Saltar navegación. Ir directamente al contenido principal

Argi-instalazioa

Comienza el contenido principal

Zure instalazioaren gainean gehiago jakin nahi al duzu?

Zure instalazio elektrikoaren azterketa

Etxebizitza partikularretako instalazio elektrikoa aztertzea ez da nahitaezkoa; hala ere, behar ez diren arriskuak saihestu nahi badituzu, baimendutako instalatzaile bati nolabaiteko aldizkakotasunarekin kontratatzea gomendatzen da, zure instalazio elektrikoaren azterketa egin dezan.

Zure instalazio elektrikoaren balizko arriskuak ezkutukoak dira. Zirkuitulaburrak, kableen beroketa, kanalizazio txarrak edo egoera txarreko entxufeak dira zure instalazioak izan ditzakeen gabezia batzuk.

Funciona zerbitzuaren barruan zure instalazio elektrikoaren konponketa eta mantentze-lan guztiak sartzen dira. Gainera, zure instalazioaren urteroko azterketa egiten dugu.

Aldaketak

Saia zaitez zure instalazio elektrikoa egunean mantentzen.

Si tu instalación eléctrica es antigua y dispone de los antiguos plomos o fusibles, te recomendamos sustituir estos por un dispositivo denominado Cuadro General de Mando y Protección.

Mekanismo hori fusible zaharrak baino hobea da, segurtasun aldetik dituen abantailengatik, bai pertsonentzat zein instalazioentzat eta hargailuentzat.

Gogoratu: zure hornidura elektrikoko kontratuan kontratatuta duzun potentzia izango duzu erabilgarri zure aparatu elektrikoen funtzionamendurako. Uneren batean potentzia hori ez bada nahikoa, Agintearen eta Babestearen Koadro Orokorreko ICP deskonektatuko da, edo fusibleak salto egingo du, eta argia etengo da. Horregatik, aparatu berri bat konektatu aurretik, kontuan izan agian zure kontratatutako potentzia aldatu beharko duzula.

Aginte- eta babes-koadroa

Aginte eta Babes Koadro Orokorra etxebizitzaren barruan kokatzen da. Helburua dute instalazio elektrikoan sor daitekeen edozer irregulartasunen aurrean babesa ematea.

Aginte eta Babes Koadro Orokorraren osagaiak

Aginte eta Babes Koadro Orokorraren osagaiak

  • Potentzia Kontrolatzeko Etengailua (PKE): Salto egiten du aldi berean funtzionatzen ari diren aparatuek erabilitako potentziaren baturak kontratatutako potentzia gainditzen duenean. Sarritan salto egiten badu, kontratatutako potentzia ez dela egokia esan nahi du.
  • Etengailu Orokorra (EO): Instalazioa gainkargen edo zirkuitulaburren aurrean babesteaz arduratzen da.
  • Etengailu Diferentziala (ED): Instalazioa automatikoki deskonektatzen du etxetresna elektrikoren batean edo instalazioaren punturen batean ihes elektrikoren bat sortzen denean.
  • Etengailu Automatiko Txikiak (EAT): Etxea banatzen den eremu bakoitzeko (sukaldeko, etxetresna elektrikoetako, argiztapeneko, eta abarreko) gainkargen edo zirkuitulaburren aurrean babesten duten etengailuak dira. EAT kopurua etxebizitza barruan dauden zirkuitu-kopuru bera izango da.

PKE instalatu gabe izan al dezakezu?

Aginte eta Babes Koadro Orokor guztiek ez dute PKE. Lehen ez zen nahitaezkoa izaten hori instalatzea, eta beraz, instalazio bakoitzaren araberakoa izaten zen.

Zer da kontratatutako potentzia, baimendutako edo eskatutako maximoa?

  • Kontratatutako potentzia: Konpainia elektrikoarekin kontratatutako potentzia moduan hornidura elektrikoaren polizan agertzen den potentzia da. Potentzia horrek bat egin behar du instalazioaren potentziaren premiekin, eta potentzia hori instalatutako aparatu hargailuen araberakoa izango da eta normalizatutako potentziaren maila batzuetara egokitu beharko da. Kontratatu duzun potentzia faktura elektrikoan kontsultatu dezakezu.
  • Baimendutako potentzia maximoa: Instalazio elektrikoak jasan dezakeen potentzia maximoa da, pertsonen eta aparatuen segurtasuna bermatuz. Potentzia hori ziurtagiri elektrikoan (CIE) jasotzen da eta ezin da konpainia elektrikoarekin kontratatutako potentzia baino txikiagoa izan. Ziurtagiri hori gabe, baimendutako potentzia maximoa, nolanahi ere, 4,6 kW-era mugatuta geratuko litzakete.
  • Eskatutako potentzia: Instalazioak egiaz eskatzen duen potentzia da instalatutako aparatu hargailuek erabiltzeko potentzien premiak betetzeko. Eskatutako potentziak ezingo du hornidura elektrikoaren polizan agertzen den kontratatutako potentzia gainditu, ezta baimendutako potentzia maximoa ere.

Segurtasun-kontseiluak

Kontsultatu kontuan izan beharreko segurtasun-kontseiluak zure elektrizitatearen instalazioa egoera ezin hobean mantendu nahi izanez gero.

Fin del contenido principal