Saltar navegación. Ir directamente al contenido principal

Gas instalazioa

Comienza el contenido principal

Zure gas-instalazioaren gainean gehiago jakin nahi al duzu?

Gas-instalazioaren azterketa

Gas-instalazioaren mantentze-lana funtsezkoa da zure segurtasunerako. Horregatik, gas-araudiak exijitzen du instalazioen eta gas-aparatuen hainbat mantentze-lan egitea, balizko matxurak prebenitzeko.

Instalazioetan segurtasun maximoa lortzeko, bai bezeroa zein enpresa hornitzailea izan behar dira inplikatuta; horrela, zure konpainia banatzaileak zure instalazioaren eta gas-aparatuen ikuskaritza egingo du 5 urtean behin.

EDPk bezero guztiei gomendatzen die ez uztea bere etxebizitzan sartzen ikuskari edo aztertzaile ezeini, baldin eta ez bada identifikatzen identifikazio-txartelarekin edo egiaztatzen ez badu Industria Ministerioak Baimendutako Enpresa Instalatzaile bat dela.

Edozer zalantzaren aurrean, jar zaitez harremanetan gurekin, zure etxean edozer langileri sartzen utzi aurretik.

Aldizkako azterketa

Enpresa banatzaileak erabiltzaileari jakinaraziko dio Ikuskaritza egin behar dela, eta jakinarazten zaio ikuskaritza hori gasa instalatzeko gaitutako edozer enpresak egin dezakeela.

Banatzaileak ikuskaritza egiteko obligazioa izango du, zehazten den epean eta forman, baldin eta ez baduzu jasotzen ikuskaritza hori instalatzaile batek (azkeneko baliabideko ikuskari moduan jarduten duen banatzaile batek) egin duela egiaztatzen duen ziurtagiria.

Zure etxeko gas-instalazioak eta aparatuak berriak moduan mantendu nahi badituzu, orain Funciona zerbitzuarekin lor dezakezu. Funciona zerbitzuaren barruan zure gas- eta elektrizitate-instalazioaren konponketa eta mantentze-lan guztiak sartzen dira. Gainera, gasaren nahitaezko ikuskaritza ofizialaren kostua gure gain hartzen dugu.

Aldaketak

Zure gasaren instalazioan aldaketaren edo zabalkuntzaren bat egin nahi izanez gero, baimendutako instalatzaile batekin kontratatu beharko duzu. Instalatzaile horrek, lana amaitu ondoren, ziurtagiri bat eman behar du, non egindako aldaketak eta zabalkuntzak jasoko dituen, eta ziurtagiri hori EDPri eman beharko dio, berrikuntza jasota gera dadin.

Etxean gas-aparatu gehiago jarriko badituzu, berrikus ezazu zure gas-tarifa; izan ere, interesgarria izan daiteke zure kontsumo berrietarako egokiagoa den beste tarifa batera aldatzea.

Segurtasun-kontseiluak

Kontsultatu kontuan izan beharreko segurtasun-kontseiluak zure gas-instalazioa egoera ezin hobean mantendu nahi izanez gero.

Gas naturalaren abantailak

8 milioi etxek baino gehiagok erabiltzen dute dagoeneko gas naturala Espainian.

Aurrezpena

Etengabeko horniduraren energia ekonomikoagoa:

  • Kontsumitzen den energia ordaintzen da soilik.
  • Aparatuen mantentze-lanen kostuak murrizten dira.
  • Tarifa ezberdinak, kontsumo maila bakoitzera egokituak (egosketa eta ur beroa, berogailua, etab.).
  • Berogailuen eta sukaldeen aukera zabala prezio lehiakorrekin, segurtasun- eta erosotasun-elementu maximoak dituztenak.

Erosotasuna

Etxebizitzen erosotasuna hobetzen du:

  • Instalatzeko oso erraza eta azkarra.
  • Gas naturala etengabeko horniduraren energia denez, inoiz ez da amaitzen, eta ondorioz, ez da birjarpenaren menpe izan behar.
  • Ez du biltegiratzerik behar, eta ez da botilarik kargatu behar ere; horrela, arriskuak saihesten eta espazioa aurrezten da.

Gas naturalaren hainbat aplikazio:

  • Ur beroa berehala. Ez du ur-metagailurik behar eta ez da amaitzen.
  • Sukalde hobea, erregulatzeko erraza eta ez da amaitzen egozketa erdian.
  • Aurrezpena eta errendimendu maximoa gasezko etxetresnetan (lehorgailua, labea, berogailua, etab.).
  • Berogailurik erosoena merkatuan.

Izapide eta gestio guztien kargua hartzen dugu:

  • Enpresa instalatzailea arduratuko da gasean alta emateko izapide guztiez.
  • Zerbitzuaren kudeaketa osoa egiteko solaskide bakarra: kontsultak, eskaerak, kontratazioa eta gestioak.

Lasaitasuna

Energiaren errendimendu onena:

  • Gas naturalak errendimendu altua du eta instalatutako potentziari esker, aparatuak aldi berean erabil daitezke kopuru-mugarik gabe.
  • Ekipamenduen batez besteko iraupena handiagoa da beste energia-aukera batzuen aldean (GLP, gasolioa).

Segurtasuna eta konfiantza

Ingurumena errespetatzen duen energia:

  • Energia-politikek gas naturala erabiltzea gomendatzen dute.
  • Gas naturalak ez du kutsatzen ez erauztean, ez garraiatzean, ezta errekuntzan ere, eta ez du ezta hondakin solidorik ere isurtzen.
  • Paisaia aldatzen ez duten lurrazpiko kanalizazioen bidez banatzen da.
  • Gas naturala erantzun ezin egokiagoa da gure planetak jasaten duen klima aldaketaren aurrean, eta ingurumena eta hiri-ingurunea zaintzearekin bateragarria da.

150 urte baino gehiagoko esperientzia duen lider baten eskuetan:

  • Goi mailako kualifikazioa duten profesionalen ekipamendu iraunkorrak daude bezeroaren zerbitzura.
  • Gas-instalazioak segurtasun-kontrol maximoekin egiten dira, eta aldizka berrikusten dira, 5 urtean behin.
  • Larrialdietarako berehalako arreta egunaren 24 orduetan, urtearen 365 egunetan, doako telefono honetan 900 400 523.

Fin del contenido principal