Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

EDPMantentze lanak

Eduki nagusiaren hasiera

Instalazio zentralizatuen mantentze lanak

EDPn zentralizatutako ekipoen eta instalazioen mantentze-lan prebentiboez eta arruntez arduratzen gara, zuzen funtzionatzen dutela bermatzeko eta horien errendimendua optimizatzeko.

Jarduera horiek Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduan (EITE) jasotako exijentziei jarraiki beteko dira.

EDP instalazioaren berme osoa

Gas naturaleko instalazioaren funtzionamendua hasten den unetik, EDPk bere bezeroei bermatzen die ez dutela inolako galera ekonomikorik izango instalazioan matxurak izateagatik.

Gas naturaleko instalazio zentralen berrikuntzaren azkeneko teknologiari esker, BERME OSOA eman dezakegu gutxienez 10 urtetan komunitateetako gure instalazio zentraletan.

Instalazioaren mantentze-lan termikoa

EDPk prebentziozko mantentze-lan programa bat egingo du hilero, Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduaren arabera.

  • Bero-sorgailuen, bulkatzeko ponparen, trukagailuen, kontrol-sistemaren, eta abarren eraginkortasuna egiaztatzea, instalazioaren errendimendu globala instalazioaren proiektu-marjinen barruan izan dadin. Horretarako, gainera, tenperaturen, jauzi termikoen eta banaketaren galera termikoen datuak hartuko dira hilero.
  • EDPk galdaren errekuntzaren ebaluazioa egiten du hilero, eta balio horiek EITEren arabera erregistratzen ditu.
  • Hobekuntza-planak edo aldaketak egiten ditu instalazioan, eraikinaren energia-eraginkortasuna hobetzeko.
  • Berogailuen edota etxeko ur beroaren sorgailuen sarrera- eta irteera-tenperaturak.
  • Lokalaren giro-tenperatura
  • Errekuntza-gasen tenperatura.
  • Errekuntza-produktuen CO eta C02 edukia.
  • Galdararen kearen kutxako tiroa.
  • Galdararen ke-zirkuituak egiaztatzea eta garbitzea.
  • Galdararen eta erregailuaren estankotasuna egiaztatzea.
  • Galdaren azterketa orokorra.
  • Galdara eta erregailua garbitzea.
  • Ur-mailak egiaztatzea zirkuituetan.
  • Segurtasun-balbulen akatsak egiaztatzea.
  • Galdaren espantsio-ontziak aztertzea.
  • Ponpak eta haizagailuak aztertzea.
  • Etxeko ur beroa prestatzeko sistema aztertzea.
  • Instalazioa isolatzeko sistema aztertzea.
  • Kontrol- eta erregulazio-sistema.
  • Sua itzaltzeko ekipamenduak kontrola.
  • Uraren, gasaren eta energia erabilgarriaren kontagailuen baloreak hartzea

Eduki nagusiaren bukaera