egin behar dira gauean eta asteburuetan.

Eduki nagusiaren bukaera