Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

Inicio del Menú Secundario

Fin del Menú Secundario

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Etxebizitzak

EDPEtxebizitzak

Eduki nagusiaren hasiera

AECCk minbizia ikertzeko plan bat bultzatu du, % 70eko biziraupen-tasa lortzeko

Letizia erreginak Minbiziaren Ikerketarako Munduko Egunaren ekintza nagusia zuzendu zuen

Asociación Española Contra el Cáncer (AECC) elkarteak, (euskaraz, Minbiziaren aurkako Espainiako elkarteak) Minbiziaren Ikerketarako Plan Nazional bat eskatu du, 2030ean eta bost urteko epean % 70eko bataz besteko biziraupena lortzeko. Urtero irailaren 24an egiten den moduan, elkarteak Minbiziaren Ikerketarako Munduko Egunean (ingelesez WCRD) azaldu zuen Espainiak horrelako programa bar behar duela; izan ere, biziraupen-tasa handiagoa lortzeaz gain, herrialdeko ekonomia indartzen lagunduko luke, I+G+b bultzatuz, eta minbiziaren aurrean konpromisorik handiena duten estatu modernoen artean jarriko luke Espainia.

WCRD 2019-ren ekitaldi nagusian, Letizia erreginak, AECCren ohorezko presidenteak, honako hau adierazi zuen: “gaurko eta biharko ikerketarekin talentu gaztea eta konprometitua atxiki behar da. Hori dela eta, izugarri garrantzitsua da Minbizia Ikertzeko Plan Nazionala inplementatzea, egonkortasuna emateko eta 2030ean minbiziaren biziraupena % 70ekoa izatea lortzeko helburua bete dadin.

Bestetik, Ignacio Muñoz Pidal, AECCko eta AECCko Fundazio Zientifikoko presidenteak, Minbiziaren Ikerketarako Plan Nazional bat eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta honako hau adierazi zuen: “Gure herrialdeak ahalegin handiagoa egin beharko luke minbiziaren ikerketan; hori soilik lortuko da Estatuko itun batekin, non aktore guztiak koordinatuko diren epe erdiko ikuspegi bat lortzeko eta lehentasun batzuk zehazteko”. Gainera, AECCko presidenteak honako hau gogorarazi zuen: milioi erdi sinadura baino gehiago lortu ditugu Espainiako biztanleriaren artean, gizarte zibilaren ordezkari diren Minbiziaren Ikerketarako Espainiako Elkartearekin (ASEICA) batera; sinadura horiek hurrengo Gobernuko presidenteari emango dizkiogu Plan hori martxan jar dezan”.

Bost funtsezko puntu

Plan horrek gutxienez bost puntu jaso behar ditu helburu horiek 2030ean lortzeko:

  • Azkeneko 10 urteetan egindako inbertsioa gutxienez bikoiztu egin behar da; izan ere, 1.550 milioi eurokoa izan da, eta 2030ean, 3.000 eurokoa izan beharko litzateke
  • Talentu ikertzailea indartu behar da ikertzaile gazteei berariazko laguntza emanez. Espainian egiten den ikerketa herrialdeko errealitate epidemiologikora egokitu behar da
  • Minbiziaren gaineko berrikuntza bultzatu behar da, eta ondorioz, ikerketaren azkeneko faseetan izaten den basamortu-egoera murriztu behar da.
  • Entsegu kliniko ez komertzialak indartu behar dira.

Informazio hori hedatzeko, EDPk eta AECCk akordio bat lortu dute, kolaboratzaileen artean hainbat gaixotasunen aurkako prebentzio-neurriak zabaltzen laguntzeko. Elkarte honen albisteen eta eguneroko ekintzen gainean gehiago jakin nahi izanez gero, sar zaitez hemen: webgune hau.

Eduki nagusiaren bukaera