Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

EDPArgiztapen eraginkorra

Eduki nagusiaren hasiera

Azkeneko urteetan, LED teknologiadun argiztapena aukera tekniko eta ekonomiko sinesgarriagoa eta energia-eraginkortasun handiagokoa bihurtu da argiztapen konbentzionalaren aurrean.

Hasiera batean, LEDak hainbat muga (argi-eraginkortasun baxua potentzia-unitate bakoitzeko) eta eragozpen izan zituen, besteak beste prezio altua zuelako teknologia tradizionalen aldean. Hala ere, egun, LEDa edozer premiaren eta irtenbideren aurrean lehiatu daiteke, hala nola lanpara fluoreszenteen zein HID lanparen (halogenuro metalikoen) aurrean.

LED teknologiaren garapenaren ondorioz, egun garrantzia handiko hainbat lehiakortasun abantaila ditugu, besteak beste: ia erabilera eta irtenbide konbentzional guztientzako aplikazioak, energia-kontsumoaren ia % 80era arteko murrizketa eta LED lanparen bizitza baliagarriaren iraupena; izan ere, 50.000 ordu baino gehiagoko funtzionamendua dute, eta ekipamendu konbentzionalak birjartzearen kostuaren aurrean asko aurrezten dute.

Horregatik guztiagatik, Grupo EDPn aspalditik eskaintzen ditugu energia-eraginkortasuneko irtenbideak argiztapenean, eta teknologia konbentzionaleko lanparen ordez LED lanparak jartzen ditugu.

Produktuaren abantailak egiaztatu ondoren, Grupo EDPk LED teknologia ezartzea eskaintzen die bere bezeroei Bizilekuetako (garajeetako, eskaileretako, eta abarreko) edo Zerbitzu Sektoreko (barne argiztapena - eraikinetako kanpoaldeak) Bezeroen instalazio komunetan, ez baitu obrarik behar, eta inbertsioa azkar berreskuratzen baita (normalean, 2 urte baino gutxiagotan). Grupo EDPk arreta berezia eskaintzen dio alderdi horri, eta energia-eraginkortasuna hobetzeko bere helburuak betetze aldera, sistema hori ezartzen laguntzen du Bezeroak hasieran ordainketarik egin behar izan gabe.

Teknologia hori iraunkorra da eta hainbat abantaila ditu beste energia-iturri batzuen aldean, besteak beste:

  • Energia-kontsumoa murrizten du teknologia konbentzionalek ematen duten errendimendu bera lortzeko.
  • Lanpara konbentzionalek baino 10 aldiz bizitza baliagarri handiagoa du.
  • Ingurumen-babesa: ez du merkuriozko edo berunezko.
  • Ez du interferentzia elektromagnetikorik sortzen.
  • Osasungarritasuna: ez du ez erradiaziorik, ez izpi ultramorerik, ez infragorririk isurtzen.

Eduki nagusiaren bukaera