Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

EDPEguzki-instalazioak

Eduki nagusiaren hasiera

Sarean konektatzeko sistema fotovoltaiko (SKSF) batek eguzkiaren energia aprobetxatzen du energia elektriko bihurtzeko eta hori sare konbentzionalera eramateko, horrekin konektatuta dagoen edozein erabiltzailek erabili dezan.

Araudiaren arabera, Espainian edozer interesatuk produzitu dezake elektrizitatea, eguzkiaren energia oinarri hartuta. Azkenean, garapen iraunkorra ekimen partikularren bidez bultzatu daiteke, eguzkiaren energia aprobetxatuz energia modu garbiagoan ekoiztu dadin. Orain, herritarrak bere familiabakarreko etxebizitzan, auzokoen komunitateak, enpresek edo hala nahi duten beste entitateek sarera konektatutako eguzki-instalazioa izan dezakete. Ez da ahaztu behar horrelako ekimenek eskatzen duten irudi korporatibo ona, ingurumenarekin gero eta sentsibilizatuagoa den gizarte batean.

Azkeneko urteetan, jarduera fotovoltaikoaren eremuan, sare elektrikora konektatutako sistemek izan dute hedapenik handiena. Aplikazio-mota horiek maila handian zabaldu ahal izateko, berariazko ingeniaritza garatu behar izan da, zeinaren bidez, alde batetik, bere diseinua eta funtzionamendua optimizatu ahal izan baita, eta bestetik, sistema elektrikoaren multzoan izan duen inpaktua ebaluatu ahal izan da, beti ere sistemen integrazioa zainduz eta inguruko arkitektura eta ingurumena zainduz.

Sistema fotovoltaikoek duten fidagarritasun handia eta iraupen handia nabarmendu behar da. Bestetik, ez dute ia mantentze-lanik behar eta instalatzeko oso sinpleak eta errazak dira. Gainera, instalazio horien modularitate handiari esker, proiektuak modu mailakatuan gauzatu daitezke eta erabiltzaile bakoitzaren premietara egokitu daitezke, bere premien eta baliabide ekonomikoen arabera.

Eguzki-energia termikoak ura edo beste hainbat fluido berotzen du eguzkiaren erradiazioa bero bihurtuz. Eraginkorra da, etxeko ura berotzeko behar den energiaren % 70era arte aurreztu baitaiteke ondo dimentsionatutako instalazio batean, eta kostuak murrizteko aukerarik onena da.

Eguzkia atzemateko sistemek ezin dute beti erabiltzen diren zerbitzuaren % 100 bermatu, bereziki eguzki-erradiazio baxuko egoeretan. Horregatik, sistema termiko konbentzionalekin konbinatzen dira. Gas naturala aukerarik onena da laguntza-energia gisa; izan ere, ingurumenean inpakturik gutxien duen erregai fosila da, eta CO2 isurpen gutxien sortzen duena da.

Abantailak

  • Energia garbia da, atmosferara CO2-rik ez baitu isurtzen.
  • Ingurumenarekin erantzukizun soziala sustatzen laguntzen du.
  • Eguzki-instalazioak eraikinaren sailkapena hobetzen laguntzen du, bere energia-eraginkortasunaren arabera.
  • Mantentze-lan minimoa behar du; prebentziozko berrikuspenak behar ditu soilik.
  • Hainbat irtenbide existitzen dira sistema eraikinean erraz integratu ahal izateko.
  • Laguntza hori bateragarria da energiaren hornidura-iturri guztiekin.
  • % 70era arte aurreztuko duzu zure energia-fakturan.

Eduki nagusiaren bukaera