Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

EDPEguzki energia

Eduki nagusiaren hasiera

Eguzki energiak hainbat abantaila ditu, eta horien artean honako hauek nabarmendu daitezke:

  • Ez du erregairik kontsumitzen, energia eguzkitik lortzen baitu.
  • Ingurumen-inpaktu erabat ezdeusa.
  • Baliabide agortezina da.
  • Sistema fotovoltaikoek ez dute inolako soinu gogaikarririk sortzen jarduten dutenean, parte eta mugimendu mekanikorik ez baitute; ondorioz, ez dute inolako hots-kutsadurarik sortzen.
  • Bizitza baliagarri luzea dute (20 urte baino gehiagokoa).
  • Modularra da: Eguzki sistema fotovoltaikoa teknologia ezin hobea da teilatuaren gainean instalatzeko. Horrela, energia hori gehiago zabaldu daiteke eta hirietako eraikinen estalkien gainean jar daiteke ia inolako arkitektura-inpakturik gabe, eta orain arte baliogabea zen azalera bati balioa eman dakioke.
  • Sistema fotovoltaikoen mantentze-lanak errazak dira eta kostu oso txikiak dituzte.
  • Banakako sistema fotovoltaikoen instalazioa erraza eta azkarra da eta oinarrizko neurketa-tresnak eta -ekipamenduak behar ditu soilik.
  • Autokontsumo erregimeneko sistema fotovoltaiko batekin, sareko energiaren kontsumoa murrizten da, eta ondorioz, energia elektrikoaren fakturaren zenbatekoa baxuagoa da.
  • Sistema fotovoltaikoek banatutako sorkuntza errazten dute, eta horrela, elektrizitatea sortzen den toki berean kontsumitzen da, eta energia garraiatzeagatik sortzen diren galerak saihesten dira.

Eduki nagusiaren bukaera