Saltar navegación. Ir directamente al contenido principal

Bidesari elektrikoak

Comienza el contenido principal

Pasa den urtarrilaren 25ean sartu zen indarrean 3/2020 Zirkularra. Horren bitartez, sektore elektrikoan garraiorako eta banaketarako aplikatzen diren bidesariak kalkulatzeko metodologia berria ezarri zuen Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak eta Gobernuak, hurrenez hurren, urtero zehaztuko dute kontzeptu bakoitzaren zenbatekoa. 

Nola eragiten die kontsumitzaileei?

Kontsumitzaileok hainbat kontzeptu ordaintzen ditugu gure faktura elektrikoan:

  • Bidesariak
  • Energia kostua
  • Elektrizitatearen gaineko zerga
  • Ekipamenduen edo kontagailuen alokairua
  • BEZ
  • Bestelakoak

Gure fakturaren guztizkoaren % 50, gutxi gorabehera, bidesariak ordaintzeko da eta beraz, fakturaren parte horri eragingo dio azaldutakoak.

Gainera, “zordunketak”  deituko den kontzeptu berri bat agertuko da. Urte honetan zehar jakingo dugu gehiago kontzeptu horren inguruan.

Aldaketa horiek guztiak 2021ko apiliraren 1etik aurrera izango dira indarrean.

Baina... zergatik ordaintzen ditugu bidesariak eta zordunketak?

Sistema elektrikoaren kostuak finantzatzeko.

  • Sarbidea izateko bidesariak banatzaile elektrikoaren sareak erabiltzeagatik ordaintzen dira eta bi termino ditu:
    • Potentzia: Kontratatutako potentzia bakoitzerako prezio finkoa.
    • Energia: Sarean zehar gure kontsumorako zirkulatzen ari den energiaren arabera aldatzen den prezioa.
  • Zordunketak sistema elektrikoaren gainerako kostuak ordaintzeko dira, energia berriztagarriak tartean, baina oraindik ez dakigu nolakoak izango diren.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak eta Gobernuak, hurrenez hurren, urtero zehaztuko dute kontzeptu bakoitzaren zenbatekoa.

Zein aldaketa nabarituko ditut fakturan?

Behe-tentsioan konektatuta dauden eta 15 kW-tik beherako potentzia kontratatuta duten kontsumitzaile guztiak 2.0 TD tarifa taldean sartzen dira; lehen, aldiz, modalitate desberdinak zeuden, ordutegi bereizketa desberdinekin.

Kontsumo eraginkorra sustatzeko xedez, ordutegi bereizketa aplikatuko da bidesari guztietan, baita etxeetako kontsumitzaileentzat ere.

2.0 TD bidesaria duten kontsumitzaile guztientzat, honako ordutegi bereizketa ezarri da:

  • Energia-terminoa: Hiru ordu-tarte ezarri dira: 1. tartea edo P1 (punta), 2. tartea edo P2 (laua) eta 3. tartea edo P3 (harana)
    Negua eta uda (astelehenetik ostiralera, lanegunetan)
    Penintsula, Balear Uharteak eta Kanariar Uharteak Ceuta eta Melilla
    P1 P2 P3 P1 P2 P3
    10h - 14h
    18h - 22h
    8h - 10h
    14h - 18h
    22h - 24h
    0h 8h 11h - 15h
    19h - 23h
    8h - 11h
    15h - 19h
    23h - 24h
    0h - 8h
    *P3: Gainera, larunbatetako, igandeetako, urtarrilaren 6ko eta jaiegun nazionaletako ordu guztiak barne
  • Potentzia-terminoa: Bi ortu-tarte ezarri dira:
    • 1. tartea edo P1 (punta): bat dator energia-terminoaren P1 eta P2rako adierazitakoekin.
    • 3. tartea edo P3 (harana): bat dator energia-terminoaren P3rako adierazitakoarekin.
    Hala ere, oraindik ez da zehaztu ordu-tarte horiek gure fakturan nola islatuko diren. 

Berritasun modura, etxeetako kontsumitzaileek bi potentzia desberdin ezarri ahalko dituzte ordu-tarte bakoitzerako: Punta eta Harana.

Tarifa hauen ezaugarri berriek potentzia-obsesioa egiten dute beharrezko orain definitutako aldi berrietan. Kontsumitzaileak ez ditzan bere potentzia berriak zehatz hainbestetan, banatzaileak beren gaurkotzeari ekingo dio Zirkularreko Aldi Baterako Lehen Antolamenduan ezarritako erregeletara ados era automatikoan. Hori 2021eko apirilaren 1etik aurrera gertatuko da.

Nolanahi ere, kontsumitzaileak ordu-tartearen arabera kontratatutako potentziak doan egokitzeko eskubidea izango du, berdin dio azken hamabi hilabeteotan aldatu dituen edo ez.

Autokontsumitzaileok bidesariak ordaintzen al ditugu?

Ez. Sarera behe-tentsioan konektatuta dauden kontsumitzaileek ez diote banatzaileari ezer ordaindu beharko autokontsumorako energia lortzeko banaketa-sarea erabiltzeagatik.

Zenbateraino dira eraginkorrak berritasunak?

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak argitaratuko ditu aplikatu beharreko bidesarien prezio berriak , Ministerioak kargu berriak onetsi ondoren. Berritasun hauek aplikatzeko prozesu iragankorra 2021ko apirilares 1a baino lehen bukatuko dela kalkulatu da.

Ordura arte, 2019. urtean aplikatutako bidesariak aplikatuko dira.

Araudi berriaren harira prezioetan egingo diren aldaketak egokituz joango dira, 4 urteko tartean gehienez ere.

Fin del contenido principal