Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Etxebizitzak
  4. Etxe efizientea
  5. Energia-etiketak

EDPEnergia-etiketak

Eduki nagusiaren hasiera

Energia-etiketa obligaziozkoa da hozkailu, izozkailu, ontzi-garbigailu, arropa-garbigailu eta lehorgailuetan, eta aparatuen efizientzia energetikoari buruzko informazioa ematen du: kontsumoak, errendimenduak, edukiera, zarata, etab.

Etiketa horiek oso lagungarriak izan daitezke modelo bat edo bestea erostea erabakitzeko garaian. Askotan, aparatuaren prezioa baino garrantzitsuagoa izaten da azkenean, balio-bizitzan zehar izango duen kontsumoa, kontsumoa txikia bada denbora gutxian amortizatuko delako aparatua erostean aparatu efizienteagoa aukeratzeagatik ordaindutako prezio-diferentzia.

Zazpi klase energetiko daude, A letratik (efizientzia handienekotik) G letrara (efizientzia txikienekora) bitartekoak, elektrizitate-kontsumoaren arabera sailkatuta.

Energia-etiketa
Klase energetikoa Energia-kontsumoa Ebaluazioa
A <55% Energia-kontsumo txikia
B 55-75% Energia-kontsumo txikia
C 75-90% Energia-kontsumo txikia
D 90-100% Energia-kontsumo ertaina
E 100-110% Energia-kontsumo ertaina
F 110-125% Energia-kontsumo handia
G >125% Energia-kontsumo handia

KONTUZ!! Etxetresna elektrikoen multzo bereko aparatuen etiketak bakarrik dira konparagarriak. Hau da, mota jakin bateko arropa-garbigailu bat mota horretako beste arropa-garbigailu batekin bakarrik konparatu ahal izango da.

Etxetresna elektrikoen mota bakoitzerako oinarrizko etiketa bat dago, hainbat kolore eta tamainatako geziekin.

Etiketa horiek, etxetresna elektrikoaren energia-informazio guztia erakusteko, balio espezifikoak (letraren gezia, kontsumoak, edukiera, zarata, etab.) ematen dituen zerrenda bat izan behar dute.

Eduki nagusiaren bukaera