Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

EDPArgiztapena

Eduki nagusiaren hasiera

Argia etxe bateko energia-premiarik garrantzitsuenetako bat da. Argiztapen ona lortzeko, zure etxebizitzaren zati bakoitzak dituen argi-premiak aztertu beharko dituzu; izan ere, espazio guztiek ez dute argi bera behar, ez denbora berean, ez intentsitate berarekin.


GORIAK

HALOGENOAK

FLUORESZENTEAK

LED
30W 25W 8W 3W
60W 50W 14W 8W
75W 60W 17W 12W

Kontu hori gaizki ulertzen da. Izan ere, bonbilla batek ematen duen “argia” argi hori sortzeko behar den elektrizitate “kopuruarekin” lotzen da. Hala, esaten dugu 60 edo 100 watteko (W) bonbilla batek nolabaiteko argitasuna sortzen dutela. Hala ere, izatez, watta potentzia-unitate bat da, eta argiak bere neurketa-unitate propioa du, lumena.

  • Argiak itzali gehiago erabiliko ez badituzu.
  • Ez itzazu kontsumo baxuko bonbilletako argia sarri piztu eta itzali.
  • Erabil itzazu hodi fluoreszenteak: Ordu askotan argi gehiago behar duzun tokian.
  • Aprobetxa ezazu argi naturala: Erabili itzazu kolore argiak hormetan eta sabaietan argiztapen artifiziala murrizteko.
  • Ez ezazu erreguladorerik erabili: ez itzazu intentsitatezko erreguladorerik erabili kontsumo baxuko lanparekin.
  • Bonbillen hautsa garbitu ezazu: Argiaren intentsitatea galtzea saihesteko.

Eko-aholkuen gela: ARGIZTAPENA

Egongelak argiztapen ezberdina behar duten hainbat eremu ditu:

  • Elkarrizketa-eremuak argiztapen goxoa behar du. Ahal izanez gero, argia iragazten duten eta lanpararen harizpia ikusten uzten ez duten luminariak erabili behar dituzu. Beste aukera bat eskegitako lanparak dira, baldin eta oso baxuak badaude, esaterako, hegaleko mahai baten gainean. Erabil itzazu lanpara fluoreszente horiek lanpara gorien ordez. Argiztapen lausoa lortuko duzu bideratutako besoak dituzten eta argia sabaian islatzen duten aplikeen bidez. Ingurune txikietan, nahikoa izango duzu argi-puntu bat edo bi 100 watteko lanpara goriekin edo 18 eta 25 watt arteko fluoreszente konpaktu zilindrikoekin. Ingurune handietarako erabili itzazu argi halogenoak dituzten luminariak, esaterako, 300 wattekoak.
  • Irakurketa-eremuak argi bizia eta orientagarria behar du. Aukera ona mahaiko lanparak edo lurrean tente jartzeko lanparak dira, beso artikulatuekin.
  • Telebista-eremuak argi lausoa eta baxua behar du. Komenigarriena argi baxu bat instalatzea telebista dagoen horma berean, eta telebista ikusi bitartean piztea.
  • Landareak dauden eremuan argi bizia eta kalitatezkoa jarri behar da, ahal bada argi naturala edo merkurio gorizko argi mistoa eta landareengandik metro batera.

Eko-aholkuen azterketa: ARGIZTAPENA

Langela argiztatzeko, argiztapen barreiatua erabiliko da gela osorako eta argiztapen kontzentratua laneko mahairako. Ez jarri argirik gelaren erdian, itzala egingo baitiote mahaian eserita dagoenari.

Mahaia argiztatzeko errendimendu optimoko aparatu asko daude, forma tubularrekoak izan daitezke, lanpara fluoreszentedunak. Mahaiari argi egiteko erabiltzen duzun aparatuak idazten duenaren ezkerrean egon behar du, ezkerra ez bada. Bestalde, ez da komeni mahaia leihoaren aurrean egotea, ez delako atsegina irakurtzea eguzkiak bete-betean ematen badio liburuari, eta komeni da inguru-argiztapena ere piztuta edukitzea, mahaiari argi egiten dion argiarekin batera.

Eduki nagusiaren bukaera