Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Enpresak eta bezero garrantzitsuak
  4. Gasa eta elektrizitatea
  5. Prezioak
  6. Merkatu librea - Informazio gehiago

EDPMerkatu librea - Informazio gehiago

Eduki nagusiaren hasiera

Merkatu-prezioa

Gero bezeroari saltzeko EDPk Merkatu Librean eskuratzen duen elektrizitatearen prezioak hainbat osagai ditu:

  • Handizkako Merkatuan (Pool) energiak duen prezioa, ordu oro aldatzen dena, eta energia elektrikoaren produzitzaileen salmenta-eskaintzak merkatuko eskariarekin berdintzen direnean ateratzen dena..
  • Produkzio-unitate bakoitzak sistemari benetan ematen dion potentzia-garantia epe ertainean nahiz luzean eta programazio-epealdi bakoitzean instalazioak duen erabilgarritasunaren eta teknologiaren arabera definituko dena, eta prezioa sistemaren epe luzerako ahalmen-premien arabera definituko zaiona.
  • Energia produzitzeko zerbitzu osagarriak kontsumitzailearentzako hornikuntza egokia bermatzeko beharrezkoak direnak. Zerbitzu horiek sistemaren frekuentzia eta tentsioa kontrolatzeko izaten dira.
  • Garraio eta banaketako sarean izandako garelak eta funtzionamendu-erregimen normalaren alterazioengatik sortutako kostuak. Galera horiek tarifatuta daude eta hornikuntzaren konexioko tentsioaren mende egoten dira.
  • Erregelamenduan ezarritako sarrerako tarifak edo bidesariak egarraio eta banaketako jardueren ordainsaria finkatzen dutenak, instalazioetako inbertsio-, eragiketa- eta mantentze-kostuak eta jarduera bideratzeko beharrezkoak diren bestelako kostuak kontuan izanda.
  • Beste hainbat zenbateko, hala nola, Luzamendu nuklearragatik eta Elektrizitatearen gaineko zergagatikaplikatzen direnak.

Beraz, energia elektrikoaren amaierako prezioan eragina izango dute elementu hauek:

  • Kargaren kurba edo bezeroaren orduko kontsumoaren profila pool-eko energiaren kostua, potentzia-garantia eta zerbitzu osagarriak erabakitzen dituena.
  • Hornikuntzaren tentsioa qgaleren koefizientea zehazten duena, eta potentzia kontratatuarekin batera sarrerako tarifaren balioa definitzen duena.

EDPk bere gain hartzen ditu merkatu-prezioaren osagaien aldakortasunetik eratorritako arriskuak (pool-aren hegakortasuna, araudiaren aldaketak, etab.), enpresa bezeroari arrisku hori minimizatzen laguntzeko prezio egonkorren formulen bitartez.

Eduki nagusiaren bukaera