Saltar navegación. Ir directamente al contenido principal

Alta berria

Kontratatu orain zure etxerako gasa eta elektrizitatea

Comienza el contenido principal

Zure hornidura berriarentzako behar duzun guztiarekin lagunduko dizugu

  • Kontratuaren titularraren datuak: Izen-abizenak, telefonoa, posta elektronikoa eta NAN/Pasaportea/AIZ.
  • Argiaren eta/edo gasaren hornidura berriaren helbidea.
  • Argiaren eta/edo gasaren HPKU kodea:

    Zer da? Hornidura Puntuaren Kode Unibertsala da. Zure hornidura hainbat konpainiaren (banatzaileen edo merkaturatzaileen) artean identifikatzeko balio du kode horrek. ES hizkiekin hasten da, eta ondoren, letrekin eta zenbakiekin osatutako 20 digitu ditu argiaren kasuan, eta 22 gasaren kasuan. Zure fakturan ikus dezakezu. Ez da inoiz aldatzen.

    HPKU kodearen adibidea:

    HPKU kodearen adibidea
  • Instalazio Elektrikoaren Ziurtagiria:

    Zer da? IEZ edo Buletin moduan ere ezagutzen da. Elektrikari ofizial baimendu batek emandako dokumentu bat da, non ziurtatzen den instalazioak hornidura emateko behar diren baldintza guztiak betetzen dituela. Instalazioaren ezaugarriak islatzen ditu (esaterako, kontratatu dezakezun potentzia maximoa).

    Buletin bat beharko duzu:
    • Hornidura elektrikoa kontratatzen duzun lehenengo aldian.
    • Zure instalazioak 20 urte baino gehiagoko antzinatasuna badu.
    • Zure egungo Buletinean baimentzen den potentzia maximoa baino gehiago kontratatu nahi duzunean.
  • Kontratatu beharreko potentzia.
  • Banku-helbideratzearen datuak: IBAN. IBAN kodea: IBAN kodeak bankuko kontu bat identifikatzen du nazioarte mailan. Kode horrek 24 karaktere ditu, eta honako hauekin osatzen da: hasierako 4 karaktere: Herrialdearen kodea (2 digitu) + Kontrol-kodea (2 digitu) eta 20 karaktere, kontu-zenbakia osatzen dutenak: Banku-kodea (4 digitu) + Sukurtsaleko kodea (4 digitu) + Kontrol-kodea (2 digitu) + Bezeroaren kontu-kodea (10 digitu).

    IBAN kodearen adibidea:

    IBAN kodearen adibidea

Elektrizitatea

  • Hargune-eskubideak: Enpresa banatzaileak kontraprestazio ekonomikoa jasotzen du hornidura-puntu berri bati erantzuteko behar diren eragiketa guztiak egiteagatik edo dagoeneko existitzen den hornidura-puntu baten gaitasuna handitzeagatik. Hargune-eskubideak bitan banatzen dira: Hedapen-eskubideak eta Sarbide-eskubideak.
    • Hedapen-eskubideak: Hedapen horiek sortzen dira hornidura berrien edo dagoeneko existitzen diren hedapenen hargunea egiteko beharrezko sareen instalazio berrien bidez.
      Kuota: 17,374714 €/kW.
    • Sarbide-eskubidea: Sarean sartzeko kontzeptuagatik ordaintzen da.
      Kuota: 19,703137 €/kW.
  • Atxikimendu-eskubideak: Instalazio hartzailea enpresa banatzailearen sarera elektrikoki atxikitzearen kostua.
    Kuota: 9,044760 €/jarduera.
  • Egiaztapen-eskubideak: Instalazioak araudiaren araberako baldintza teknikoetara eta segurtasunetakoetara egokitzen direla aztertzeko eta egiaztatzeko ordaintzen dira. Baimendutako instalatzaile baten buletina aurkeztu behar duten edo proiektu bat eta amaierako ziurtagiri bat behar izan duten hornidurak. Potentzia-gehikuntzen kasuan, ez dira abonatu beharko egiaztapen-kontzeptuko eskubideak, baldin eta instalatzailearen azkeneko buletinean jasotako instalatzailearen potentzia maximo onargarria gainditzen ez bada.
    Kuota: 8,011716 €/jarduera.
  • Berme-gordailua: Berme-eskubideak kontratazioaren unean entregatu beharreko kopurua dira, eta kopuru hori honako hau izango da: kontratatutako potentziaren berrogeita hamar orduko erabilerari dagokion hileko fakturazio teorikoa.

Gasa

Zure etxebizitzak gasaren instalaziorik ez badu:

Hargune-eskubideak: Enpresa banatzaileak kontraprestazio ekonomikoa jasotzen du hornidura-puntu berri bati erantzuteko behar diren eragiketa guztiak egiteagatik edo dagoeneko existitzen den hornidura-puntu baten gaitasuna handitzeagatik.

Harguneengatik ordaindu beharreko eskubideak bakarrak izango dira Estatu osoan, eskatutako emari maximoaren eta horniduraren kokapenaren arabera.

Zure etxebizitzak gas-instalazioa badu baina hornidurarik ez badu:

  • Alta eskubideak: Gas naturalaren enpresa banatzaileek jasotzen dituzten pertzepzio ekonomikoak, kontsumitzaileek gas naturalaren hornidura-zerbitzuaren prestazioa kontratatzen dutenean.
  • Atxikimendu-eskubideak: Bezeroaren instalazio hartzailea enpresa banatzailearen sarera atxikitzearen kostua.
  • Egiaztapen-eskubideak: Instalazioak araudiaren araberako baldintza teknikoetara eta segurtasunetakoetara egokitzen direla aztertzea eta egiaztatzea da.

    Enpresa hornitzaileak ezer ez kobratzea erabaki dezake instalazioen egiaztapen-kontzeptuan; baina kasu horretan, salbuespen hori hornidura-eremuko kontsumitzaile guztiei ezarri beharko zaie.

    Ez da abonatuko instalazioen egiaztapenik gasaren instalatzaile baimendutakoaren buletin bat aurkeztu behar denean, edo instalazioa burutzeko, proiektu bat eta lanaren amaierako ziurtagiria aurkeztu behar direnean.

Erraz-erraz gidatuko zaitugu

Kontratatu orain zure etxerako Gasa eta Argia.

AURKITU ZURE ESKAINTZA

Gertuen duzun bulegora hurbildu zaitezke

Bezeroarentzako arreta-bulegoak


EDPk hainbat bulego jartzen dizkizu eskuragarri Estatu maila osoan, non aurretiazko hitzordua eskatu dezakezu behar dituzun gestio guztiak egin ditzazun.

Beste bulegoren bat behar al duzu?


EDPk bulegoak ditu Estatu osoan. Kontsultatu zein den zure hurbileneko bulegoa, eta pozik erantzungo dizugu.

BILATU ZURE BULEGOA

Faktura digitala

Erregistra zaitez eta sar zaitez urtebetean energia doan izateko zozketan

ERREGISTRATU ORAIN

Bezeroaren eremua

Egin zure gestioak nahi duzun tokian eta nahi duzunean

ERREGISTRA ZAITEZ BEZEROAREN EREMUAN

Fin del contenido principal