Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Etxebizitzak
  4. EDP klima-aldaketaren kontra borrokatzeko

EDPEDP klima-aldaketaren kontra borrokatzeko

Eduki nagusiaren hasiera

Klima-aldaketaren kontrako borroka EDPren enpresa-estrategiaren parte da dagoeneko, eta energia iturri berriztagarrien bitartez ekoiztearen eta energia-eraginkortasuna sustatzearen alde egiten du apustu. EDPk planetaren berotzea gizakiak eragin duela adierazten duten panel zientifikoen ondorioak onartzen ditu, eta Klima-aldaketari buruzko Gobernu-arteko Panelak (KAGP) egin dituen gomendioak babesten ditu; zehazki, Nazio Batuek eratu zuten panelak gomendatu zuen mendearen bukaera baino lehen munduaren berotzea bi gradutara muga dadila eta CO2 gasaren eta berotegi-efektuko beste gas batzuen zero isurtze garbiak lor daitezela

Horrela, EDPk CO2 gutxi isurtzen duten konponbideak ezartzean oinarritutako energia lehiakorra hornitzeko konpromisoa hartzen du, hazkuntza ekonomiko iraunkorra ziurtatuz. Horretarako, ezinbestekotzat du:

  1. Klima-aldaketaren kontrako borrokan munduko herrialde guztiak lotzen dituen nazioarteko akordio bat izatea.
  2. Nazioartean murrizketak lortzen laguntzen duten banakako konpromisoak dituzten enpresekin zuzenean esku hartzea.
  3. Isurien nazioarteko merkatarittegratu bat izatea, arau argiekin, karbono urriko energia-eredu baten eraginkortasuna indartzeko eta epe luzera herrialde eta enpresa partaideen arteko egonkortasuna eta konfiantza ziurtatzeko.
  4. Iturri berriztagarrietan oinarritutako energia-ekoizpena nabarmenki areagotzea, oinarrizko energia-beharrak asetzeko erabiltzeko.
  5. Energia-eraginkortasuna hobetzea sustatzea ezinbestekoa baita CO2 gas gutxiago isurtzeko.
  6. Ekonomia elektrifikatuago bat garatzea, eta zehazkiago, hirien esparruan eta pertsonen mugikortasunaren arloan egitea, energiaren erabilpen iraunkorrari ekarpen erabakigarria egiteko.
  7. Berrikuntza sustatzeakarbono urriko energia-eredu berri batera igarotzea errazten duten teknologiak eta mekanismoak garatzeko.
  8. Berotegi-efektuko gasen isuriak neurtu eta adierazteko sistema gardenak erabiltzea, enpresek nahiz Gobernuek onartzen dituztenak.
  9. Gizartea gehiago kontzientziatzea klima-aldaketaren eta bere eraginen inguruan, herrialde bakoitzeko errealitateak kontuan hartuz.
  10. Klima-aldaketaren eraginak minimizatzen dituzten egokitze-planak ezartzea, hala sektore ekonomikoetan nola planetaren kapital naturalean.

Eduki nagusiaren bukaera