Saltar navegación. Ir directamente al contenido principal

Comienza el contenido principal

Puntukako Programa

Aukeratu zure oparia eta energiaz bete zaitez

Energia garbiagoa eta berriztagarriagoa aukeratzeak saria du

Eman alta eta has zaitez zuretzako eta zure familia osoarentzako opariak eskuratzeko puntuak batzen.
Puntukako programa erabat doakoa da.

Kudeatu itzazu zure puntuak erraz-erraz


Bezeroen gunea edo 900 92 92 02. telefono-zenbakian truka ditzakezu zure puntuak.

Zure opariarekin arzoren bat baduzu 900 10 56 57 telefono-zenbakira dei dezakezu.

2019 – 2020 katalogoa

Jaso itzazu zure etxean
doan,


2 asteko* epean.

*Online opariak izan ezik, horiek posta elektronikoz bidaltzen baitira, eta posta arruntaren bidezko bidalketak izan ezik.

Etxeetarako gure eskaintzaren bat kontratatzeagatik soilik emango duzu alta programan eta puntuak zenbatzen hasiko zara ohiko kontsumoagatik.

Kontratatzen duzun eta puntuak dituen plan berri bakoitza zure programari gehituko zaio automatikoki, eta puntuak zenbatuko dituzu kontratu horrengatik.

Xehetasun gehiagorako, kontsultatu puntukako programaren baldintza orokorrak.

Gehitu Puntuak

Egunez egun, zure gasaren edo argiaren kontsumoagatik puntuak gehitzen dituzu: Puntu 1 kWh bakoitzeko.
Gainera, honako hauen bidez ere lor ditzakezu puntuak:

  • Puntuak lotuta daramatzaten eskaintzak kontratatzeagatik.
  • Programa barruko antzinatasun urte bakoitzeko (100 puntu. kontratu eta urte bakoitzeko).
  • EDP ekimenetan parte hartzeagatik.
  • Eta aurkeztuko dizkizugun beste hainbat formagatik.

Kontsultatu zure saldoa

Zure bezeroaren eremuan, non gainera zure puntuen laburpena ere ikus dezakezun. Zure laburpenak kontsultatzeko alta ematen baduzu, garapen jasangarriari lagunduko diozu, ez dizugu gehiago bidaliko laburpena etxera eta ez duzu paper gehiagorik pilatuko.

Puntuek 3 urteko baliozkotasuna dute, eta iraungitzen lehenak eskuratu dituzun lehenengoak dira*.

* Puntuen iraungipena: Puntuek 3 urteko baliozkotasuna dute eskuratzen dituzunetik. 3 urte pasa ondoren, puntuak hilabete bakoitzaren azkeneko egunean iraungiko dira, baldin eta ez badira erabili opari bat eskatzeko.
Esaterako: 2016.03.15 datako energia-fakturarekin 850 kWh eskuratu badituzu, puntu horiek 2019.03.31n iraungiko dira. Gogoratu: EDP puntuak opariekin trukatzen dituzunean, kentzen diren puntuak zaharrenak dira.

Fin del contenido principal