Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

EDPSarbide-tarifa

Eduki nagusiaren hasiera

Gasa

Tarifa hauek aplikatuko zaizkie prezio libreko hornidura kontratatuta daukaten bezeroei.

Prezioan sartzen dira merkatuko gasaren kostuaren osagai guztiak, hau da:

  • Gasa nazioarteko hornitzaileei erostea eta Espainiara inportatzea gasbide edo itsasontzi bidez (gas likidotua).
  • Gasa bezeroarengana helarazteko behar diren instalazioen erabileraren kostuari dagozkion sarrerako tarifak edo bidesariak:
    • Birgasifikazioaren bidesaria.
    • Garraio eta banaketaren bidesaria: Kapazitate-erreserbaren sariak (KES) eta kondukzio-sariak (KS) osatua.
    • Zisterna-deskargaren bidesaria (GNL denean bakarrik).
    • GNL itsasontzietara pasatzearen bidesaria (GNL denean bakarrik).
    • Itsasontzi-deskargaren bidesaria (GNL denean bakarrik).
    • Nazioarteko konexioetatik sartzeko bidesaria.
    • Lurpeko biltegiratzearen kanona.
    • GNL biltegiratzearen kanona: Birgasifikatzen denean bakarrik aplikatuko da .
  • Neurketa-ekipoaren alokairua eta BEZa.

Elektrizitatea

Merkatu liberalizatuan kontratatzea aukeratzen duten bezeroek, komertzializatzaile batekin, EDP bezalako batekin, kontratatu ahal izango dute hornidura, azken errekurtsoko tarifaz bestelako prezioan.

Bezero horien fakturazioa komertzializatzailearekin kontratatutako prezioaren arabera egingo da, eta prezio horretan sartu ohi dira merkatuko energiaren kostuaren osagaiak:

  • Elektrizitatea Pool-ean erostea.
  • Garraioko eta banaketako sareak erabiltzearen bidesariak edo sarrerako tarifak. Osagai hauek dituzte: potentzia-saria, energia-saria eta erreaktiboaren osagarria.
  • Neurketa-ekipoaren alokairua eta zergak (Energia-zerga eta BEZ).



Kontsulta itzazu elektrizitate sareetako sarbide-tarifen tarifa denboraldiak

Hau ere interesatuko zaizu

Eduki nagusiaren bukaera