Saltar navegación. Ir directamente al contenido principal

Comienza el contenido principal

Goi-tentsioko mantentze-lan elektrikoa

Ondo mantendutako instalazio bat instalazio seguruagoa eta eraginkorragoa da

Hau da EDPren zerbitzua zure Transformazio Zentroaren mantentze-lanerako

Gure mantentze-lan integralaren zerbitzuari esker, zure instalazioak lege-baldintzak beteko ditu eta funtzionamendurako egoera onean mantenduko da, behar gabeko arazo teknikoak eta gainkostuak saihestuz.

Abantailak

  • Saihestu planifikatu gabeko hornidura-etenaldiak.
  • Bermatu indarreko araudiak betetzen direla.
  • Luzatu ekipamenduen eta instalazioen bizitza baliagarria.
  • EDPren ekipamendu-biltegia eskuragarri izan.

Zer barne hartzen du?

  • Urteko prebentziozko mantentze-lanak:
    • Aparatu elektrikoak eta lurrak aztertzea.
    • Pasoko eta kontaktuko tentsioen neurketa.
    • Transformazio Zentroen garbiketa.
    • Olioaren lagin-hartzea eta zurruntasun dielektrikoaren neurketa.
    • Egoeraren txostena bidaltzea eta hobekuntzak proposatzea.
  • Hiru urtean behingo nahitaezko ikuskaritza elektrikoa: Ikuskaritza bideratzea Baimendutako Kontrol Erakunde baten bidez.
  • 24 orduko laguntza teknikoa:
    • Telefono-arreta egunaren 24 orduetan eta asteko zazpi egunetan.
    • Matxuren ondoriozko esku-hartzeak 3 orduren barruan egitea, desplazamendua eta zerbitzuaren lehenengo ordua barne.
    • Horniduraren birjarpena, beti ere, egingarria eta segurua bada.
    • EDPren ekipamenduen biltegia bezeroari eskuragarri jartzea.
  • Gestión de la energía: Área Privada à Acceso web a toda la información relativa a los suministros energéticos.

Gainera, aprobetxatu berariazko zerbitzu hauek

  • Mantentze-lan zuzengarria:Berariazko aurrekontuaren araberako eta prebentziozko mantentze-lanen, ikuskaritzaren edo laguntza teknikoaren zerbitzuen ondoriozko hornidurak eta lanak egitea.
  • Mantentze-lan prediktiboa (termografia): Instalazio elektrikoetan puntu beroak hautematea, termobisio-tekniken bidez.
  • Olioen azterketa eta tratamendua:
    • Mantentze-lanen azterketako laginak hartzea.
    • Analisia.
    • Tratamenduak (iragazpena, birsorkuntza edo ordezkapena).
  • Ekipamenduak kentzea eta suntsitzea:Ekipamenduak modu homologatuan kentzea, garraiatzea eta suntsitzea.
  • Energia-ekipamenduak hornitzea eta alokatzea:
    • Hornidura eta instalazioa berariazko aurrekontuaren arabera.
    • Neurketa, potentzia eta beste hainbat transformadore alokatzea.
  • Potentzia-faktorea hobetzea: Potentzia-faktorearen hobekuntza aztertzea. Neurketa egitea in situ, aktiboaren, erreaktiboaren eta harmonikoen eskaera egiaztatzeko, eta hobekuntza-proposamena egitea.

ESKATU

Era berean, honako telefono-zenbaki honetan ere informa zaitezke: 900 907 005

 

Fin del contenido principal