Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Etxebizitzak
  4. Energia Eraginkortasuna
  5. Aholku eraginkorrak
  6. Etxetresna elektrikoak

EDPEtxetresna elektrikoak

Eduki nagusiaren hasiera

Sukaldean sortzen da energia-kontsumorik handiena etxean. Aurkitu ezazu garbitzailea jartzeko, labearekin kozinatzeko edo mikrouhin-labea erabiltzeko modurik onena zein den.

Hona hemen etxetresna elektrikoen kontsumoa, ekipamendu-motaren arabera: Hozkailua (% 30,6), izozkailuak (% 6,1), garbitzailea (% 11,8), ontzi-garbigailua (% 6,1), lehorgailuak (% 3,3), labea (% 8,3), TV (% 12,2), ordenagailuak (% 7,4), standby (% 10,7) eta beste (% 3,5).

  • Ate biko hozkailua aukeratu baduzu, konpresore bi izatea gomendatzen da.
  • Aukeratu ezazu zure premietara ondoen egokitzen den eredua. Kontuan izan zenbat zareten familian eta zer erosketa-ohitura duzuen.
  • Lagundu ingurumenari eta aukeratu itzazu ozono-geruzari kalte egingo ez dioten gasak erabiltzen ez dituzten ereduak, hala nola dorofluorocarbonatuak (CFC) edo hidrofluorocarbonatuak (MFC).
  • Hozkailu elektrikoaren informaziorako energia-etiketan behatu ezazu, besteak beste, kontsumoa, errendimendua eta aparatuaren zarata.
Personas Hábitos de compra Litros del frigorífico
1   100-150
2-3 Ohizko erosketak
150-200
2-3 Erosketak astean bitan
200-250
4 Erosketak astean bitan
250-300
4 baino gehiago
Astean behin erosketak
350-500

  • Ez ezazu erosi hiru izarreko izozkailurik elikagai freskoak edo etxeko sukaldean egindako elikagaiak izoztu nahi badituzu. Baldintzarik egokienetan izozteko, 4 izarreko izozkailu bat behar da.
  • Izozkailuaren kalitateak eta isolamendu termikoaren lodierak adieraziko dute zer errendimendu duen eta hotza galtzeko zer aukera duen fluxu elektrikoan mozketa izanez gero. Hirigune batean biziz gero, aukeratu ezazu familiako kide bakoitzarentzako 50 litroko gaitasuna duen aparatu bat.
  • Nekazaritza-ingurune batean biziz gero, aukeratu ezazu pertsona bakoitzarentzako 80 litroko gaitasuna duen aparatu bat.
  • Espazio-arazorik ez baduzu, izozkailu horizontal batekin energia gutxiago kontsumituko duzu, hotza hobeto mantentzen baita.
  • Hiriko apartamentuetarako aukerarik onena izozkailu bertikal bat da.

Nola aurreztu?

  • % 42ko aurrezpena zure hozkailuaren kontsumoan, A kategoriakoa baldin bada.
  • Ireki atea ahalik eta gutxien eta soilik beharrezkoa den denboran; izan ere, hori da energia-kontsumoa handitzearen arrazoirik nagusiena.
  • Utz itzazu elikagai beroak hozten kanpoan, hozkailuan sartu baino lehen.
  • Desizoztu ezazu izotz-geruzak 3 mm-ko lodiera hartu baino lehen. % 30era arte aurreztu ahal izango duzu.
  • Hozkailuaren tenperatura optimoa 4º eta 7º C artekoa da, eta izozkailuarena -15º C eta -18º C artekoa.
  • Luzaroan kanpoan izango bazara, hustu ezazu hozkailua, entxufea kendu eta utz ezazu atea irekita.
  • Zure etxetresna elektrikoen gomen egoera egiaztatuz gero, energia-galerak saihestuko dituzu.

Eduki nagusiaren bukaera