Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

EDPBerogailua

Eduki nagusiaren hasiera

Berogailu-sistema modernoei esker, gure etxea toki erosoa da, baita baldintza klimatologikorik bortitzenetan ere.

Kanpoan elurra egin dezake; baina etxean eroso eta babestuta gaude.

  • 20º C-ko tenperatura nahikoa da etxebizitza bateko erosotasuna mantentzeko. Logeletan 3º eta 5º C artean murriztu daiteke.
  • Itzali ezazu berogailua gauen, eta goizean ez ezazu piztu etxea aireztatu ondoren eta leihoak itxi arte.
  • Etxean ez zauden denboran, jaitsi ezazu termostatoaren tenperatura 15º C-ra (ekonomia-posizioa).
  • Berrikusi ezazu urtero zure berogailua edo galdara aparatuaren errekuntza eraginkorra bermatzeko.
  • Negu hasieran berogailua jartzen duzunean, egiazta ezazu erradiadoreek ez dutela airerik barruan (erradiadoreak purgatzea).
  • Ez itzazu erradiadoreak estali altzairuekin edo errezelekin.
  • Zure berogailua banakakoa bada, erabili ezazu tenperaturaren kontrol eta erregulazio-sistema bat (programatzailea), berogailua pizteko eta itzaltzeko dagozkion uneetan.
  • Berogailua kolektiboa bada eta ematen duen tenperatura altuegia bada, ez itzazu leihoak ireki; erradiadoreen giltza itxi behar duzu.
  • Neguan, gauetan, hobe da berogailua itzaltzea.

Eduki nagusiaren bukaera