Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Etxebizitzak
  4. Etxe efizientea
  5. Egongela

EDPEgongela

Eduki nagusiaren hasiera

Telebista EGONEAN edo STANDBY ez uzteak edo kontsumo txikiko bonbillak erabiltzeak, energian asko aurrezten lagunduko dizu.

Ekoaholkuak: Argiztapena

Egongelak zona desberdinduak izaten ditu eta bakoitzak bere argiztapena behar du:

  • Hizketan eta solasean aritzeko zonak argiztapen intimoa behar du. Ahal dela, argia iragazten duten luminariak erabili behar dira, lanparen filamentua ikusten uzten ez dutenak. Beste aukera bat lanpara zintzilikatuak dira, oso baxu badaude, esate baterako izkinako mahai baten gainean. Horietan, erabili lanpara fluoreszente zilindrikoak, ez goritasun-lanparak Argiztapen barreiatua lortzeko, beso orientatuak dituzten aplikeak, argia sabaian islatzen dutenak, erabil daitezke. Zona txikietan aski izango da argi-puntu bat edo bi jartzea 100 W-eko goritasun-lanparekin edo 18 eta 25W bitarteko fluoreszente trinko zilindrikoekin. Zona handia bada, erabili argi halogenoak dituzten luminariak, 300 W-ekoak adibidez.
  • Irakurtzeko zonan argi ona behar da, bizia eta orientagarria. Aukera on bat izaten dira mahaigaineko edo zutikako lanparak, beso artikulatuak dituztenak.
  • TB zonan argi barreiatua eta baxua behar da. Egokiena argi baxu bat jartzea da telebista dagoen paretan bertan, eta piztuta edukitzea telebista ikusten ari den bitartean.
  • Landareak dauden zonak argi ona behar du, intentsitate eta kalitatekoa, ahal dela argi naturala edo lanpara mistoak, merkurio eta goritasunezkoak, landareetatik metro batera jarrita.

Bulegoko ekipoak eta ikus-entzunezkoak

Aurrezteko modua?

Ekipoak urrutiko kontrolarekin itzaltzen dituzunean, pilotua piztuta geratzen da eta %15erainoko kontsumoa izan lezake. Ordenagailuan energia gutxien kontsumitzen duen pantaila-babeslea, atzeko plano beltza da. Ordenagailua denbora labur batez ez badugu erabili behar, pantaila bakarrik itzal dezakegu. Energia aurreztuko dugu. Erabili pila kargagarriak, erosteko orduan garestiagoak izan arren, askoz merkeagoak dira epe ertain eta luzera.

  • Ez utzi kargagailuak entxufatuta: Desentxufatu kargagailuak erabiltzen ari ez zarenean.
  • Konektatu ekipo bat baino gehiago erregleta bakarrean: Esate baterako, ordenagailua edo inprimagailua erregleta batean badituzu, deskonektatzen duzunean guztiak itzaliko dituzu standby egoeratik.

Eduki nagusiaren bukaera