EDPk berogailuaren, etxeko ur beroaren eta klimatizazioaren instalazio zentralizatua egunean jartzen laguntzen dizu. Eta instalazio bakoitza ezberdina denez, zure kasua aztertuko dugu eta irtenbiderik onena eskainiko dizugu zerbitzurik onena erabiltzen has zaitezen, kezkarik gabe, profesionaltasun handienarekin eta ingurumena zaintzen.
Azterketa tekniko bat egin ondoren, EDPk aurrekontu xehea eta eskaintza pertsonalizatu bat emango dizu inolako konpromisorik gabe.
Zure instalazioen aldaketa kudeatzeaz arduratzen gara, lege-izapideak barne.
Zure instalazioak berrituz gero, Energia Egiaztagiria emango dizugu eraikin osorako
Gas naturalera horrela egokituz gero, energiaren kontsumoa gutxienez % 30ean hobetzen da, eta era berean, atmosferara egiten diren partikula kutsagarrien isurpenak nabarmen murrizten dira.
Berrikuntza eta teknologia edp-k egokitutako instalazioetan
Instalazio bakoitzarentzako diseinua eta ezaugarriak eraikin bakoitzaren baldintza termikoen eta eraikuntzaren arabera.
SCADA sistemak Telegestio eta Kontrol sistema osoa jasotzen du, EDP-ren webgune propio bateko domeinu baten bidez.
Teknologia eraginkorragoa eta errendimenduzko ratio hobeak dituena jasotzen duten galdarak.
Abantaila handiagoko energia: gas naturala
Instalazioak gauzatzea oso erraza da eta exekuzio-kostu murritza du.
Ez da erregaiaren biltegiratze, zarata edo muntaketa konplexurik existitzen; izan ere, erregaiaren prezioa baxua eta oso egonkorra da.
Energia garbia da, sufrearen eta partikulen elementu solidoen isurpenik gabe.
Instalazioak oso eraginkorrak dira eta bizitza baliagarri handia dute.
Gas naturala erregai gisara erabili ahal izateko, administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ematen ditu.
EDPko bezeroentzako azken abantailak
Oinarrizko energiaren kontsumoa erabat murrizten du
Gasoliotik Gas Naturalera > % 25eko aurrezpena
Ikatzetik Gas Naturalera > % 40eko aurrezpena
Murrizketa oso garrantzitsua erregaiaren urteko fakturazioan.
Ingurumen aldetik, gas naturalaren instalazioa askoz ere eraginkorragoa da.
Ekipamendu zaharren zaharkitzeagatik egin beharreko mantentze-lanen kostu altuak saihesten dira.
Instalazio termiko, elektriko eta erregaiaren erabilera osoa modernizatu eta legalizatu egiten da.
Gas naturalaren instalazioak ematen duen segurtasuna, Indarrean dagoen araudiaren zenbait protokolo zorrotzen arabera.
Matxurengatik egin beharreko mantentze-lanen kosturik ez dago.