Saltar navegación. Ir directamente al contenido principal

Comienza el contenido principal

Argiztapen eraginkorra

Murriztu zure gastuak kostu gehigarririk gabe.

Neurrirako argiztapen eraginkorreko proiektu bat eskaintzen dizugu

% 70era arte aurreztu dezakezu kontsumitutako energian, eta aldi berean, argiaren erosotasun-maila bermatu instalazioetan.

Abantailak

  • Soluzioa giltza eskura.
  • % 70era arte aurrezteko aukera argiztapenaren kontsumoan.
  • Energia-fakturaren eta mantentze-lanen kostuen murrizketa; horrela, soluzio horri esker, aurrezpenek inbertsioa ordaintzen dute.
  • CO2 emisioak murrizten laguntzea.

Zer hartzen du barne?

  • Argiztapen eraginkorreko instalazioaren diseinua, azterketa luminoteknikoak erabiliz.
  • Soluzioa hornitzea, instalatzea eta martxan jartzea.
  • Obra osoaren berme integrala.
  • Hainbat negozio-ereduk ordaintzeko erraztasunak barne hartu ditzakete.

 

Bost aholku argiztapen eraginkorrerako

  • Aukeratu osagaiak: Argiztatu beharreko lokalaren premien arabera.
  • Aprobetxa ezazu argi naturala: Energia elektrikoaren kontsumoan murrizketa nabarmenak lortuko dituzu.
  • Erabili: Erregulazio- eta kontrol-sistemak, esaterako, etengailuak, mugimendu- eta presentzia-detektagailuak eta zelula fotosentikorrak.
  • Kudeatu instalazioen mantentze-lanak: % 50era arte aurrezten lagunduko dizu, denboraren eta zikintasunaren ondorioz argi-fluxua jaistea saihestuz.
  • Lor ezazu instalazio eraginkor bat: Argiztapena zure premietara egokituz. Aurrezpena eta giro erosoagoak lortuko dituzu.

Arrakasta-kasua

  • Kontsumoa: 1.400.000 kW orduko/urtean.
  • Soluzioa: Led ekipamendu eraginkorrak eta egiaztapen- eta neurketa-sistema bat instalatzea.
  • Inbertsioa:  EDP arduratuko da hasierako inbertsio osoaz, bere betearazpenaz, muntaketaz eta martxan jartzeaz.

Proiektuaren balioa guztira: 86.000 €

Energiaren urteko faktura: 168.000 €

Kontratuaren iraupena:
24 hilabete

Urteko aurrezpenak:
75.000 €

Proiektuaren itzulera:
urte 1 año (gutxi gorab)

Kudeaketa honen datuak EDP Energiak edo / eta EDP Comercializadora enpresak tratatuko dituzte. RGPD eskubideak edozein unetan erabil ditzakezu. Begiratu gure Pribatutasun politika

Fin del contenido principal