Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Etxebizitzak
  4. Etxe efizientea
  5. Bainugela

EDPBainugela

Eduki nagusiaren hasiera

Telebista EGONEAN edo STANDBY ez uzteak edo kontsumo txikiko bonbillak erabiltzeak, energian asko aurrezten lagunduko dizu.

Argiztapena

Komuneko argiztapen orokorrerako, sabaira begira jarritako argiaren islarekin joka daiteke. Sabai-argi tradizionalak ere erabil ditzakezu, baina jarri 25 W-eko lanpara fluoreszente trinko zilindrikoak.

Hormako aparaturik erabiltzen baduzu, kontuan izan hermetikoak izan behar dutela, zirkuitulaburrik gerta ez dadin. Ispiluko argiek ere ez dute intentsitate handikoak izan behar, islatzen duten irudia laututa ikus ez dadin, kolore naturala izan dezan eta eskuinetik ezkerrera ondo banatuta egon dadin. Ispiluaren alde bietan potentzia gutxiko argi-puntu batzuk jarrita lor dezakezu hori.

Aparatu egokienak 25 eta 40 W bitarteko goritasun-lanparak dituztenak dira. Helburu bera lortzeko beste modu bat, ispiluaren alboetan 18 W eta 60 cm-ko bi fluoreszente gehiago jartzea izango litzateke.

Aurrezteko modua

Dutxatzea hobe

Bainua hartzea baino. Ur beroaren kontsumoa %75 jaitsiko duzu.

Erabili kontsumo txikiko dutxa-buruak

Uraren erdia gastatuko duzu eta, beraz, energiaren erdia.

Termostatodun txorrotak

Instalatu termostatodun txorrotak edo behintzat aginte bakarrekoak, ur beroa tenperatura konstantean lortzeko.

Itxi ur beroaren txorrotak

Erabili behar ez dituzunean, eta ziurtatu ondo itxita daudela, ez daudela tantaka.

Arrazionalizatu uraren kontsumoa

Ez utzi txorrota irekita bizarra egiten edo hortzak garbitzen ari zaren bitartean.

Tenperatura 30-35ºC bitartean

Nahikoa da norberaren buruaren garbitasunean eroso eta gustura sentitzeko.

Eduki nagusiaren bukaera