Saltar navegación. Ir directamente al contenido principal

Aholku eraginkorrak

Consume energía de forma responsable

Comienza el contenido principal

 

  • Ireki itzazu barruko leihoak eta ateak gurutzatutako aireztapen naturala sortzeko.
  • Ezarri ezazu okupazio-tenperatura jarduera-moten eta -premien arabera. 226 °C nahikoa izango da udan behar den erosotasuna lortzeko, eta barruko tenperaturaren eta kanpokoaren arteko aldea inoiz ere ez da izan behar 12 °C baino gehiagoko udan, eta 20ºC baino gehiagokoa neguan.
  • Berrikusi ezazu isolamendua eta birdoitu itzazu isolamenduaren puntu urriak, bai sistema konstruktiboetan zein galdaretan eta gordailuetan ere.
  • Garbitu eta berritu ezazu aldizka zure aire girotuko sistema.
  • Jar itzazu hozte-aparatuak aireztatutako guneetan eta eguzkiak ematen ez dion tokietan.
  • Instalatu itzazu kanpoko toldoak udan eguzkiaren intsolazio zuzena saihesteko.
  • Ez ezazu energia tximiniatik behera bota. Aprobetxatu ezazu gasen beroa eta berreskuratu itzazu hondakin-beroak.

 

  • Beharrezkoa ez den argiztapenaren erabilera saihestu (argiztapen gogorregia).
  • Kendu STAND-BY modua: entxufea atera erabiltzen ez dituzun ekipamendu elektronikoei.
  • Aprobetxa ezazu argi naturala.
  • Argiztapen on batek langilearen erosotasuna eta segurtasuna handitzen ditu.
  • Argiak itzali gehiago erabiliko ez badituzu.
  • Urtean bi aldiz lanparak eta luminariak garbitzeak kontsumoaren % 20 murrizten du, lanpara-kopuru txikiagoa instalatu behar baita.

 

  • Egin itzaz mantentze-lan eta garbiketa egokiak.
  • Erabili programatutako sekuentzia-abiatzea..
  • Ordeztu itzazu gaindimentsionatutako eta eraginkortasun baxuko motorrak eta ekipamenduak, egokiagoak diren beste batzuekin.

 

  • Itzali ezazu ordenagailua, ordubete baino gehiagoan lanean ari ez bazara.
  • Erabili ezazu “energia aurreztu”, modua, energia elektrikoaren % 60 gutxiagora arte kontsumitzeko.
  • Inprimatzaile edo fotokopiagailu berriak jartzen badituzu, aukeratu “energia aurreztu” modua duena.
  • Fotokopiagailua eta inprimatzailea itzali egin behar dira gauean eta asteburuetan.

Fin del contenido principal