Saltar navegación. Ir directamente al contenido principal

Energia-eraginkortasuna

Zer da, zerbitzuak, araudia...

Comienza el contenido principal

Aurreztu energia-kontsumoa zure benetako premietara egokituz

Zure energia-kontsumoa optimizatu energia-galerak gutxitzen dituzten neurriak ezarriz.

Etxebizitzak1.500Kalifikazio energetikoa hobetu duten etxebizitzak

Argia23%Aurreztutako kontsumoa (kWh) eraginkortasun-proiektuengatik

CO226.409Saihestutako CO2 tonak

Aurrezpena3,3Saihestutako milioika euroko gastua energian

Energia-eraginkortasunaren abantailak

  • Energia-gastuak murrizten dira etxeetan eta enpresetan.
  • Hortaz, produkzio-kostuak murrizten dira, enpresen lehiakortasuna hobetuz.
  • Kanpoko energiarekiko menpekotasuna murrizten da, gaur egun, Espainian, % 80 baino gehiagokoa dena.
  • Energia-horniduraren segurtasuna areagotzen da.
  • Baliabide naturalen kontsumoa murrizten da.
  • Baliabideak ustiatzearekin lotutako ingurumenaren narriadura murrizten da.
  • Berotegi-efektuko gasen eragina murrizten da.

Estrategia eta helburuak

Espainiak, Europar Batasuneko kide gisa, estrategia eta helburu komunak onartzen ditu.*

Estrategia hau zenbait konpromisotan zehaztu da:

  • Berotegi-efektuko gasen isurpenak % 20 murriztea (1990eko mailekin alderatuta).
  • Energiaren kontsumoa % 20 murriztea energia-eraginkortasuna sustatuz.
  • Kontsumitutako lehen mailako energiaren % 20 iturri berriztagarrietatik lortu behar da.

* 2007ko klima eta energiarako esparruaren helburuak dira, Europar Batasunak 2020rako lortu behar dituenak. 

2020 Horizontea

  • Garraiobideetan energia berriztagarriak erabiltzeko konpromisoa.
  • Eraikinetan kontsumoa murrizteko konpromisoa.

2014an, 2030 Horizonterako helburuak handitu eta doitu ziren, zehazki, banakapen honekin:

  • Gutxienez, % 40 murriztea berotegi-efektuko gasen isurpenak (1990eko mailekin alderatuta).
  • Gutxienez, % 27ko energia berriztagarrien kuota.
  • Gutxienez, % 20 hobetzea energia-eraginkortasuna.

2030 Horizontea

EDP Taldearen joera eta konpromisoak

Klima-aldaketaren aurkako borroka globala etengabe aldatzen diren nazioarteko akordioetan islatzen da.  

EDPn, borondatez eta irmoki parte hartzen dugu borroka honetan eta banakako zenbait konpromiso hartzen ditugu gure gain: 

  • CO2ko isurketa espezifikoak % 75 murriztea 2030ean (2005arekin alderatuta).
  • Jatorri berriztagarriko elektrizitatearen produkzioa areagotzen laguntzea, 2020an instalatutako potentziaren % 75a gaindituz.
  • Gure bezeroen eskura jartzea energiaren azken erabileran eraginkortasun handiagoa sustatzen duten produktu eta zerbitzuak, 2020ra arte metatutako TWh bat baino gehiagoko aurrezpena lortuz (2014arekin alderatuta).
  • Teknologia garbien, energia-eraginkortasunaren eta sare adimendunen ikerketa- eta garapen-prozesuak sustatzea, 2020ra arte 200 milioi euroko inbertsioa eginez.
  • Kontagailu adimendunen instalazioa hedatzea Iberiar Penintsulako BTren bezeroen % 90era 2030era arte, zehazki, sare adimendunen erabileraren esparruan.

Behin betiko aurrezpenaren gakoa da kWh-en kontsumoa murriztea.

ERAGINKORTASUN-ZERBITZUAK KONTSULTATU

Enpresaren eraginkortasuna areagotu duten enpresen adibideak kontsultatu. 

ERREFERENTZIAZKO PROIEKTUAK EZAGUTU

Araudia EAOean argitaratuta dago 2000. urtetik.

ARAUDIA KONTSULTATU

EDPren argitalpenak 

Energia-eraginkortasuneko azken argitalpenak kontsultatu. 

Erdi-tentsioko instalazioetako arriskuak eta larrialdi-neurriak identifikatzea

Erdi-tentsioko instalazioei datxezkien arriskuen identifikazio-dokumentua:  Eraldaketa-zentroak, sekzionamendu-zentroak edo aire zabaleko zentroak. 

FITXATEGIA DESKARGATU

Gas naturaleko instalazioetako arriskuak eta larrialdi-neurriak identifikatzea

Gas naturaleko instalazioei datxezkien arriskuen identifikazio-dokumentua: Gas naturala arautzeko eta neurtzeko instalazioak eta gas naturaleko kontsumoko instalazio industrialak oro har.

FITXATEGIA DESKARGATU

Fin del contenido principal